Karnabas ondo page 0001txiki<<Gorde ezazu otsailaren 11ko arratsaldea (19:00-21:00) eta etor zaitez Basauriko Social Antzokira gurekin Karnabaseko jaia ospatzera>>


ZirtZart Basaurikook gonbidatzen zaitugu otsailaren 11n Social Antzokian egingo dugun Karnabasen bigarren jaialdian parte hartzera. Gure jaia fantasiaz beterik egongo da, amets zein dantzaz josia, eta urrats bakoitza pozezko sorginkeria bihurtuko da!


Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzue. Social Antzokian lor ditzakezue (leihatilan edo webgunean) eta BBKren kutxazain zerbitzuanitzetan. Sarrera 2€ kostatuko da otsailaren 11a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€ jai egunerako utziz gero.


Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ-a ariko da giroa berotzen.

Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorro ikusgarriena! Zure zain izango gara!

 

-EROSI SARRERAK HEMEN-

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu