<<Abenduaren 23an sari bereziak banatuko dira Basauriko Ibaigane Kultur Etxean ospatuko den «Bingo Show» ikuskizunean>>

Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak «Bingo Show» magia ikuskizuna antolatu du Social Antzokia, Kirolaren Udal Erakundea eta Kultur Basauri laguntzaile dituela. Ekitaldi hau Basauriko Ibaigane Kultur Etxean ospatuko da abenduaren 23an, ostirala.

Bertan sari bereziak aterako dira zozketan: 200 euro bitarteko kontsumo bonoak (tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko helburuarekin), KUE-ren urteko abonuak, Social Antzokiak programaturiko eskaintzetarako sarrerak, Athletic-Osasuna liga jardunaldirako sarrerak eta amaierako kutxa sorpresa besteak beste.

Sarrera doakoa da eta toki mugatua dago. Gonbidapenak eskuragarri izango dira abenduaren 19tik 22ra bitartean Basozelaiko Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan (harrera ordutegia: 09:00-14:00 ordutegian astearte, asteazken eta ostegunetan; aldi berean, 16:00-19:30 ordutegian astehenetik ostegunera). Sarrera eskuratzeko derrigorrez aurkeztu beharko da “ZirtZart Bazkide” txartela edo sisteman altan emanda egon. Gonbidapen guztiak banatu ezean aukera izango dute interesdunek, bazkide izan edo ez, egunean bertan areto nagusira sartzeko eta horretarako Ibaigane Kultur Etxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira eskura sarrera horiek.

Ikuskizuna arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da eta Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusira sartzeko derrigorrez aurkeztu beharko du publikoak sarrera. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira, hots, 19:00etan.


Oraindik ez zara ZirtZart-en bazkide? 12-35 urte bitartean badituzu eta Basaurin erroldatuta bazaude, egin eskaera, eta horri esker hainbat programa eta zerbitzuz gozatzeko aukera lortuko duzu.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu