<<Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project taldeak, Rockein-en seigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak>>

-Agian, Haxotz eta Todos los fuegos, tokiko talderik onenaren sailean finalista

-Finala Basauriko Social Antzokian izango da maiatzaren 12an, larunbatez, doan

Rockein-en seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean, Moonshakers (Bilbao), Purple Vellocet (Bilbao) eta The Owl Project (Markina-Xemein) izan dira epai mahaiak sari nagusia irabazteko hautatutako finalistak. Baina ez dira maiatzaren 12ko (21h) finalean, Basauriko Social Antzokian, kontzertua emango duten bakarrak, Agian, Haxotz eta Todos los fuegos ere tokiko talderik onenaren saria (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez) irabazteko hautatu dituzten abestiak zuzenean joko baitituzte bertan. Finalisten sei emanaldiak bukatzean epai mahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko balioko du ere bai. Azken sari horri dagokionean, gogoratu apirilaren 25erarte dagoela aukera bozkatzeko, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 27 eta 28an eta maiatzaren 4 eta 5ean izango da, Sidonie, La casa azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

ROCKEIN 2018KO SARIAK:

Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena
-Abesti baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Rockein Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, bultzatutako Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da. 2018an hirugarren urtez jarraian bere parte hartze errekorra gainditzea lortu du, 135 artistek izena eman ostean.

011 Portada 2018<<ZirtZart Basauriren agenda berria, apirila eta uztaila arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko bigarren agenda (apirila-uztaila) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (2.deialdia), Rockein Talde lehiaketa Finala, Urban Festa, Skate Txapelketak, ikastaroak (Nola erabili Sare Sozialak era egokian?...), irteerak (Paddle Surf), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

Gazteguneak Web apirila 2018<<Basauriko Gazteguneetan apirilean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “FERIA DE ABRIL”-ekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan antolatuko dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki-kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.
“Sevillanas” tailerra: “Sevillanas” irakasteko, dantzari profesional bat izango dugu gurekin, eta oinarrizko pausu famatuenak ikasiko ditugu.

Abanikoak margotzeko tailerra: Tailer hau abanikoak “feria de abril” erara margotuz sormena garatu nahi duten gazteei zuzenduta dago.

Andaluziar janari tailerra: “Flamenquines” eta gazpatxoa prestatuko ditugu, andaluziar gastronomiako platerrik ezagunenak.

Filmania: Hileko gaiarekin lotutako pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.

Irrati tailerra: Irrati tailerra egiteko aukera izango dugu, Colombia Euskadi elkartearen eskutik.

Billar txapelketa: Basozelain, gazteek billarrean dituzten gaitasunak erakusteko aukera izango dute lehiaketa honetan.

<<«Festibas»ek bosgarren edizioa izango du maiatzaren 19an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak>>

Bosgarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 19an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2016-2018) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

<<«Fewest Moves Event» Rubik Kuboaren Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa, Basozelai Gizarte Etxean (Basauri), martxoaren 10ean>>

Martxoaren 10ean (larunbata), «Fewest Moves» Rubik Kuboaren Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioa izango da. Parte-hartzaileek ordubete izango dute Kuboa ahalik eta mugimendu gutxienetan ebazteko. Guztira, Europako hamasei herrialdetako hogeita bost tokitan egingo da Txapelketa, ordutegi bateratuan.

Beraz, aldi berean ariko dira Europako hamasei herrialde parte-hartzaileak, WCAk (World Cube Association) antolatutako Txapelketan. Espainiako egoitza Basaurin izango da, eta ZirtZart Basaurik eta Kultur Basaurik laguntza emango diete antolatzaileei. Txapelketaren ordutegiari dagokionez, 11:00etan izango da lehen proba, 13:00etan bigarrena, eta 15:00etan hirugarrena. Parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aurretiaz, horretarako propio sortutako plataforma digitalean.

Aurreko hiru edizioetan zehar, 607 lagun lehiatu dira, eta, horietatik 33, Basauriko egoitzatik.

IZENA EMATEKO LOTURA

<<#M8ZirtZart, argazki lehiaketa abian da>>

Egin bat ekimenarekin, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko #M8ZirtZart hashtagaren bitartez. Gainera, lehiaketan parte hartzen baduzu, zenbait sariren zozketan ere sartuko zara. Lehiaketa ZirtZart Basauri Udalaren Gazteria Atalak antolatzen du, Kultur Basauriren eta Marienearen laguntzarekin.

Gaia: emakumeak gaur egun, ikuspegi zabaletik. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz antolatu da lehiaketa, ikusgai jartzeko emakumeek gure gizartean duten garrantzia.

Martxoaren 4ra arte jasotako proposamenak lehiatuko dira. Horiexen artean hautatuko dituzte antolatzaileek irudi irabazleak. Martxoaren 9an izango da sariak banatzeko ekitaldia, Ibaigane Kultur Etxean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Sarrera doakoa izango da, tokiak agortu arte.

Hauexek dira #M8ZirtZart argazki lehiaketaren sariak:

  • Lehenengo saria: 200 €.
  • Bigarren saria: 100 €.
  • ACCESIT-A (12-17 urte): bat-bateko argazkien kamera.

Lehiaketaren oinarriak, HEMEN

rockein largo BAJA cartel cartel<<Rockein! Euskadi eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren seigarren edizioan izena emateko epea, irekita>>

  • Martxoaren 24rarte proposamenak jasoko dira eta finala maiatzaren 12an izango da Basauriko Social Antzokian
  • Aurreko bost edizioetan guztira 524 proiektuk parte hartu dute
  • 2017ko irabazleak, Los Cosméticos taldeak, ‘Puro plástico’ EPa eta ‘Úsame’ abestiaren bideoklipa aurkeztu ditu prentsa aurrean, iazko edizioaren sariaren ondorioz ekoiztutako lanak

Seigarren urtez jarraian, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako Rockein! lehiaketa musikala iragarri du.

“Aurkeztea erabakitzen duten proiektu musikalei oihartzuna emateaz gain, irabazleei mundu profesionalean sartzen laguntzen die. Bai disko edo bideoklip bat grabatzerako orduan, zein MAZ Basauriren mailako jaialdi batean edo Social Antzokiko finalean komunikabide berezituen aurrean jotzerako orduan”, esan du prentsa aurrean Andoni Busquet Basauriko Alkateak.

Rockein!-en izena emateko epea martxoaren 24rarte egongo da irekita. Sektoreko profesionalek osatutako epai mahaiak maiatzaren 12an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian joko duten sei finalistak aukeratuko ditu jasotako proposamen guztien artean. Gau horretan bertan epai mahaiak erabaki eta jakinaraziko du 2018ko edizioaren irabazleak zeintzuk izango diren.

Jokoan dauden sarien artean EP (gutxienez bost abesti) baten grabazio, ekoizpen, masterizazio eta diseinu grafikoa, bideoklip baten ekoizpena eta Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean jotzea daude. Seigarren edizio honetan FNAC eta Metro Bilbao Rockein!-eko laguntzaile berriak izango dira.

2017an Rockein!-ek parte hartze errekorra ezarri zuen, 129 parte hartzailerekin. Azken edizioko irabazleak, Los Cosméticos taldeak, sariaren ondorioz ekoiztutako lanak aurkeztu ditu: ‘Puro plástico’ bost abestidun EPa eta ‘Úsame’ abestiaren bideoklipa. Gazteleraz abestutako bost abesti berri dira, oinarri erritmiko sendoagoetatik abiatuta eremu ilunagoetara doazenak, taldearen unibertsoa nolabaiteko arrisku eta dotoretasunez bustiz. Lan honetan Los Cosméticos-en garapena ikusten da, alde garageroa atzean utzita noise ukitua duen indie distortsionatu baten murgiltzeko.

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

makillatzea 2018<<Azala Zaintzea eta Makillatzea Ikastaroa Basozelai Gizarte Etxean>>

Gure nezeserrari eta makillajeari etekin handiena ateratzeko trikimailuak eta aholkuak: azala eta zaintzak, oinarrizko makillajea eta begiak beltzez pintatzea.

Datak; Martxoak 3, 10 eta 17.

Ordutegia: 10:00 - 12:00

Izena ematea: Otsailaren 26ra arte.

Prezioa: 5 €, langabetuak 2,5 €.

lehen laguntzak zuzenketa<<Lehen Laguntzen Ikastaroa Basozelai Gizarte Etxean>>

Lehen laguntzen gaineko ikastaro bat eskainiko dugu Salbamendu eta Sorospen Zentroaren laguntzarekin, larrialdi edo urgentzia egoera baten aurrean lehenengo sorospena eman ahal izateko beharrezko jakintzak interesb¡dunei aditzera emateko helburuarekin.

Datak; Martxoak 2 eta 3.

Ordutegia;

  • Martxoak 3: 16:00-20:00 (Teoria)
  • Martxoak 4: 10:00-14:00 (Teoria) + 15:00-19:00 (Praktika)

Izena ematea: Otsailaren 26ra arte.

Prezioa: 20 €, langabetuak 10 €.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu