<<ZirtZart Basauriren agenda berria, apirila eta uztaila arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko bigarren agenda (apirila-uztaila) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (2.deialdia), Rockein Talde lehiaketa Finala, Urban Festa, Skate Txapelketa, ikastaroa (Lehen laguntzak), irteera (Sopuerta Abentura), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak, Uda Gazte...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

<<Basauriko Gazteguneetan apirilean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “Korrika hastera doa!” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Korrikarako pankarta: Adi, adi! Heldu da Korrika! Etor zaitez gaztegunera gurekin pankarta erraldoia sortzera, Korrika egunean eramango dugu!.

Gazteguneko KORRIKA: bazenekien aurtengoa Korrikaren 21. edizioa dela? Etor zaitez egun berezi hori gurekin ospatzera; Korrikaren inguruko hainbat ekintza landuko ditugu.

Just dance txapelketa: gustuko duzu dantza egitea, eta irrikan zaude zure trebezia besteei erakusteko? Iritsi da zure eguna! Nork irabaziko ote du saria?

<<Martxoaren 31n irteera Bilbora, Errealitate Birtuala>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak, Kultur Basaurirekin elkarlanean, errealitate birtualeko irteera antolatu du Bilbon, 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera honetan, jolas bat barrutik bizitzeko aukera izango duzue. Alde batetik errealitate birtuala zer den ikusiko dugu, zenbait esperientzia eta jolasetan parte hartuz. Beste aldetik, Scape room birtual batetik ateratzeko trebezia erakutsi beharko duzue.

Ordutegiei dagokienez, gazteak goizeko 10:00etan egon behar dira udaletxearen aurreko autobus geltokian (bertan egongo dira begiraleak). Denok elkartu ostean, metroa hartuko dugu. Itzulera arratsaldeko 15:00etan izango da, leku berean.

Jarduera horretarako, BARIK eta janaria eraman beharko dute parte-hartzaileek (ogitartekoa…). Arropa eta oinetako erosoak eramatea ere aholkatzen dugu.

Plazak mugatuak dira, eta izena emateko azken eguna martxoaren 25a izango da.

<<Basauriko Gazteguneetan martxoan eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “Mundua aldatuz” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Ginkana: Martxoak 8 eguna ospatzeko eta gure herriko emakume ospetsuenen aztarnak ezagutzeko, zatoz gurekin ginkana dibertigarri honetan parte hartzera.

Danok1 jokoa: Basauriko Zurrumurruen aurkako estrategia taldearekin batera, zatoz gurekin, proposatzen dizkizuegun joko dibertigarrien bidez gure artean dauden zurrumurruak gezurtatzera.

Kahoot lehiaketa: Ezin duzue galdu Danok1 jokoaren bigarren zatia. Txapelketa berezi honen bidez, aukera izango duzue ikasitako guztia plazaratzeko.

Bideo-joko txapelketa: Erakutsi zure trebezia gustukoen dituzun bideojokoetan, txapelketa dibertigarri honetan parte hartuta..

<<Karnabas jaia martxoaren 3an Basauriko Social Antzokian>>

Prest zaudete urteko jairik famatuenerako? Urtero bezala, KARNABAS festa ospatuko dugu Zirt Zart Basaurin, baina aurten hainbat aldaketarekin dator!

Gorde ezazu martxoaren 3ko arratsaldea, 19:30etik 21:30era, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA gurekin Karnabas jaia ospatzera. (adi!* aurtengo jaia lekuz aldatu dugu denontzako lekua egon dadin).

Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango dugulako. Gainera, aurten ZirtZart-etik konpromiso ekologikoarekiko jarrera arduratsuari eutsi nahian, hondakin plastikodunak saihestu, eta edalontzi eta ontzi berrerabilgarriak erabiliko ditugu.

Sartzeko, sarrera edo flyer-a aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Basozelai Gizarte Etxetik edo Social Antzokitik otsailaren 11tik aurrera. Sarrerak 2€-ko salneurria izango du martxoaren 3a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ Jaikide ariko da giroa animatuz. Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorro ikaragarriena! Ez ahaztu aurtengo tematika NEON jaia izango dela! Zure zain izango gara!

<<«Festibas»ek seigarren edizioa izango du maiatzaren 18an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak>>

Seigarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 18an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2017-2019) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

OINARRIAK  -  IZENA EMATEKO ORRIA

<<Basauriko Gazteguneetan otsailean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “Kustomizatu zure logela” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

  • Argi girlandak: Urte berria, logela berria. Hurbildu zaitez Gaztegunera modan dagoen lanpara-mota hau egitera, eta emaiozu itxura berria zure espazioari .
  • Harirama: Zure sormena garatzeko aukera ezin hobea izango duzu oraingoan. Koadro originalak sortuko ditugu koloretako hari desberdinak erabiliz.
  • Hamabeads: Oraindik ez dituzu hama beads-ak ezagutzen? Zatoz Gaztegunera gustukoen dituzun irudiak sortzera.
  • Inauteri jairako dekorazioa: Urteko jairik ospetsuena hurbil daukagu, lagunduko al diguzue ahaztuko ez dugun jaia antolatzen?

<<Rockein musika lehiaketak Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlari onenak bilatuko ditu martxoaren 21era arte>>

- Lehiaketaren zazpigarren edizioaren finala maiatzaren 11n izango da Basauriko Social Antzokian

- Rockein-ek parte hartzea % 58 igo du 2013ko lehen ediziotik hona, eta iragan urtean 135 artistak eman zuten izena

- The Owl Project-ek, 2018ko sari nagusiaren irabazleek, iazko edizioaren sariaren ondorioz ekoiztutako EP eta bideoklipa aurkeztu dituzte prentsa aurrean

Zazpigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak Rockein! lehiaketa musikala iragarri du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendua.

“Rockein-en parte hartze datuak, antzeko beste ekimen batzuen testuinguruan, oso datu onak dira. Arrigorriaga, Galdakao, Laudio eta Aldundiaren laguntzaz, lehiaketa Basaurik musikaren alde egiten duen apustuaren engranajearen barneko beste pieza bat bezala ulertzen dugu. Agian, piezarik garrantzitsuena, gehien behar dutenean proiektuei bitarteko profesionalak ematen dizkiena baita”, esan du prentsaurrekoan Andoni Busquet Basauriko Alkateak.

Rockein-en izena emateko epea martxoaren 21era arte egongo da irekita. Alorreko profesionalek osatutako epai-mahaiak maiatzaren 11n, larunbatez, aukeratuko ditu Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak, jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai-mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2019ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Jokoan dauden sarien artean honako hauek daude: EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta MAZ Basauri jaialdian jotzea..

2018an Rockein-ek parte hartze errekorra ezarri zuen hirugarren urtez jarraian: 135 proposamen jaso zituen (horietatik 27k Basaurin, Galdakaon, Arrigorriagan edo Laudion erroldatutako kide bat zeukaten, gutxienez) eta Social Antzokiko finalera 250 lagun hurbildu ziren. Lehiaketak % 58 igo du parte hartzea 2013ko lehen ediziotik hona.

Azken edizioko irabazleak, The Owl Project taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: ‘Enea’ bost abestidun EPa eta ‘Lithium’ abestiaren bideoklipa, Borja Crespo zuzendari getxoztarrak filmatua. Bai The Owl Project, bai 2018ko gainerako irabazleak (Haxotz, Agian eta Voltium -Kimera bezala parte hartu zuten, izena aldatu dute baina taldekide berberak dira-) konfirmatuta eta iragarrita daude jada MAZ Basauri 2019rako.

OINARRIAK - IZENA EMATEKO ORRIA - SARE SOZIALAK

<<ZirtZart Basauriren agenda berria, 2019ko urtarrila eta martxoa arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko lehenengo agenda (urtarrila-martxoa) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (2.edizioa), Rockein! talde lehiaketa, Festibas, ikastaroak (Kpop,...), irteerak (Virtual Bilbao), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu