Arde Marte, Ginger eta Silitia, Rockeinen 10. edizioko kategoria nagusiko finalistak

-Erein, Kaserna eta Pelicanos dira Tokiko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak

-Finala azaroaren 19an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da

Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea, Saray Dacostak eta Sergio Juarrosek osatua; Ginger punk-rock laukote zarautztarra; eta Silitia bikote bizkaitar gaztea, 60ko hamarkadako rock mistikoaren eta pop jostagarrienaren erreminiszentziekin, izango dira Rockein jaialdiaren 10. edizioko sari nagusia irabazteko hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: Erein, hasiera batean Izaro edo Olatz Salvador bezalako artistek eraginda 2021ean sortutako laukotea, Basauriko eta Arrigorriagako kideekin; Kaserna, 2020an Mr Pongo taldearen errautsetatik jaioak, eta Galdakao eta Arrigorriagako kideekin; eta Pelícanos, duela bi urte Basaurin eta Etxebarrin sortutako beste talde berri bat, Juanito Makandé, M Clan edo Fito & Fitipaldisen eraginekin. Horiek guztiek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Gainera, Arde Martek eta Gingerrek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Ereinek eta Gingerrek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Finala azaroaren 19an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Uztailaren 12an itxi zen Rockeinen 10. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Proposamen finalistak hautatu dituen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatu dute:

Arantzazu Pinto ‘Nara’
Artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean (aurretik Mad Cool, Live Nation, Bilbao BBK Live edo Azkena Rocken)

Álvaro Fierro
Musika kritikaria, musika dokumentalen zuzendaria eta Kultumetriako arduraduna, kulturaren eremuan inpaktua aztertzeko enpresa

Amets Rodríguez
Kultur sustatzailea eta antolatzailea Emankor Sarean (Mundaka Festival, Bay Of Biscay, Ezca Fest…)

Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea WAS eta Zabalan

Sara Zozaya
Artista. Lehen emakume bakarlaria Rockeinen Sari nagusia irabazten (2019).

Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Joseba Vegas
Kazetari musikala, BI FM eta Alma Botxerako zuzendaria, eta DJa

Jon Hervas
Kultur sustatzailea eta eragilea

Jon Zugazagoitia
Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia

ROCKEIN FINALA 2022
Azaroak 19, larunbata
21.00 (ateen irekiera), 21.30 (kontzertuen hasiera)
Tokiko artistarik onena
EREIN · KASERNA · PELÍCANOS
Sari nagusia
ARDE MARTE · GINGER · SILITIA
Doako sarrera

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EParen 500 kopia editatzea, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Tokiko talderik onena
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Euskarazko talderik onena
-Abesti bat grabatzea eta ekoiztea
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Eskarabilera saria
-MAZ Basauri jaialdian kontzertua

1<<Elikagaien Manipulatzailea» ikastaroa, azaroaren 15 eta 17an>>

Elikadura-segurtasunaren eta higienearen arloko prestakuntza ofiziala, elikagaiekin kontaktuan (kozinatu, ontziratu, banatu, saldu, zerbitzatu,...) diren profesionalei zuzendua.

Denera, sei orduko ikastaroa dugu honakoa. Arrisku handiko elikagaiak manipulatzeko agiria dugu honakoa.

Ikastaroa bukatu eta bertan parte hartu izana egiaztatzen duten ikasleek jasoko dute formakuntza zentroak (GURUTZE GORRIA) bermaturiko egiaztagiria.

-Datak; Azaroak 15 eta 17

-Ordua; 17:30etatik 20:30etara

-Lekua; Basozelai Gizarte Etxea

-Izen-ematea; azaroaren 1era arte

-Prezioa; 10 € (ikasle edo langabetuak 5 €)

Jailloween 22 txikia<<JAILLOWEEN’22 JAIA>>

 

Prest zaudete urteko jairik beldurgarrienerako? Aurtengoa JAILLOWEEN festa ospetsuaren bostgarren edizioa izango da. Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA, gurekin Halloween gaua ospatzera. Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu; izan ere, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango ditugu.
Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik . Sarrerak 2€-ko salneurria izango du urriaren 30a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.
Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ-a ariko da giroa animatuz. Zatozte, eta ekar ezazue zuen mozorro ikaragarriena! Ez ahaztu aurtengo gaia ”Hilotzen eguna” jaia izango dela!

Zuen zain izango gara!

urria gazteguneak txikia<<URRIA / OCTUBRE>>


Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzukook hil honetan “Jailloween” gaiarekin lotutako zenbait jarduera eskainiko dizkiegu doan 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Izatez, ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Beraz, izartxo batez (*) markaturik agertzen diren ekintzetan aurretik izena eman behar da. Hona hemen, gure egitarauaren laburpentxoa:

SAN FAUSTOAK ATONTZEN: gure Eskarabilleraren itxurarekin hainbat irudi artistiko sortuko ditugu teknika batzuk erabiliz.

TERROR TXEF: Lehiaketa honetan Jailloweeneko pintxorik hoberena eta beldurgarriena egiten saiatuko gara. Partehartzaile guztiek bukatzen dutenean, begiraleak epailearena egingo du eta pintxo guztiak dastatuz hoberena aukeratuko du.

*JAILLOWEEN: ezin duzu galdu urteko jai beldurgarriena. Aurten hainbat sorpresa eta aldaketa izango ditugu. Ausartuko zara etortzen?

 

«Basauri Open Rubik txapelketaren hamairugarren edizioa Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 26tik 27ra»

Bueltan da, berriro ere, «Basauri Open Rubik» txapelketa internazionala Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatua eta Basauriko Udalaren laguntzarekin ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez. Hamairugarren edizio hau azaroaren 26tik 27ra bitartean izango da Ibaigane Kultur Etxean. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa honetan adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira, berriro ere.

Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek aukera dute aldez aurretik izena emateko, Kuboaren Mundu Elkartearen (WCA) webgunearen bitartez. Parte hartu nahi dutenek inkripzioa zabalik izango dute irailaren 26tik aurrera (21:00). Lehiatzeko plaza kopuru mugatua dago. Beraz, baldin eta plaza guztiak betetzen ez badira, azaroaren 26an bertan inkripzioa egin ahalko dute, lehen orduan eta txapelketa hasi aurretik, inskripzioa egiteko Ibaigane Kultur Etxean bertan.

Publikoari dagokionez, sarrera dohakoa da areto nagusia bete arte.

Lehiaketaren ordutegia eta arautegia, HEMEN

Izena emateko lotura, HEMEN

Azaroaren 3an abian jarriko du ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programaren 2022/23 ikasturtea musika taldeen sorkuntza sustatzeko

- Eskaintza bost diziplinak osatzen dute; kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize-taldea.
- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana egongo da beste diziplinetako ikasleekin.

Azaroaren 3an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Bost modalitate bereizi dira berriz ere erabiltzaileen eskaria eta aurreko urteetako erantzuna aintzat izanik: kantua, gitarra, baxua, bateria eta haize-taldea. Dinamikari dagokionez, ikasleen praktikak ez dira aukeratutako instrumentura mugatuko, hau da, beste taldeetako parte-hartzaileekin ere jardunean arituko dira, musika taldeak sortzea sustatu nahian. Horrela, eskaintza honek tresnaren erabileran sakontzeaz gain, musika talde bat eratzeko gogoa piztea du helburu.

2022ko azaroaren 3an hasita, 2023ko apirilaren 27ra arte izango dira ikastaroak, eta Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik, ostegun arratsaldeetan emango dituzte Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 20:15-21:30 ordutegian. Maiatzaren 6an ikasturte amaierako entzunaldia izango da Ibaigane Kultur Etxean, eta bertan hilabeteetan zehar ikasitakoa publikoaren aurrean aurkezteko aukera izango dute ikasleek. Bost modalitateak esperientzia luzeko irakasle eta musikariek eskainiko dituzte.

Izena emateko epea irekita dago 2022ko irailaren 23tik urriaren 20ra bitartean, eta interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan edota zuzenean Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. Batez ere 12-35 urte bitarteko Basaurikoentzat da formakuntza hau. Modalitate bakoitzak plaza kopuru mugatua du, eta banaketari dagokionez ZirtZart Bazkide txarteldunek dute lehentasuna. Ikasturtearen prezioa 133€ da; 12-35 urte bitarteko bazkideek, ikasleek eta langabetuek %50eko deskontua izango dute, eta DBEa jasotzen dutenek, %75ekoa.

EGUTEGIA

«Urriaren 12an “Txiki Open” txapelketa egingo da Basauriko skate parkean adin txikikoentzat»

- Goizean skate eskola izango da
- Arratsaldean haur eta gazteentzako txapelketa

Urriaren 12an, asteazkena, Basauriko Udalak patinari buruzko jardunaldia antolatu du ZirtZart gazte zerbitzuaren bidez eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzaz. Jardunaldi hori Basozelai auzoko skate parkean egingo dute eta bertan txapelketa jokatzeaz gain skate eskola ere izango da.

Antolatzaileek goizeko hamaiketan hasiera emango diote ekimenari skate eskolaren bitartez eta bertan interesdunek, haurrek zein nagusiek, skatearen erabileran hastapen mailako edo hobetze teknikako klaseak jasotzeko aukera izango dute. Bi ordu eta erdiko saio hori diziplina honetako aditu profesionalek gidatuko dute.

Arratsaldeko lauretan haur eta gazte txapelketa abian jarriko da eta bertan material andana banatuko dute sarietan.

Ekitaldiaren egunean bertan eman ahal da izena, skate eskolan nahiz txapelketan parte hartzeko. Bestalde, 12 urtetik beherakoek nahitaez erabili beharko dituzte kaskoa eta babesak.

<<Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du zazpigarren urtez jarraian, 188 proiektuk izena eman ostean>>

  • 38 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 42, Euskarazko talderik onenari; eta 15ek, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute
  • Nabarmentzekoa da jasotako proposamenak berritzeko gaitasuna, parte hartzaileen %25a berriak baitira
  • Finala azaroaren 19an izango da Basauriko Social Antzokian

Iragan asteartean, uztailak 12, itxi zen Rockein-en 10. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. Jasotako proposamenen artean 38 (2021ean 25) tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez); 42 euskarazko talderik onenari saria lortzeko hautagai dira (2021ean, 33); eta 15ek Eskarabilera saria eskuratzeko aukera izango dute (gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuak).

Nabarmentzekoa da lehiaketak jasotako proposamenak berritzeko duen gaitasuna, parte hartzaileen %25a 2021arekiko berriak baitira.

188 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 19an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockeinen parte-hartzaile kopuruak hurrengo bilakaera izan du 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile
2021: 179 parte-hartzaile
2022: 188 parte-hartzaile

SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EPa editatzea
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Tokiko talderik onena
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Eskarabilera saria
- MAZ Basauri jaialdian kontzertua

Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock

Open Basozelai 2022 comp OK«Skate txapelketa Basaurin bueltan da ekainaren 25ean Basozelai auzoan ospatuko den Open lehiaketaren bitartez»

- Goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortzietara bitartean
- Bi mila euro baino gehiago sari banaketan

Bi urteko geldiunearen ostean Basauriko skate txapelketa bueltan da, Basauriko Udalaren ZirtZart gazte zerbitzuak antolatua Basauriko Skate Erakundearen laguntzaz. 2022ko edizio hau zortzigarrena izango da eta sei kategoriak osatuko dute programa. Sariei dagokienez, parte-hartzaileen artean banatzeko materialaz gain, open eta half pipe kategorietako irabazleek eskudirua ere jasoko dute.

Txapelketa 11:00etan hasiko da. Sei kategoria izango dira:

• Sub12: 11:00-12:00
• Sub18: 12:00-13:00
• Nesken kategoria: 13:00-14:00
• Masters: 15:30-16:30
• Opena: 16:30-18:30
• Half Pipe: 18:30-19:30

Ekitaldiaren egunean bertan eman ahalko da izena. Sub12 kategorian, bestalde, nahitaez erabili beharko dira kaskoa eta babesak.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu