<<GAZTEGUNEETAKO MAIATZEKO PROGRAMAZIOA >>
Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hilabete honetan «EUSKAL HILABETEA» gaia hartuta doako jarduera batzuk eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei.
Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
Euskal Hama Beads: hainbat koloretako hama beads-ak erabilita euskal irudi tipikoak sortuko ditugu.
EUSKOKLIPAK: Lehiaketa honetan, gazteak taldeka bananduko dira eta bakoitzak euskal kanta famatu baten bideoklipa sortuko du. Bideokliparen talde irabazleak sari izugarriak jasoko ditu. Anima zaitezte! (info+ https://zirtzart.basauri.eus/ ).
Gazte jarduera: gazteguneko parte-hartzaileok bilduko gara aktibitate berezi bat prestatzeko datorren hilabeteari begira.