«Basauri Open Rubik txapelketaren hamairugarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, azaroaren 3tik 5ra»
Berriz dago gurekin «Basauri Open Rubik» txapelketa internazionala Euskal Cubing Elkarteak antolatua eta Basauriko Udalaren laguntzarekin ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez. Hamairugarren edizio hau azaroaren 3tik 5ra bitartean izango da Basozelaiko Gizarte Etxean. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa honetan adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira, berriro ere.
Txapelketan parte hartzeko interesatuek aukera dute aldez aurretik izena emateko, Kuboaren Mundu Elkartearen (WCA) webgunearen bitartez. Parte hartzaileek inkripzioa zabalik izango dute irailaren 29tik aurrera (20:00). Lehiatzeko plaza kopuru mugatua dago. Beraz, baldin eta plaza guztiak betetzen ez badira, azaroaren 3an bertan inkripzioa egin ahalko dute, lehen orduan eta txapelketa hasi aurretik, Ibaigane Kultur Etxean bertan.
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte.
Lehiaketaren ordutegia:
- Ostirala:
- 16:30-20:45
- Larunbata:
- 09:00-14:00
- 15:00-21:00
- Igandea:
- 09:00-14:00
- 15:00-18:00