<<«Halloween jaia» Basozelai Gizarte Etxean urriaren 31n>>

Prest zaudete urteko jairik beldurgarrienerako? JAILLOWEEN festa ospetsuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Gorde ezazu urriaren 31-ko arratsaldea, 19:30etik 21:30-era, eta etor zaitez Basozelai Gizarte Etxera, Gaztegune ondoan dagoen gelara, Artunduaga Aretoa, gurekin Haloween gaua ospatzera.

Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango dugulako. Eta eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa animatuz-.

Sartzeko, sarrera edo flyera aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Basozelaiko edo San Migeleko gazteguneetatik, Basozelai Gizarte Etxetik edo Ibaigane Kultur Etxetik urriaren 10etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, baina toki kopurua mugatua.

Ez galdu urteko azken jai beldurgarria… Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorro ikaragarriena! Zure zain izango gara!

<<«Elikagaien Manipulatzailea» ikastaroa, azaroaren 13tik 14ra>>

Elikadura-segurtasunaren eta higienearen arloko prestakuntza ofiziala, elikagaiekin kontaktuan (kozinatu, ontziratu, banatu, saldu, zerbitzatu,...) diren profesionalei zuzendua.

Denera, sei orduko ikastaroa dugu honakoa. Arrisku handiko elikagaiak manipulatzeko agiria dugu honakoa.

Ikastaroa bukatu eta bertan parte hartu izana egiaztatzen duten ikasleek jasoko dute formakuntza zentroak (GURUTZE GORRIA) bermaturiko egiaztagiria.

-Datak; Azaroak 13 eta 14

-Ordua; 18:00etatik 21:00etara

-Lekua; Basozelai Gizarte Etxea

-Izen-ematea; azaroaren 4ra arte

-Prezioa; 10 € (ikasle edo langabetuak 5 €)

<<«Sare Sozialak» ikastaroa, urriaren 29tik azaroaren 21era>>

Ikastaro hau sare sozial publikoa nahiz pribatua kudeatzeko beharrezko ezaguerak lortu nahi dituztenei zuzenduta dago. Sare sozialen erabilera praktikoa, eta marka baten (bai profil pertsonala bai enpresa marka) inguruan sorkuntza eta gestio lana egiteko baliabideak landuko ditugu.

Ikastaroa bukatu eta bertan parte hartu izana egiaztatzen duten ikasleek jasoko dute formakuntza zentroak (CIPSA) bermaturiko egiaztagiria.

-Datak; Urriak 29 eta 31. Azaroak 5, 7, 12, 14, 19 eta 21

-Ordua; 18:30etatik 20:30etara

-Lekua; Basozelai Gizarte Etxea

-Izen-ematea; urriaren 22ra arte

-Prezioa; 10 € (ikasle edo langabetuak 5 €)

<<Basauriko Gazteguneetan urrian eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “JAILLOWEEN”-ekin erlazionatutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Gymkana: urteko egunik ikaragarriena hurbil dago, horregatik gure ausardia adierazi beharko dugu proba beldurgarri desberdinetan parte hartuz.

Slime tailerra: estresa askatzeko modurik hoberena muki biskatsu hau “aputxurratzea” da.

Halloweeneko makillajea: Halloweeneko look hoberena lortzen lagunduko dizugu makillatzaile aditu baten eskutik.

Jailloween: jai honen hirugarren edizioa ospatuko dugu musika, janari, edari eta hainbat sorpresa gehiagoz. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan, eta ZIRTZARTBASAURI Gazte Bulegoan lortu ahal izango dituzue festan aurkeztu beharreko flyerrak, urriaren 10etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, baina toki kopurua mugatua. Ezin duzu galdu! Zure zain izango gara.

<<«Ezagutu Korea» topaketa kulturala: irailaren 22an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean>>

Irailaren 22an, egunean zehar, korear kultura ardatz duen jardunaldia egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Batez ere gazteei zuzenduta dagoen eskaintza publiko horretan, tailer, joko tradizional, film eta dantza-lehiaketaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Topaketa ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute, Han-A Association elkartearekin batera.

Goizeko hamaiketan hasi, eta gaueko bederatziak arte luzatuko da ekimena. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko plaza-kopuru mugatua dago (aretoa bete arte). Sarrera doakoa da.

Han-A Association espainiar estatuko zenbait kolektibok osaturiko irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta eremu horretan korear kultura sustatzea du helburu –hain zuzen ere, Hego Koreako kultura–. Euskadin, zenbait ekintza eta tailer burutu dituzte, joko tradizionalak eta «KPOP» dantzaren erakusketak, besteak beste. «Hallyu» izenpean ezagun den moda korearraren gako da azken hori, zeina kultura korearra mundura hedatzearen korronteari lotua baitago.

Egitaraua:
- Joko eta tailer tradizional korearrak → 11:00 – 13:00
- Emanaldia → 15:00 – 17:00
- «KPOP» jokoak → 17:00 – 19:00
- Dantza-lehiaketa → 19:00 – 21:00

<<Basauriko Gazteguneetan irailean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzuak «GAZTE»RA BUELTAN kanpainari lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkie 12-17 urte bitarteko gazteei hil honetan zehar. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira tailerrak. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. 

Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Filmania: hileko gaiari lotutako pelikula, San Migelen.

Ping-pong txapelketa: gazteak haien artean lehiatuko dira, irabazle bakarra geratu arte.

Karpeten tailerra: ikasturte berriari ekiteko modako karpetak prestatuko ditugu.

Estutxe birziklatuak: estutxe bereziak sortuko ditugu material birziklatuarekin.

Bideo-joko txapelketak: zatoz Gaztegunera FIFAn, Mario Kart-en eta Guitar Hero-n zein trebea zaren erakustera.

<<ZirtZart Basauriren agenda berria, iraila eta abendua arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko hirugarren agenda (iraila-abendua) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (3.deialdia), Ezagutu Korea topaketa, Basauri Open Rubik txapelketa internazionala, Roots Parkea reggae festibala, ikastaroak (Elikagaien manipulatzailea,...), irteerak (UGP), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

Gazteguneak Web Uztaila 2018<<Basauriko Gazteguneetan uztailean eskainiko den programa>>

Hil honetan, Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik “Peace & BAS”-ekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Opiltxoak marrazkiekin: jan daitekeen artea egingo dugu, kolore eta forma ezberdineko opiltxoak kozinatuta.

Kandela euskarrien tailerra: gure sormena eta irudimena garatuko dugu, kandela euskarri politak sortuz.

Mandalak oihalean: Uda honetan etxea apaintzeko mandala koloretsuak sortuko ditugu.

Filmania: Hileko gaiarekin lotutako pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.

Billar txapelketa: Basozelaiko billarrean, gazteek euren gaitasunak erakusteko aukera izango dute lehiaketa honetan.

Skate Basozelai 2018 comp«Skate txapelketa Basozelaiko jaietan, ekainaren 23an, goizeko hamaiketatik aurrera»

Ekainaren 23an Skate Txapelketa izango da Basaurin, Basozelai auzoan, Sanjoanetako egitarau barruan, seigarren urtez jarraian. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute, Basauriko Skate Elkartearekin batera.

Txapelketa 11:00etan hasiko da. Sei kategoria izango dira:
• Sub12: 11:00-12:00
• Sub16: 12:00-13:00
• Nesken kategoria: 13:00-14:00
• Masters: 15:30-16:30
• Opena: 16:30-18:30
• Half Pipe: 18:30-19:30

Sariei dagokienez, parte-hartzaileen artean banatzeko materialaz gain, open eta half pipe kategorietako irabazleek eskudirua ere jasoko dute: guztira 925 € banatuko dira. Ekitaldiaren egunean bertan eman ahalko da izena. Sub12 kategorian, bestalde, nahitaez erabili beharko dira kaskoa eta babesak.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu