<< Lova Lois, Rockeinen 11. edizioaren sari nagusiaren irabazlea >>

 

-Sweet Rage izan da tokiko talderik onena, Islabat taldeak euskarazko artistarik onenari saria irabazi du eta Nun-ek, Eskarabilera saria

-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 18an, eta 204 gonbidapen banatu ziren

Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako rapera, poeta eta kantautorea, Lova Lois izen artistikoa duena, izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 11. edizioaren sari nagusiaren irabazlea. Iragan larunbatean, azaroaren 18an, izandako finalean Ben Santana eta Nun-i gailendu zitzaion. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Tokiko talderik onenaren saria Sweet Rage-ek irabazi du, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra, Usansolotik datorren baxu jolearekin. Euskarazko talderik onena Islabat izan da, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektuak, eraman du Eskarabilera saria; azkena, gainera, Kategoria nagusiko finalista izan zen.

Social Antzokiak 204 gonbidapen banandu zituen iragan larunbateko finalerako (2022an, 170). Emanaldiak Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile
2023: 191 parte-hartzaile

Nerbioi-Ibaizabalen sortutako lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, jasotako proposamenak berritzeko gaitasunak, proposamen hauen kalitateak eta parte-hartzen duten artisten gaztetasunak erakusten dutenez.

Finaleko epai-mahai profesionala ondorengo pertsonek osatu zuten:

Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa

Eva Ausín
Ekoizlea, konpositorea, gidoilaria eta koreografoa. Let 's Dance konpainiako zuzendaria eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea.

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

María Larrinaga
Basauriko Udaleko Kultura zinegotzia

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

ROCKEIN 2023 SARIAK:

Talde irabazlea: Lova Lois
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Tokiko talderik onena: Sweet Rage
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Euskarazko talderik onena: Islabat
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Eskarabilera saria: Nun
- MAZ Basauri jaialdian edo Bizkaiko areto onenetako batean kontzertua eskaintzea

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak. 2023an, zortzigarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 191 artistek eman dute izena.

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

 

 Irabazleak

 

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu