<<Basauriko Gazteguneetan azaroan eskainiko den programa>>
Aurreko hilabeteetan egin bezalaxe, hil honetan ere doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basaurik 12-17 urte bitarteko gazteei. Oraingo honetan, EKOGUNEAri lotutako ekimenak izango dira. Horrela, bada, zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.
Landare tailerra: landareak ezagutzeko.
Filmania: naturari buruzko filma ikusiko dugu, krispetekin.
Ezpainetarako baltsamoa: ezpainak hidratatzeko baltsamo naturala egingo dugu.
Kalabaza bizkotxoa egiteko tailerra: ohiz kanpoko bizkotxoa egiten ikasteko eta hura dastatzeko aukera paregabea.
Txapa more tailerra: txapak egin, eta Basozelain eta San Migelen banatuko ditugu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. EZ EZETZ DA!