Do you wants2<< Ingelesezko mintza-saioen programa>>

 

ZirtZartBasauri Udalaren gazteria zerbitzuak, "Acedemia Británica" rekin lankidetzan, aurrez aurreko eta taldekako saioen programa ingelesez hitz egiteko.

Hona hemen programaren helburuak:


-  Mintzamen eta  entzumen arloak hobetzea.
-  Hitz-jario handiagoa lortzea
-  Herriko gazteen arteko gizarte-harremanak sustatzea, ikasten ari den hizkuntzaren bidez, hau da, ingelesaren bidez.
- Norberaren segurtasuna areagotzea ezagutza sendotuz.

 

Eta hemen, informazio orokorra:

- 2 maila

- Saioen kopurua: 12

- Egunak: osteguneak

- Ordutegia: 18:00 - 19:00 / 19:00 - 20:00

- Prezioa: 60 € ( Zirtzart-eko bazkideak: 35 €) 

- Formatzailea: Acedemia Británica

                                                                                              - EMAN IZENA -

<<Abenduaren 23an sari bereziak banatuko dira Basauriko Ibaigane Kultur Etxean ospatuko den «Bingo Show» ikuskizunean>>

Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak «Bingo Show» magia ikuskizuna antolatu du Social Antzokia, Kirolaren Udal Erakundea eta Kultur Basauri laguntzaile dituela. Ekitaldi hau Basauriko Ibaigane Kultur Etxean ospatuko da abenduaren 23an, ostirala.

Bertan sari bereziak aterako dira zozketan: 200 euro bitarteko kontsumo bonoak (tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko helburuarekin), KUE-ren urteko abonuak, Social Antzokiak programaturiko eskaintzetarako sarrerak, Athletic-Osasuna liga jardunaldirako sarrerak eta amaierako kutxa sorpresa besteak beste.

Sarrera doakoa da eta toki mugatua dago. Gonbidapenak eskuragarri izango dira abenduaren 19tik 22ra bitartean Basozelaiko Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan (harrera ordutegia: 09:00-14:00 ordutegian astearte, asteazken eta ostegunetan; aldi berean, 16:00-19:30 ordutegian astehenetik ostegunera). Sarrera eskuratzeko derrigorrez aurkeztu beharko da “ZirtZart Bazkide” txartela edo sisteman altan emanda egon. Gonbidapen guztiak banatu ezean aukera izango dute interesdunek, bazkide izan edo ez, egunean bertan areto nagusira sartzeko eta horretarako Ibaigane Kultur Etxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira eskura sarrera horiek.

Ikuskizuna arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da eta Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusira sartzeko derrigorrez aurkeztu beharko du publikoak sarrera. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira, hots, 19:00etan.


Oraindik ez zara ZirtZart-en bazkide? 12-35 urte bitartean badituzu eta Basaurin erroldatuta bazaude, egin eskaera, eta horri esker hainbat programa eta zerbitzuz gozatzeko aukera lortuko duzu.

abendua gazteguneak txikia<<ABENDUA / DICIEMBRE>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzukook hil honetan zenbait jarduera eskainiko dizkiegu doan 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basauriko gazteguneetan izango dira. Izatez, ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Dena dela, Irteerara joateko, hor bai, izena aurretik eman behar da. Hona hemen, gure egitarauaren laburpentxoa:

Euskararen eguna: Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu elkarrekin gaztegunean. Hasteko Euskal Party jolas handira jokatuko dugu, ; bukatzeko , gaiari buruzko txapak sortuko ditugu. Animatuko zara?

*Irteera: Abenduaren 17an Barakaldoko City Jumpera joango gara, City Jump aisialdiko parke bat da, eta bertan hainbat modutan salto egiteko aukera izango duzu, inoiz imajinatu ez bezala. Eman izena ZirtZarteko webgunean.

BingoTxou: abenduaren 23an Ibaigane Kultur Etxean Bingo “berezia” izango dugu, eta hainbat sari izango dira Zirt Zarteko bazkideentzat. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira 19tik 22ra Basozelaiko Gizarte Etxeko gazte informazio bulegoan edo egunean bertan Ibaiganen.

 

<<Silitia, Rockeinen hamargarren edizioaren sari nagusiaren irabazlea>>

-Kaserna izan da tokiko talderik onena, Ginger taldeak euskarazko artistarik onenari saria irabazi du eta Arde Marte bikoteak, Eskarabilera saria

-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 19an, eta 170 gonbidapen banatu ziren

Silitia bizkaitarrak izan dira Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren hamargarren edizioaren sari nagusiaren irabazleak. Xabier Barrutiak eta Ibai Silicatok osatutako bikoteak 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziak dauzka eta iragan larunbatean, azaroaren 19an, izandako finalean Ginger eta Arde Marteri gailendu zitzaien. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Tokiko talderik onenaren saria Kasernak irabazi du, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak, eta Galdakao eta Arrigorriagako kideekin. Euskarazko talderik onena Zarautzko Ginger punk-rock laukotea izan da eta Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikoteak eraman du Eskarabilera saria; azken biak, gainera, Kategoria nagusiko finalistak izan ziren. Saritutako lau taldeek 2023ko MAZ Basaurin joko dute.

Social Antzokiak 170 gonbidapen banandu zituen iragan larunbateko finalerako. Emanaldiak Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile

Nerbioi-Ibaizabalen sortutako lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, eta jasotako proposamenen berritzeko gaitasunak (2021arekin alderatuz, parte hartzaileen %25a berriak dira) eta kalitateak erakusten dutenez.

Finaleko epai-mahai profesionala ondorengo pertsonek osatu zuten:

Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa

Ruth Manzano
MIE Musika Industriaren Elkarteko koordinatzailea

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

Olatz Allika
MIE Musika Industriaren Elkarteko koordinatzailea

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia

ROCKEIN 2022 SARIAK:

Talde irabazlea: Silitia
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri 2023an kontzertua

Tokiko talderik onena: Kaserna
- MAZ Basauri 2023an kontzertua

Euskarazko talderik onena: Ginger
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri 2023an kontzertua

Eskarabilera saria: Arde Marte
- MAZ Basauri 2023an kontzertua

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak. 2022an, zazpigarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 188 artistek eman dute izena.

City jump txikia

<<Irteera CITY JUMPera, abenduaren 17an>>


ZirtZart Basauri Gazteria zerbitzuak MAX CENTER-eko CITY JUMPera joateko irteera bat antolatu du, abenduaren 17an, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
City Jump aisialdiko parke bat da, eta bertan hainbat modutan salto egiteko aukera izango duzu, inoiz imajinatu ez bezala.
Joan-etorria autobusez egingo dugu. Ordutegien aldetik, gazteek goizeko 11:00etan egon beharko dute Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian, eta arratsaldeko 14:00etan itzuliko gara leku berera.
Jarduera horretarako arropa erosoa eramatea aholkatzen dugu.
Plazak mugatuak dira, bazkideek lehentasuna izango dute, eta, kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dugu parte-hartzaileak hautatzeko. Izen-emateko azken eguna abenduaren 9a izango da.

EMAN IZENA

 

ZirtZart Basaurik «Gabon Tekno STEAM» eta «Gabon Gazte» campusak eskainiko ditu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era

- Gabon Tekno STEAM, abenduaren 26tik 30era Arizko Dorretxean
- Gabon Gazte, urtarrilaren 2tik 5era Basozelai Gizarte Etxean

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. Hain zuzen ere, «Gabon Tekno STEAM» eta «Uda Gazte» campusak izango dira.

Lehenengo campusa, Gabon Tekno STEAM, Arizko Dorretxean eskainiko da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik aurrera eta egunean hiru orduko iraupena izango du. Jardueren artean, parte hartzaileek 3Dan diseinatzen ikasiko dute eta gainera, software ezberdinen bitartez ordenagailuan sortutako diseinua nola inprimatu. Bestalde, Gabon Gazte campusa Basozelaiko Gaztegunean eskainiko da, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik aurrera, eta egunean bi orduko iraupena izango du. Bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira, besteak beste.

Interesdunek izena emateko aukera izango dute azaroaren 15etik abenduaren 15era, telematikoki, gazte-zerbitzuaren webgunearen bitartez (zirtzart.basauri.eus) edo aurrez aurre, Basozelai Gizarte Etxean dagoen Gazte Informazio Bulegoan. Plaza-kopurua mugatua denez, «ZirtZart Bazkide»-n alta emanda badaude lehentasuna izango dute plaza horiek esleitzeko orduan.

Tarifari dagokionez «Gabon Tekno STEAM» eskaintzan parte hartzeko 30€-ko kuota ordaindu beharko dute eta «Gabon Gazte»-n ibiltzeko 15€-koa. Bi eskaintzetan parte hartuz gero dena batera 35 euro izango da prezio. «ZirtZart Bazkide» sisteman altan emanda ez badaude, 10 euroko gehigarria dute kuotan, beraz, bi campusetan parte hartzeagatik ez zaie deskonturik aplikatuko.

· IZENA EMAN ·

urria gazteguneak txikia<<AZAROA >>


Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzukook hil honetan zenbait jarduera eskainiko dizkiegu doan 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basauriko gazteguneetan izango dira. Izatez, ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Beraz, izartxo batez (*) markaturik agertzen diren ekintzetan aurretik izena eman behar da. Hona hemen, gure egitarauaren laburpentxoa:

  • - BASAURE GAMES: Azaroaren 5ean Basauriko eta inguruetako 12-30 urte bitarteko jokalariak elkarren artean lehiatuko dira, bideo-jokoen bigarren txapelketa hau irabazteko asmoz, 16:00–21:00 ordutegian (Basauriko San Migeleko frontoian). BASAURe-Games ekitaldiaren arautegia, izen-emateak eta informazio orokorra ZirtZart Basauri-ko webgunean egongo dira eskegita.

  • - Billar topaketa: Billar-ean trebea al zara? Hurbildu gaztegunera lehiatzera.
  • - Zineforum-a (emakumeen aurkako indarkeriarik ez): gaiarekin lotutako pelikula bat ikusiko dugu eta bukatzean denon artean ikusitakoa komentatuko dugu.

BASAURe games2<<BASAURe-Games>>

Basauri izango da, bigarren aldiz, BASAURe-Games ekimenaren agertokia, Basauriko Udaleko gazteria sailak Funkomekin elkarlanean sortutako eGames ekitaldia. Azaroaren 5ean Basauriko eta inguruetako 12-30 urte bitarteko jokalariak elkarren artean lehiatuko dira, bideo-jokoen bigarren txapelketa hau irabazteko asmoz, 16:00–21:00 ordutegian (Basauriko San Migelgo frontoian).
Lehiakideek egun berean antolatuko diren bi kategorietako batean parte hartu ahal izango dute. Alde batetik, FIFA22 txapelketa jokatuko da PlayStation 4 plataforman, eta bestetik, Clash Royale jokalari anitzeko txapelketa antolatuko da mugikorrekin jokatzeko.

Txapelketez gain, zuzeneko kaster bat ere izango dugu, jokaldiak komentatuz eta saioa girotuz joango dena. Horrez gain, zozketa batzuk ere izango ditugu arratsaldean zehar. Bertan, jokalari guztiok parte hartu ahal izango duzue, eta azkenik, VR stand bat eta dronen zirkuitoa izango ditugu guztiontzat.

BASAURe-Games ekitaldiaren arautegia, izen-emateak eta informazio orokorra ZirtZart Basauri-ko web orrialdean egongo dira eskegita.

EMAN IZENA - OINARRIAK

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu