<<Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako «Basauri Open Rubik» Txapelketaren bederatzigarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, azaroaren 11n eta 12an>>

Beste urte batez, «Basauri Open Rubik» izango dugu Basozelai Gizarte Etxean. Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatzen du txapelketa, ZirtZarten eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa ofiziala, azaroaren 11n eta 12an (larunbata eta igandea) egingo dute, goizez eta arratsaldez. Adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira bertan, berriro ere.

Izena eman daiteke aldez aurretik HEMEN, bestela, txapelketan bertan, azaroaren 11n, 10:00etatik 10:30era bitartean. -ORDUTEGIA-

Aurreko zortzi edizioetan nazioarteko zenbait marka hautsi dituzte, eta, eskualdeko talentu gazteez gain, nazioarteko jendea ere etorri da gurera. Joan den urtean 35 gaztek hartu zuten parte «Basauri Open Rubik»en. Aipatzekoa da Daniel Gracia Ortizek Basauriko ordura arteko markarik onena finkatu zuela: 3 x 3 x 3ko kuboa ebatzi zuen hiru saiakerako batez bestekoarekin, 10,01 segundutan.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu