<<Basauriko gazteguneetan urrian eskainiko diren ekintzak>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “SorTU” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Izartxo batez (*) markaturik agertzen diren ekintzetan aurretik eman behar da izena. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:
- *Youtubeskolak: youtubeko kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, tailerreko partaideek aukera izango dute bideoak grabatu eta editatzeko. 13-16 urte bitarteko gazteei zuzenduriko doako programa da.
- Makrojenga eta mikado jolasak: ezin duzu galdu Basaurin egingo dugun lehenengo jenga erraldoi eta mikado txapelketa.
- Papercraft tailerra: izugarrizko eskulturak sortuko ditugu, papera erabiliz.
- *Etxeak diseinatzeko tailerra: mugarik gabe! Guztientzako etxeak diseinatuko ditugu. 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko doako programa da.
- Stop motion tailerra: zeure filmak egin nahi dituzu? Horretarako aukera izango duzu teknika erraz eta dibertigarri honen bitartez eta adituen laguntzaz.
- *Txispak ateratzeko esperimentuak: esperimentuak egingo ditugu suarekin eta erregaiekin, ingeniari espezializatu baten laguntzaz. 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko doako programa da.
- JAILLOWEEN: ezin duzu galdu urteko jai beldurgarriena. Aurten Social Antzokira mugituko gara eta hainbat sorpresa eta aldaketa izango ditugu. Ausartuko zara etortzen?