OPEN 23 mini«Open BSZ 2023» skate txapelketa bik osatzen dute, eta lehenengoa ekainaren 24an, larunbatean, egingo da.


- Bigarren jarduera urriaren 12an izango da, Basauriko San Fausto jaietan.
- Sarietan bi mila eta bostehun euro baino gehiago banatuko da.

 

Ekainaren 24an, larunbata, itzuliko da urtero bezala Basozelaiko pistetako skate txapelketa, San Juan egunarekin batera. Antolaketan Basauriko Udala dabil ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Basauriko Skate Elkartearekin elkarlanean.
Aurten bi txapelketa izango dira Basozelaiko skatepark aldean: lehenengoa 18 urtetik gorakoentzat soilik izango da eta San Juan jaiarekin bat egingo du. Bigarrena, berriz, adingabeentzat izango da eta San Fausto jaiekin bat etorriko da. Txapelketaren antolakuntzak bi mila eta bostehun euro baino gehiago bideratu ditu «Open BSZ 2023» saria emateko.
Lehenengo jardunaldia ekainaren 24an 12:00etan hasiko da eta lau kategoria izango ditu:
• Emakumezkoak. 12:00
• Masterrak. 13:00
• Open + Best Trick. 16:00
• Half Pipe. 18:00
Izen-emateak ekitaldiaren egunean bertan egingo dira.
Azkenik, bigarren txapelketari dagokionez, irailaren hasieran formatua eta informazioa aurkeztea aurreikusten du antolakuntzak.
Informaziorik nahi baduzu:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- Telf.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Webgune: zirtzart.basauri.eus
- Sare sozialak:
o Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
o Twitter: @zirtzartbasauri
o Instagram: @zirtzartbasauri

 

 

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu