- EMAN IZENA -Cartel Horizontal Aviso Cerrado Tienda Scrapbook Colorido

 ZirtZart Basaurik berriz antolatzen du Gabonetako campus-eskaintza 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat: «Gabon Tekno STEAM», «Gabon Gazte», eta gainera ingelesezko «GabON!» campusa 

 

-         Gabon Tekno STEAM, abenduaren 26tik 29ra Arizko Dorretxean

-         GabonGazte, urtarrilaren 2tik 5era Basozelai Gizarte Etxean

-         GabON! campusa abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era Basozelai Gizarte Etxean

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako hiru jarduera eskainiko ditu, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. Hain zuzen ere, «Gabon Tekno STEAM», «Gabon Gazte» campusak eta «GabON!» proposamen berria izango dira.

Lehenengo campusa Arizko Dorretxean eskainiko da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik aurrera eta egunean hiru orduko iraupena izango du. Horretan honelako jarduera nabarmenak egingo dira: Lego Mindstorms EV3ren bitartez First Lego League 2023 erronka, errealitate birtualari buruzko esperientziak eta zientzia forentsea lantzeko tailerrak. Bestalde, «Uda Gazte» campusa, Basozelai Gizarte Etxean eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik aurrera eta hiru orduko iraupena izango du.Bertan, konfidantza eta trebetasun jolasak, sukaldaritza, eskulanak eta mendi irteera izango dira, besteak beste. Eta hirugarrenak, «GabON!» izenekoak, oinarrizko ingeles mailako gazteei proposatzen die Gabonetako goizak hizkuntza horretan gozatzea (jolasak, abestiak, dinamikak...). Campus hori ere Basozelaiko gizarte etxean izango da; abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era, 10:00etatik 13: 00etara.

Interesdunek azaroaren 17tik abenduaren 15era bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren web orriaren bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Basozelai Gizarte Etxeko Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Plaza kopurua mugatua denez, horiek esleitzeko orduan lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide-n» alta emanda badaude.

Tarifari dagokionez, «Gabon Tekno STEAM» campusean parte hartzeko 40 € ordaindu beharko dituzte, «Gabon Gazte» campusean parte hartzeko 25 €, eta «GabON! « campusean parte hartzeko 80 €. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.                                                           

 

                                                                                                          - EMAN IZENA -

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu