<<Diseinatu kartoizko zeure altzaria, Maite Gaztañagaren tailerrean>>
Merkea eta eskuratzeko erraza den material horrek dituen aukerez jabetuko zara: zure etxeari ukitu originala eta pertsonala emateko aukera ezin hobea eskainiko dizute kartoizko altzariek. Zenbait objektu fabrikatzeko teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. ZirtZart Basaurik antolatu, eta Maite Gaztañagak emandako tailerrean.
Guztira, zazpi saio izango dira: azaroaren 7tik abenduaren 19ra bitartean, asteartero, 18:00etatik 20:00etara, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean.*
Ikasturtean parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 31 baino lehenago. Onartuen zerrenda argitaratu eta gero, kuota ordaindu beharko duzu (25 €, udalerrian erroldatuta bazaude; eta 45 €, kanpokoa bazara).
Jarraian datorren loturan duzu Maite Gaztañagaren lanari buruzko informazio gehiago: «Art Feng Shui & De Mi».
*Abenduak 12 eta 19 → 18:00 - 20:30