<<Basauriko Gazteguneetan irailean eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, modari eta diseinuari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko die ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei: zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izango izena aurretiaz ematea, baina, gehienez ere, 15 lagunek hartu ahalko dute parte tailer bakoitzean. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

«Larruzko eskumuturrekoak diseinatzea» izango da jardueretako bat. Larru-zatien soberakinak, beira-aleak eta bestelako material sorta zabala eskainiko diegu parte-hartzaileei, nork bere eskumuturrekoa diseina dezan.
«Oihalak josteko mini-tailerra» izango da jardueretako beste bat. Basauriko jostun batek lagunduta, zenbait teknika ikasiko dituzte parte-hartzaileek, eta beren estutxea diseinatuko dute.

Beste tailer batean «T-bag birziklatua» egingo dugu, erabiltzen ez ditugun kamisetak baliatuta. Zenbait motatako poltsak diseinatu ahalko ditugu erraz-erraz. Parte-hartzaileek kamiseta bat eraman beharko dute.
Bestalde, laster San Migeleko eta Basauriko jaiak izango direla eta, zapiak pintatzeko tailerra egingo dugu. Gazteguneetan banatuko dugu jarduerarako beharrezko materiala.

Azkenik, «Filmania» eskainiko dugu: hileko gaiari lotutako filma ikusiko dugu, krispetez lagunduta.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu