FB TW INSTA post<< Larunbat honetan, Rockeinen 11. edizioaren finala, doako sei kontzerturekin >>

-Ben Santana, Lova Lois eta Nun lehiatuko dira kategoria nagusian eta Empire Of Disease, Islabat eta Sweet Rage, tokiko artistarik onenaren kategorian

-Finala Basauriko Social Antzokian izango da. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenarekin

Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop); Lova Lois, Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako rapera, poeta eta kantautorearen alter egoa; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektua, dira Rockeinen hamaikagarren edizioko sari nagusia eskuratzeko hautagaiak diren hiru proposamenak.

Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Empire Of Disease metal boskotea, Arrigorriagako kide bat duena; Islabat, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua, Andoni Alonso galdakoztarra taldean duena; eta Sweet Rage, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra, Usansolotik datorren baxu jolearekin. Horiek guztiek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Gainera, Lova Loisek eta Nunek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Nunek eta Islabatek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Finala datorren larunbatean, azaroak 18, izango da Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da, www.socialantzokia.eus webgunean erreserbatu edo antzokiko leihatiletan eskuratu ahal izango diren gonbidapenekin. Publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Uztailaren 11n itxi zen Rockeinen 11. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 191 artistak eman dute izena, zortzigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Finaleko sariak erabakiko dituen epaimahai profesionala honako pertsona hauek osatuko dute:

Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa

Eva Ausín
Ekoizlea, konpositorea, gidoilaria eta koreografoa. Let 's Dance konpainiako zuzendaria eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea.

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

María Larrinaga
Basauriko Udaleko Kultura zinegotzia

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Javier Jiménez
Arrigorriagako Gaztegunea

ROCKEIN FINALA 2023
Azaroak 18, larunbata
21.00 (ateen irekiera)

Tokiko artistarik onena
21.30 ISLABAT
22.00 SWEET RAGE
22.30 EMPIRE OF DISEASE

Sari nagusia
23.00 LOVA LOIS
23.30 NUN
0.00 BEN SANTANA

0.30 Irabazleen iragarpena
0.40 Bukaera

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Tokiko talderik onena
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Eskarabilera saria
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu