<<GAZTEGUNEETAKO MARTXOKO PROGRAMAZIOA>>
Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hilabete honetan «EMAKUMEEN HILABETEA» gaia hartuta doako jarduera batzuk eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei.
Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Txapa feministak: Emakumeen Nazioarteko Egunerako, M8an kaleetara ateratzeko txapak sortuko ditugu. Halaber, M8a elkarrekin ospatuko dugu, berdintasunaren bidea elkarrekin sortzeko.
Eta zuk, zer uste duzu?: Podcast bat sortuko dugu emakume etorkinei elkarrizketak eginez. Hemen migrazio, aurreiritziak, estereotipoak… komentatuko eta ikasiko ditugu.
ZIRKOZAURRE irteera: zirku teknika desberdinak ikasi nahi? Irteera honetan aireko akrobaziak, oreka-jokoak, lurreko akrobaziak, malabareak… landuko ditugu. Animatuko zara?Gazte Zineforuma: Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Egunaren gaiarekin lotuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu eta bukatzean filmari buruzko eztabaida sortuko dugu.