<<«Fewest Moves Event» Rubik Kuboaren Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa, Basozelai Gizarte Etxean (Basauri), martxoaren 10ean>>

Martxoaren 10ean (larunbata), «Fewest Moves» Rubik Kuboaren Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa izango da. Parte-hartzaileek ordubete izango dute Kuboa ahalik eta mugimendu gutxienetan ebazteko. Guztira, Europako hamasei herrialdetako hogeita bost tokitan egingo da Txapelketa, ordutegi bateratuan.

Beraz, aldi berean ariko dira Europako hamasei herrialde parte-hartzaileak, WCAk (World Cube Association) antolatutako Txapelketan. Espainiako egoitza Basaurin izango da, eta ZirtZart Basaurik eta Kultur Basaurik laguntza emango diete antolatzaileei. Txapelketaren ordutegiari dagokionez, 11:00etan izango da lehen proba, 13:00etan bigarrena, eta 15:00etan hirugarrena. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurretiaz, horretarako propio sortutako plataforma digitalean.

Aurreko hiru edizioetan zehar, 607 lagun lehiatu dira, eta, horietatik 33, Basauriko egoitzatik.

IZENA EMATEKO LOTURA

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu