<<ZirtZart Basaurik «Uda Tekno STEAM» eta «Uda Gazte» campusak eskainiko ditu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, 2023ko ekainaren 26tik uztailaren 7ra>>

- Uda Tekno STEAM, ekainaren 26tik 30era Arizko Dorretxean
- Uda Gazte, uztailaren 3tik 7ra Basozelai Gizarte Etxean

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean. Hain zuzen ere, «Uda Tekno STEAM» eta «Uda Gazte» campusak izango dira.

Lehenengo campusa Arizko Dorretxean eskainiko da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik aurrera eta egunean hiru orduko iraupena izango du. Egingo diren jardueren artean nabarmentzekoak dira Lego Mindstorms EV3ren bitartez First Lego League 2023 erronka, errealitate birtualari buruzko esperientziak eta zientzia forentsea lantzeko tailerrak. Bestalde, «Uda Gazte» campusa, Basozelai Gizarte Etxean eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik aurrera eta bi orduko iraupena izango du. Bertan, kirol eta ur ginkanak, eskulanak eta abentura irteera izango dira, besteak beste.

Interesdunek maiatzaren 15etik ekainaren 15era bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren web orriaren bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Basozelai Gizarte Etxean dagoen Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Plaza kopurua mugatua denez, horiek esleitzerako orduan lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide»ean alta emanda daudenek.

Bi eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez «Uda Tekno STEAM» campusean parte hartzen dutenek 40€ko kuota ordaindu beharko dute, eta «Uda Gazte» campusa aukeratzen dutenek, 25 eurokoa. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu