<<GAZTEGUNEETAKO APIRILEKO PROGRAMAZIOA>>
Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hilabete honetan «ZIRKUA» gaia hartuta doako jarduera batzuk eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei.
Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Malabareak eta kariokak: tailer hauetan gure malabareak eta karioka pertsonalizatuak sortuko ditugu eta horiekin lehenengo urratsak egiteko aukera izango duzue.
Glitter makillajea: glitter teknika berezia erabiliz, makillaje distiratsua eta artistikoa egiten ikasiko duzue.