WhatsApp Image 2021 04 12 at 11.07.41<<Basozelai Gaztegunea berriro zabalik>>


ZirtZart Basauri gazte-zerbitzuak Basozelaiko gaztegunearen ateak irekiko ditu berriro apirilaren 12tik aurrera, 12 urtetik gorako gazte basauritarrek erabil dezaten.

Covid-19aren ondorioz, hainbat mugarekin irekiko da berriro gaztegunea, erabiltzaile guztiei leku seguru bat eskaini ahal izateko. Hori dela eta, bi txanda ezarriko ditugu, astelehenetik igandera arratsaldeko ordutegian (lehenengoa 17:00etatik 18:45era, eta bigarrena 19:00etatik 20:45era), eta larunbatetan goizeko ordutegian (10:00etatik 11:45era eta 12:00etatik 15:00etara), 15 minutuko etenaldia eginez txanda batetik bestera, materiala behar bezala desinfektatzeko. Gainera, edukiera mugatua izango da txanda bakoitzean, eta iritsiera ordenaren arabera osatuko da.

Azkenik, ZirtZarteko bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira gaztegunean, sarreran txartela erakutsita. Oraindik bazkide ez bazarete, ZirtZart Basauritik gonbidapena egiten dizuegu gure webgunearen bidez  karneta erabat doan eskuratu dezazuen, instalazioak erabili ahal izateko, bai eta gazte-zerbitzuak antolatutako jardueretan abantailak eta deskontuak izateko ere.

Zuen zain egongo gara!

 

jumpfinal<<Irteera CITY JUMPera, apirilaren 18an, ZirtZart Basaurik antolatua>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak GASTEIZeko CITY JUMPera joateko irteera bat antolatu du, apirilaren 18an, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

City Jump aisialdiko parke bat da, eta bertan salto egiteko aukera izango duzu, inoiz imajinatu ez bezala.

Joan-etorria autobusez egingo dugu. Ordutegien aldetik, gazteek goizeko 10:30ean egon beharko dute Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian, eta arratsaldeko 15:00etan itzuliko gara leku berera.

Jarduera horretarako arropa erosoa eramatea aholkatzen dugu.

Plazak mugatuak dira, eta, kopurua gaindituz gero, zozketa egingo dugu parte-hartzaileak hautatzeko. Izen-emateko azken eguna apirilaren 12a izango da.

Albisteapartehartzea<<Hitz-Erdiko Kontaketak, euskarazko ipuin laburren lehiaketak, parte-hartze marka berria lortu du aurten 4. edizioan>>

  • 203 kontaketa jaso dituzte antolatzaileek.
  • Horietatik 121 adingabeek idatzitakoak.

Martxoaren 14an itxi egin zen lehiaketan izena emateko epea, eta antolatzaileek emandako hasierako esaldiari, hots, «Zoragarria, besterik ez…» sarrerari, jarraipena eman dioten 203 kontaketa jaso dira. Laugarren edizio honek, parte-hartzeari dagokionez, marka berria ezarri du. Ekimena ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta helburu du idazmenean interesa dutenen talentua sustatzea.

Jasotako 203 kontaketa horiek epaimahaiaren esku dira dagoeneko, eta apirilaren bukaera aldera emango dira jakitera 2021eko 4. edizioaren irabazleen izen-abizenak. Honako hauek dira banatuko diren lau sariak:

   - Lehen sailkatua: 200,00 €-ko bonua
   - Bigarren sailkatua: 125,00 €-ko bonua
   - Hirugarren sailkatua: 75,00 €-ko banua
   - Elkar saria: 150,00 €-ko bonua
   - Horrekin batera, sarituriko lau kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

Azkenik, iazko nobedadeari helduz eta jarraipena emanez, liburuxka berezia kaleratuko da 2021eko urtarrila eta martxoa bitartean jasotako kontaketa sortarekin. Ale kopuru mugatua egongo da eskuragarri Basauriko Gazte Informazio Bulegoan eta baita Elkar dendan ere.

<<BASAURe-Games, martxoaren 13an Basauriko Artunduaga kiroldegian>>

Basauri izango da, lehen aldiz, BASAURe-Games ekimenaren agertokia, Basauriko Udaleko gazteria sailak Funkomekin elkarlanean sortutako eGames ekitaldia. Martxoaren 13an Basauriko eta inguruetako 12-30 urte bitarteko jokalariak elkarren artean lehiatuko dira, bideo-jokoen lehen txapelketa hau irabazteko asmoz, 16:00–21:00 ordutegian (Basauriko Artunduaga kiroldegian).

Lehiakideek egun berean antolatuko diren bi kategorietako batean parte hartu ahal izango dute. Alde batetik, FIFA21 txapelketa jokatuko da PlayStation 4 plataforman, eta bestetik, Brawl Stars jokalari anitzeko txapelketa antolatuko da mugikorrekin jokatzeko.

Txapelketez gain, zuzeneko kaster bat ere izango dugu, jokaldiak komentatuz eta saioa girotuz joango dena. Horrez gain, zozketa batzuk ere izango ditugu arratsaldean zehar. Bertan, jokalari guztiok parte hartu ahal izango duzue, eta azkenik, VR stand bat izango dugu guztiontzat.

BASAURe-Games ekitaldiaren arautegia, izen-emateak eta informazio orokorra ZirtZart Basauri-ko web orrialdean egongo dira eskegita.

OINARRIAK · IZENA EMAN

gaztedi2021<<Zientzia- eta teknologia-tailerrak eskainiko dira eskualdeko gazteguneetan>>

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako.

COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko dira.

Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:
• CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
• Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
• Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
• Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
• Onlineko tailerrak:
          o Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
          o Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.

 Izen-emateak
Tailerrak doan izango dira, eta gune bakoitzaren COVID protokoloak zehaztuko du parte hartzeko toki-kopuruaren muga. Tailerretako izen-ematea herriko Gaztegunean bertan edota beheko taulan zehaztutako helbide elektronikora idatziz egingo da. Onlineko tailerren kasuan, izena emateko formularioa bete beharko da. Kasu guztietan, izen-ematea tailerra hasi aurreko astean amaituko da.

Basauri (Basozelai Gizarte Etxea)

  • Tailerra: CSI
  • Datak: Apirilak 16, 23 eta 30. Maiatzak 7 eta 14.
  • Ordutegia: 18:00 - 20:00
  • Nori zuzendua: 14-17 urte bitarteko gazteei.
  • Izen-emateak (martxoaren 30era arte): https://zirtzart.basauri.eus/index.php/eu/ikastaro-guztiak
  • Info.+: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 944 666 430 · 634 984 615 · https://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/

*Aste Santuko on line tailerren daten berri aurrerago emango da, herri horietako gazteguneetan eta Bizilaberen eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren webguneetan.

mozorro lehiaketa 2021<<Mozorro lehiaketa 2021>>

Aurtengo mozorro lehiaketan parte hartzera animatuko zara?
ZirtZart Basauritik aurtengo mozorro lehiaketa aurkezten dizuegu, 12-35 urte bitarteko gazteei bereziki zuzendua; hala ere, adin horretatik at diren senide eta lagunek zuekin batera esku hartzeko aukera izango dute. Parte hartzeko, argazki bat bidali beharko diguzue zuen mozorroa erakusten otsailaren 12tik 21era, zein kategoriatan parte hartzen duzuen azalduz.
Parte-hartzaileen argazki guztiak behin jasota, gure sare sozialetan partekatuko dugu bozketa; horrela, otsailaren 22tik 24ra bitartean zeuek izango zarete irabazleak aukeratzeko arduradunak.

Zer irabazi dezaket?

• Bakarlari kategoria:
o Lehen sailkatua: 250€-ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
o Bigarren sailkatua: 150€-ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

• Talde kategoria:
o Lehen sailkatuak: 100€-ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
o Bigarren sailkatuak: 50€-ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

• ZirtZart Kategoria:
o Sari bakarra: 300€-ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK HEMEN!

amongusok<<Otsailaren 13an Among Us ZirtZart jolasa iritsiko da Basozelaiko Gaztegunera. Doako jarduera. Har ezazu parte! Plaza kopuru mugatua>>

Ezagutzen duzue modako Among Us jolasa? Oraindik ez dakizue zein den edo nola jolasten den? Among Us ordenagailu, tablet edo sakeleko telefonoetarako doako jolasa da. Espazio-ontzi baten barruan kokatzen da. Kartetan inoiz jokatu dugun "hiltzailea" joko klasikoaren oso antzekoa da. Espaziontzi batean zaude, eta "gure artean" (hortik titulua) dauden iruzurtiek beste tripulatzaileak hil behar dituzte azken hauek iruzurtia nor den jakin baino lehen. Parte-hartzaileen helburua espazio-ontzia konpontzea da, eta ezkutuko iruzurgileek jolasetik ez kanporatzea.

ZirtZart-en bideojokoaren gamifikazio bat sortu dugu, hau da, jolasaren ideia nagusia hartu eta birtual izatetik benetako bihurtu dugu. Nola? “Among Us ZirtZart” gynkana sortuz.

Gorde ezazu otsailaren 13ko arratsaldea, 17:30etik 19:30era, eta etor zaitez Basozelai Gizarte Etxera larunbat arratsaldea igarotzera.

Parte hartzeko izen-ematea otsailaren 10a baino lehen egin beharko duzue ZirtZart bulegoan (Basozelai 11 kalea, Basozelai Gizarte Etxea), edo gure webgunean ZirtZart Basauri.

Gogoratu plaza mugatuak direla, eta inskripzio kopurua gaindituz gero, zozketa bidez banatuko ditugula. Bazkide Txartela dutenek lehentasuna izango dute.

Zatoz, eta jolas ezazu modako bideojokoaren gynkanara! Ez ahaztu zure musukoa! Zure zain izango gara!

·IZENA EMAN·

<<ZirtZart Bazkideen artean Basauri Kiroletako urteko abonu bi zozketatzen ditugu>>

▶Nola eskuratu?
1. ZirtZart Bazkide izan (informazio gehiago, hemen: https://zirtzart.basauri.eus/index.php/eu/bazkide-txartela-eu)
2. Jarrai iezaguzu "ZirtZartBasauri" FACEBOOK-en edo INSTAGRAM-en.
3. Sare sozial horietan eskaintza honen inguruan sortutako albistean iruzkin bat egin zure ZirtZart Bazkide-zenbakia adieraziz eta kirola egitera norekin joan nahiko zenukeen pertsona lotu.
4. Albiste hori partekatu.

*Zozketaren emaitza: otsailaren 1ean
**Zozketan “ZirtZart Bazkide Txartela” duen edozein basauriarrek har dezake parte. Zozketari dagokionez, antolakuntzak urtarrilaren 29ra arte (12:00) erregistratutako bazkideak baino ez ditu aintzat hartuko. Gainera, parte-hartzaileek ordurako karneta jasoa beharko dute izan. Antolakuntzak zozketatik at utziko ditu baldintza hauek betetzen ez dituztenak.

Zorte on !!🍀

<<Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, musika tresnen ikastaroak abiaraziko otsailean. Gitarra eta bateriaz gain, baxua, kantua eta haize-metalak gehitu ditu eskaintzan.>>

Otsailean jarriko dira abian Basauriko Udalak ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez urtero eskaintzen dituen musika-tresnen prestakuntza-ikastaroak. 2021ean, gitarra eta bateriaz gain, baxua, kantua eta haize-metalak ere eskainiko dituzte. Dinamikari dagokionez, ikasleek jasoko dituzten praktikak ez dira aukeratutako instrumentura mugatuko: beste taldeetako kideekin ere ariko dira, musika taldeak eratzea sustatzeko. Eskaintzak, beraz, hautatutako tresnaren erabileran sakontzeaz gain, musika talde bateko kide izatearen sentimendua bultzatzea bilatzen du. Bost modalitateetan, urte askotako eskarmentua duten irakasle eta musikariak daude.

Otsailaren 4tik ekainaren 24ra bitartean izango dira klaseak: ostegunetan, 18:45etatik 20:45etara, Basozelai Gizarte Etxean (gitarra, bateria, baxua eta kantua) eta Ibaigane Kultur Etxean (haize metalak). Aste Santuan ez da eskolarik egongo. Ekainaren 26an, berriz, ikasturte amaierako entzunaldia eskainiko dute Ibaigane Kultur Etxean, eta ikasleek aukera izango dute hilabeteetan zehar ikasitakoa publiko aurrean jotzeko.

Izena emateko epea zabalik egongo da 2021eko urtarrilaren 25era arte. Interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart Gazte Zerbitzuaren webgunean, modu telematikoan, edo presentzialki, Basozelai Gizarte Etxeko Gazte Informazio Bulegoan. 12-35 urte bitarteko basauriarrei zuzenduriko formakuntza da, nagusiki. Modalitate bakoitzak plaza kopuru mugatua du, eta, tokiak banatzeari dagokionez, «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman alta emanda daudenek lehentasuna izango dute. Ikasturtearen kuota 102,30 €-koa da, baina ikasleek eta langabetuek % 50eko deskontua izango dute, eta DSBEa jasotzen dutenek, berriz, % 75ekoa.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu