Lehen deialdiaEuskarazko ipuin laburren lehiaketaren bigarren deialdia apirilaren 15ean hasiko da, eta interesdunek ekainaren 15era arte izango dute aukera horretan parte hartzeko.

     -«Ez zen nik erositakoa…» esaldia izango da abiapuntua.

     -54 proposamen jaso dira lehen deialdian, eta Naia Eguskiza Sanchez arratiarra izan da garaile. Nagore Toja Arregui bermeotarrak irabazi du Elkar Saria.

«Ez zen nik erositakoa…». Esaldi horrekin bukatutzat jo zuen Naiak bere kontakizuna eta horri jarraipena ematea dute erronka bigarren deialdian parte hartu nahi duten gazteek, gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna idatziz. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz aurkeztutako testuak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) dago deialdian izena emateko plataforma. Parte hartzeko, bertako eremu guztiak bete beharko dira.

Apirilaren 15ean hasiera emango zaio bigarren deialdiari eta interesdunek ekainaren 15era arte izango dute aukera lehiaketan parte hartzeko. Kontakizun bi sarituko dira: «kontakizunik onena», berrehun euroko sariarekin (200 €); eta «Elkar saria» —alegia, gazteenen arteko testurik onena—, hirurogeita hamabost euroko sariarekin (75 €). Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Lehenengo deialdian 54 proposamen jaso ditu antolakuntzak. Honakoa da Naia Eguskiza Sanchez garaile gaztearen kontaketa:

Ezin zitekeen egia izan. Bost urte, zazpi hilabete eta zortzi egun eta gero han nengoen, munstroari begira. Europako hirietako bati begira. Hainbat pauso luzeren ostean, hamaika arnasestu, susto, beldur eta gero, azkenean iritsi nintzen. Ezin nuen sinestu. Han nintzen. Sorterria atzean, milioika bizipen bihotzean eta ni han. Sinistu ezinik. Bidean hainbatetan pentsatu nuen buelta eman eta dena bertan behera uztea, baina ez, ez naiz amore ematen duen horietakoa, ametsei eutsi egin behar izaten baitzaie eta azkenean, heldu nintzen. Baina nora? Begi aurrean neukana, ikusten nenbilena ez zen amestutakoa. Ez zen Libian hona etorri orduko saldu zidatena. Ez zen nik erositakoa.

Bigarren deialdian parte hartu nahi duten interesdunek proposamen berria sortu beharko dute, kontaketa horren azken esaldiari jarraipena emanda: «Ez zen nik erositakoa…».

Bestalde, Nagore Toja Arregui gazteak, 12-17 urte bitarteko parte hartzailerik bozkatuenak, eskuratu du “Elkar Saria”..

Argibide gehiagorako

  • Telf: 944 666 430
  • Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 Aurki informazio gehiago

Leihaketaren oinarriak hemen deskargatu ahal dira.

Lehiaketaren oinarriak

 

Sartu zure datu pertsonalak eta zure kontaketa.

Required *

 

Dónde Estamos

OIJ, Salas de Ensayo y Gaztegune de Basozelai
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Teléfono: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
Gaztegune de San Miguel
 Gernika 60. 48970 Basauri Bizkaia
Teléfono: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

Basauriko Udala TTII | Política de privacidad