“ZEINU HIZKUNTZA TAILERRA”
ZirtZartBasauri Udalaren gazteria zerbitzuak, "Ulertuz" elkartearekin lankidetzan, gorren mundua hobeto ezagutzen lagunduko digun doako tailerra antolatu du, 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
Urriaren 25ean, azteazkena, arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara egingo dugu tailerra, Basozelai Gizarte Etxean.
Zeintzuk izango dira edukiak?
1. atala: gorreriari buruzko azalpena, ondorioak, gaiaz zer dakigun egiaztatzeko jolasak.
2. atala: Zeinu Hizkuntza tailerra
3. atala: galderak eta argibideak
Landutako gaien materialak eta baliabideak emango dizkiegu parte-hartzaileei.
- EMAN IZENA -