<<ABENDUA / DICIEMBRE>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzukook hil honetan zenbait jarduera eskainiko dizkiegu doan 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basauriko gazteguneetan izango dira. Izatez, ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Dena dela, Irteerara joateko, hor bai, izena aurretik eman behar da. Hona hemen, gure egitarauaren laburpentxoa:
Euskararen eguna: Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu elkarrekin gaztegunean. Hasteko Euskal Party jolas handira jokatuko dugu, ; bukatzeko , gaiari buruzko txapak sortuko ditugu. Animatuko zara?
*Irteera: Abenduaren 17an Barakaldoko City Jumpera joango gara, City Jump aisialdiko parke bat da, eta bertan hainbat modutan salto egiteko aukera izango duzu, inoiz imajinatu ez bezala. Eman izena ZirtZarteko webgunean.
BingoTxou: abenduaren 23an Ibaigane Kultur Etxean Bingo “berezia” izango dugu, eta hainbat sari izango dira Zirt Zarteko bazkideentzat. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira 19tik 22ra Basozelaiko Gizarte Etxeko gazte informazio bulegoan edo egunean bertan Ibaiganen.