Lehen deialdia«Hitz-Erdiko Kontaketak», euskarazko ipuin laburren lehiaketak, 89 proposamen jaso ditu 2018an ospaturiko lehen edizioan. 2019ko urtarrilaren 14an abian jarriko da bigarrena.

     -2018ko hirugarren, eta azken, deialdian 29 proposamen jaso dira. Itxaro Juaristi Olaechea abadiñarra izan da garailea, eta Alaitz Diaz bermeotarrak irabazi du Elkar Saria.

     -Hiru deialdi izango dira 2019an eta bakoitzean proposamen bi sarituko dituzte antolatzaileek: «Kontakizun onena» eta «Elkar saria».

     -2019ko lehen deialdia urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean izango da zabalik.

«Ezin zitekeen egia izan…». Antolatzaileek emandako esaldi hori abiapuntutzat hartu, eta, gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitako testuak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) dago deialdian izena emateko plataforma. Parte hartzeko, bertako eremu guztiak bete beharko dira.

Idazteko grina duten pertsonei zuzenduriko proposamena dugu honakoa, Basauriko Udalak, ZirtZart eta Kultur Basauriren bitartez, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin: «Hitz-erdiko Kontaketak», 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa.

Guztira, hiru deialdi izango ditu lehiaketak. Urtarrilaren 14an izango da lehenengoa. Deialdi bakoitzean kontakizun bi sarituko dira: «Kontakizun onena», berrehun euroko sariarekin (200 €); eta «Elkar saria» —alegia, gazteenen arteko testurik onena—, hirurogeita hamabost euroko sariarekin (75 €). Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Iaz ospaturiko lehen edizioan, denera, 89 proposamen jaso dituzte antolatzaileek, eta azken deialdian, irailetik azarora bitartekoan, Itxaro Juaristi Olaechea abadiñarra izan da garailea. Bestalde, Alaitz Diaz gazte bermeotarrak, 12-17 urte bitarteko parte hartzailerik bozkatuenak, eskuratu du “Elkar saria”.

Parte hartzeko eskubidea

Edonork har dezake parte lehiaketan, EAEn bizi ala ez, eta edozein nazionalitate duela ere. Ezingo dute parte hartu datu okerrak, osatu gabeak edota irakurtezinak ematen dituztenek. Beraz, emandako datuek benetakoak izan behar dute. Ezingo da goitizenik baliatu lehiaketan parte hartzeko.

Baldintzak

  • Antolatzaileek esaldi bat emango dute, eta parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizuna» egin beharko dute, esaldi hori abiapuntutzat hartuta.
  • «Mikrokontakizunek», gehienez ere, ehun (100) hitz izango dituzte (hasierako esaldia zenbatu gabe). Behin idatzita, bidali egin beharko da testua, lehiaketaren webguneko «HITZ-ERDIKO KONTAKETAK» fitxan dagoen inprimakiaren bitartez (zirtzart.basauri.eus). Horrez gain, bete beharreko eremu guztiak bete beharko dituzte.
  • Aipatutako inprimaki-orrian datu pertsonalak ematearekin batera, parte-hartzaileek esanbidez onartuko dute datuak babesteko politika.
  • «Mikrokontakizunak» euskaraz idatzita egon beharko dira (ez da beste edozein hizkuntzatan dagoenik onartuko); jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute (hau da, beste komunikabide edo euskarritan agertu gabekoak); eta aurretiaz saririk edo inongo lehiaketatan accesitik jaso gabeak izan behar dute.
  • Ez da onartuko epez kanpo bidalitako «mikrokontakizunik», edota, oro har, Oinarrietan jasotako baldintzak betetzen ez dituenik.
  • Aurreko deialdian irabazle izandako kontakizunaren azken esaldia izango da hurrengo hiruhilekoko «mikrokontakizunen» txandako abiapuntua. Antolatzaileek, hala dagokionean, esaldi horren berri emango dute.
  • Idazleek beren izen-abizenak eman beharko dituzte, eta nahi beste «mikrokontakizun» aurkeztu ahal izango dituzte.
  • Parte-hartzaileak izango dira «mikrokontakizunaren» jatorrizko egiletzaren erantzuleak antolatzaileen aurrean: haiena izango da erantzukizun osoa. Beraz, zentzu horretan, antolatzaileei ez diete kalterik eragingo hirugarrenek egin ditzaketen erreklamazioek (ohoreari, intimitateari, irain eta kalumniei, irudi-eskubideari edo iraingarriak zein lizunak izan daitezkeen adierazpenei dagozkienak barne).
  • Parte-hartzaileek doan lagako dizkiete antolatzaileei idatziak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta publikoki iragartzeko eskubide editorialak, bai eta testua (osorik ala zati bat) edozein euskarritan, mundu guztiarentzat eta legeek ahalbidetutako gehienezko epean zehar merkaturatzeko beharrezkoak diren beste eskubideak ere.
  • Epaimahaiak baztertu ahal izango ditu hirugarrenen intimitatearen, ohorearen eta irudiaren aurka doazen «mikrokontakizunak»; aipamen arrazistak, sexistak edota diskriminatzaileak dituztenak; iruzkin lizunak, iraingarriak edota hirugarrenen duintasunaren zein moralaren aurkakoak; edota ordena publikoaren aurkakoak.

Sariak

Honako sari hauek jasoko dituzte «Hitz-erdiko Kontakizunak» lehiaketaren deialdi bakoitzeko irabazleek:

  • «Kontakizunik onena»ren saria: berrehun euroko bonua (200 €).
  • «Elkar saria»: hirurogeita hamabost euroko bonua (75 €).

Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Epaimahaiaren erabaki oro ezeztaezina izango da. Epaimahaiak eman gabe utzi ahalko du saria, bidalitako «mikrokontakizunen» arteko batek ere ez badauka behar besteko kalitaterik.

Argibide gehiagorako

  • Telf: 944 666 430
  • Posta elektronikoa: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 Aurki informazio gehiago

Leihaketaren oinarriak hemen deskargatu ahal dira.

Lehiaketaren oinarriak

 

Sartu zure datu pertsonalak eta zure kontaketa.

Required *

 

Dónde Estamos

OIJ, Salas de Ensayo y Gaztegune de Basozelai
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Teléfono: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
Gaztegune de San Miguel
 Gernika 60. 48970 Basauri Bizkaia
Teléfono: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

Basauriko Udala TTII | Política de privacidad