Gazteguneak Web azaroa<<Basauriko Gazteguneetan azaroan eskainiko den programa>>

Aurreko hilabeteetan egin bezalaxe, hil honetan ere doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basaurik 12-17 urte bitarteko gazteei. Oraingo honetan, EKOGUNEAri lotutako ekimenak izango dira. Horrela, bada, zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Landare tailerra: landareak ezagutzeko.

Filmania: naturari buruzko filma ikusiko dugu, krispetekin.

Ezpainetarako baltsamoa: ezpainak hidratatzeko baltsamo naturala egingo dugu.

Kalabaza bizkotxoa egiteko tailerra: ohiz kanpoko bizkotxoa egiten ikasteko eta hura dastatzeko aukera paregabea.

Txapa more tailerra: txapak egin, eta Basozelain eta San Migelen banatuko ditugu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. EZ EZETZ DA!

<<Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako «Basauri Open Rubik» Txapelketaren bederatzigarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, azaroaren 11n eta 12an>>

Beste urte batez, «Basauri Open Rubik» izango dugu Basozelai Gizarte Etxean. Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatzen du txapelketa, ZirtZarten eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa ofiziala, azaroaren 11n eta 12an (larunbata eta igandea) egingo dute, goizez eta arratsaldez. Adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira bertan, berriro ere.

Izena eman daiteke aldez aurretik HEMEN, bestela, txapelketan bertan, azaroaren 11n, 10:00etatik 10:30era bitartean. -ORDUTEGIA-

Aurreko zortzi edizioetan nazioarteko zenbait marka hautsi dituzte, eta, eskualdeko talentu gazteez gain, nazioarteko jendea ere etorri da gurera. Joan den urtean 35 gaztek hartu zuten parte «Basauri Open Rubik»en. Aipatzekoa da Daniel Gracia Ortizek Basauriko ordura arteko markarik onena finkatu zuela: 3 x 3 x 3ko kuboa ebatzi zuen hiru saiakerako batez bestekoarekin, 10,01 segundutan.

Gazteguneak Web Octubre<<Basauriko Gazteguneetan urrian eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, HALLOWEEN ospakizunari lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei, aurreko hiletan aurrera eramandako ekimenei segida emateko. Horrela, bada, zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Halloweenerako gaileten tailerra: Gailetak egiten eta horiek Halloweenerako apaintzen ikasiko dugu. Gozozalea bazara... Zatoz!

«Filmania»: beldurrezko filma, krispetekin.

Beldurrezko bakarrizketa: beldurra eta barregura aldi berean, Anjel Collado bakarrizketari basauriarraren eskutik.

«JAILLOWEEN» Festarako dekorazioa: Hilaren bukaeran «Jailloween» ospatuko dugula eta, Festarako apaingarriak egiteko eskulanen tailerra eskainiko dizuegu.

«JAILLOWEEN» FESTA: Bigarren edizioa da aurtengoa. DJ Lier ariko da Basozelai Gizarte Etxean, 19:30etik aurrera. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan, eta Gazte Informazio Bulegoan egongo dira Festan aurkeztu beharreko flyerak, urriaren 9tik aurrera. Sarrera doakoa izango da, eta toki kopurua mugatua. Ez galdu urteko azken jai beldurgarria… Zatoz! Zure zain izango gara!

Guitarrabatera<<Onartuen behin betiko zerrendak>>

Ondorengo loturan ikastaroen onartuen behin betiko zerrenda duzue. Parte hartzaileek urriaren 6ra arte dute ordainketa egiteko epea, 133 € (langabeziako txartela dutenek eta ikasleek %50eko beherapena izango dute. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek, berriz, %75eko beherapena).

Gitarra eta bateria ikastaroetan onartuen zerrendak

Skate Basozelai Sept comp

<<Skatea eta zuzeneko musika Basozelaiko skateparkean (Basauri), irailaren 23an>>

San Joanetako jai-egitarau barruan ekainaren 24-25eko astebururako iragarritako txapelketa bertan behera geratu zen, euria tarteko. Hori dela eta, hitzordu berria jarri dute antolatzaileek: irailaren 23an «open», «best trick» eta «half pipe» kategorietan lehiatuko dira parte-hartzaileak.

Aipatzekoak dira txapelketako kategoria bakoitzeko irabazleek eskuratuko dituzten diruzko sariak.

ZirtZart Basaurik, Kultur Basaurik eta Basauriko Skate Elkarteak antolatutako lehiaketa arratsaldeko lauretan hasiko da, Basozelaiko skateparkean. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, lehiaketa hasi aurretik.

Zuzeneko musika, bestalde, Ratas Negras gazte basauriarrek jarriko dute. Rock&roll hutsa.

Hona hemen egitaraua:
- Open + Best Trick → 16:00 – 18:00
- Half Pipe → 18:00 – 19:00
- Ratas Negras → 19:00 – 20:00

Ekainean berrogei lagunek hartu zuten parte Txapelketaren lehen zatian, non lehiatzaileek beren trebetasunak erakutsi zituzten euria hasi zen arte —«sub12», «sub16», «neskak» eta «masters» kategoriak jokatu zituzten orduan—. Honako LOTURA-n eguneko laburpena. 

<<Haize-instrumentuen combo tailerra Basozelai Gizarte Etxean>>

Javier Alzola saxojolearen gidaritzapean eskainitako ikastaroa dugu honakoa, ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatua. Besteak beste, Fito&Fitipaldis taldeko kidea dugu egun Javier. Urriaren 5ean hasita ostegunero finkatua arratsaldeko zazpietatik aurrera eta denera hamar saiotako iraupena duena (ostegunero). Interesdunek irailaren 28ra arte dute tartea izena emateko Basozelai Gizarte Etxean nahiz honako LOTURAN.

Plaza kopuru mugatua dago. Kuotari dagokionez, parte hartzaileek 50 € ordaindu beharko dute; Langabetuek 25 €; DBE jasotzen dutenek 12,50 €.

<<Basauriko Gazteguneetan irailean eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, modari eta diseinuari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko die ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei: zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izango izena aurretiaz ematea, baina, gehienez ere, 15 lagunek hartu ahalko dute parte tailer bakoitzean. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

«Larruzko eskumuturrekoak diseinatzea» izango da jardueretako bat. Larru-zatien soberakinak, beira-aleak eta bestelako material sorta zabala eskainiko diegu parte-hartzaileei, nork bere eskumuturrekoa diseina dezan.
«Oihalak josteko mini-tailerra» izango da jardueretako beste bat. Basauriko jostun batek lagunduta, zenbait teknika ikasiko dituzte parte-hartzaileek, eta beren estutxea diseinatuko dute.

Beste tailer batean «T-bag birziklatua» egingo dugu, erabiltzen ez ditugun kamisetak baliatuta. Zenbait motatako poltsak diseinatu ahalko ditugu erraz-erraz. Parte-hartzaileek kamiseta bat eraman beharko dute.
Bestalde, laster San Migeleko eta Basauriko jaiak izango direla eta, zapiak pintatzeko tailerra egingo dugu. Gazteguneetan banatuko dugu jarduerarako beharrezko materiala.

Azkenik, «Filmania» eskainiko dugu: hileko gaiari lotutako filma ikusiko dugu, krispetez lagunduta.

<<ZirtZart Basauriren agenda berria dagoeneko kalean da>>

Kaleratu berri dugun agenda (iraila-abendua) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Roots Parkea Vol.8 Reggae jaialdia, Basauri Open Rubik, Skate txapelketa, ikastaroak (kitarra/bateria, kartoizko altzariak,...), irteerak (Durangoko Azoka, Gabonetako Haur Parkea), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

<<Diseinatu kartoizko zeure altzaria, Maite Gaztañagaren tailerrean>>

Merkea eta eskuratzeko erraza den material horrek dituen aukerez jabetuko zara: zure etxeari ukitu originala eta pertsonala emateko aukera ezin hobea eskainiko dizute kartoizko altzariek. Zenbait objektu fabrikatzeko teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. ZirtZart Basaurik antolatu, eta Maite Gaztañagak emandako tailerrean.

Guztira, zazpi saio izango dira: azaroaren 7tik abenduaren 19ra bitartean, asteartero, 18:00etatik 20:00etara, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean.*

Ikasturtean parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 31 baino lehenago. Onartuen zerrenda argitaratu eta gero, kuota ordaindu beharko duzu (25 €, udalerrian erroldatuta bazaude; eta 45 €, kanpokoa bazara).

Jarraian datorren loturan duzu Maite Gaztañagaren lanari buruzko informazio gehiago: «Art Feng Shui & De Mi».

*Abenduak 12 eta 19 → 18:00 - 20:30

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu