<<EUSKOKLIPAK>>
EUSKOKLIPAK lehiaketa berrian parte hartzera animatuko zara?
ZirtZart Basauriko gazteria zerbitzuak, Euskara Atalarekin elkarlanean, gure bazkideentzako lehenengo bideoklip lehiaketa eskaini nahi dizue. Bi modutan parte hartu ahal izango da:
- Maiatzaren 12an San Migeleko gaztegunean eta maiatzaren 20 Basozelaiko gaztegunean antolaturiko jardueretan parte hartuz.
- Bideoklipa zure lagunekin etxean edo kalean grabatuz.
Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 21a izango da.
Parte-hartzaileen bideoklip guztiak behin jasota, gure sare sozialetan partekatuko dugu bozketa; horrela maiatzaren 25ean zeuek aukeratuko dituzue irabazleak.
Zer egingo dugu maiatzaren 12an eta 20an?
Euskal Astea ospatuko dugu elkarrekin, maiatzaren 12an San Migelen eta 20an Basozelain. Horretarako, bi gazteguneetako lbegiraleok euskarazko abestia aukeratzeko laguntza eta bideoklipa grabatzeko jarraibideak emango dizkizuegu. Grabaziorako materialak eta mozorroak ere jarriko ditugu zuen eskura. Amaieran, askaria antolatuko dugu parte hartzaile guztientzat.
Nola grabatuko dut bideoklipa?
- Bideoan taldeko partaide guztiak agertu beharko zarete.
- Gutxienez 30 segundoko iraupena izan beharko du (ez da abesti osoa egin behar).
- Bideoklipa bertikalean grabatu beharko da. - Mugikorrarekin grabatu eta muntatu beharko da (doako app-ak erakutsiko dizkizuegu: YOUCUT, CAPCUT, POWERDIRECTOR, IMOVIE…).
Zer irabazi dezaket?
Lehen sailkatuak: Hari gabeko kaskoak taldeko partaide bakoitzarentzat.
Bigarren sailkatuak: ELKAR dendako opari txartela taldeko partaide bakoitzarentzat.
Parte har dezaket?
Lehiaketan izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:
1. Parte-hartzaileak ZirtZarteko bazkideak izan beharko dira. https://zirtzart.basauri.eus/index.php/eu/bazkide-txartela-eu
2. Bideokliperako osatutako taldean gutxienez 3 pertsona eta gehienez 8 agertu beharko dira.
3. Parte-hartzaile bakoitza bideo bakar batean ibiliko da.
4. Bideoklipa aurten (2023) grabatuta egon beharko da.
*Antolatzaileek proposamenak lehiaketatik kanpo utziko dituzte oinarrietako baldintzak betetzen ez badituzte.
Zelan hartu parte?
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek eta programatutako jardueretara hurbildu ezin direnek, bideoklipa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko dute, bazkide zenbakia adieraziz.
Bideoklipak tamaina neurriak gainditzen baditu, link bat partekatu ahal izango da google Driven bidez.
Partaidetzak jaso ondoren, antolatzaileek horren berri emango diote lehiakideari, posta elektroniko bidez, eta horrela parte hartzea konfirmatuta geratuko da.
*Lehiaketatik kanpo geratuko dira bideoklipak edukiagatik edo mezuagatik, baldin eta sexu diskriminazioa bultzatu, iraingarriak izan, sentsibilitatea zauritu edo hirugarren pertsonen eskubideak bortxatzeko modukoak badira.
Nork aukeratuko ditu irabazleak? Zeuek izango zarete epaimahaia. Maiatzaren 25ean bozketa bat antolatuko dugu gure sare sozialetan (instagram eta Facebook), zuen gustuko bideoklipa bozkatzeko.
Jabetza intelektualeko eskubideak eta baimenak
Parte-hartzaileek ZirtZart Basauri gazteria zerbitzuari ematen diote baimena lehiaketa honetako irudiak zabaltzeko helburu komertzialik gabe. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak bere osotasunean onartzea dakar izena emandako kide bakoitzarentzat.