<<Basauriko Urban Festa uztailaren 18an ospatuko da, eta 9.edizio honetan parte hartzen duten artistek margo-irudiak diseinatuko dituzte herriko zenbait txokotan>>

Uztailaren 18an, larunbata, Basauriko zenbait hormak itxura berritua hartuko dute Urban Festa programan parte hartzen duten artisten esku-hartzearen eraginez. Aurtengoa bederatzigarren edizioa dugu, eta Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez sortutako ekimen honek hogei bat artista inguru batu ditu herriko zenbait txokotan margo-irudiak diseina dezaten. Ohi ez bezala, edizio honetan, antolakuntzak aldaketa sakonak sartu ditu produkzio atalean COVID-19aren eraginez eta, ondorioz, orain arte Basozelai Gizarte Etxean eskaini den jarduera hau herrira zabalduko da.

Jende pilaketak saihesteko helburuz eta parte hartzaileen, publikoaren eta langileen erabateko segurtasun-bermea bilatu nahian, grafiti erakusketa baino ez da egingo. Orain arte eskainitako ohiko tailerrak, musika emanaldiak eta โ€œBatalla de Stylosโ€ txapelketa bertan behera geratu dira.

Basozelai Gizarte Etxeak utzi duen lekukoa hartu dute Lehendakari Agirre, Ibaigane eta Kareaga Goikoa kaleek; bertan arituko baitira graffiti erakusketan parte hartuko duten margolariak.

Esku-hartze honek balio erantsia ere badu, kolorez beteko baitira herrian diren zenbait horma gris eta hondatuak.

avatar ROCKEIN<<Rockein-en finala azaroaren 20an izango da, Basauriko Social Antzokian>>

  • 169 artistak eman dute izena talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketaren 8. edizioan, eta parte-hartze marka berria lortu da
  • Uztailaren 25era arte aukera izango da online bozka bidez ikus-entzuleen saria erabakitzeko

Iragan asteazkenean, ekainak 24, itxi zen Rockein-en 8. edizioan izena emateko epea. 169 artistak eman dute izena, bosgarren urtez jarraian partehartze marka gaindituz. Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da.

Jasotako proposamenen artean 23 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez), eta 22k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute (2019an, 18).

Rockein-en finalak iragan maiatzaren 22an izan behar zuen, baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa, atzeratu egin zen. Finalerako hitzordu berria azaroaren 20an izango da Basauriko Social Antzokian. Aurrerago jakinaraziko dira egun horretan publikoaren, artisten eta langileen osasuna zaintzeko ezarriko diren neurriak, baita 6 finalisten izenak ere, lehiaketako epaimahaiak bere erabakia hartu ostean.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockein-ek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile

Azken urteetan Rockein-en antzeko helburuak dituzten beste lehiaketa batzuen sorrerak ekarriduen albiste pozgarriaren ondoren , Nerbioi-Ibaizabalen jaiotako lehiaketa Euskal Herri mailan erreferentzia bezala indartu da, parte-hartze datuei eta jasotako proposamenak berritzeko erakutsitako gaitasunari erreparatuz gero. Rockein-ek amateurismotik profesionaltasunerako pausua ematen saiatzen ari diren proiektu berriei laguntzeko hasierako izpirituarekin jarraitzen du.

Sara Zozaya (2019ko Rockein-en irabazlea, duela egun batzuk MondoSonoron): โ€œRockein iazko kasualitaterik ederrena izan zen. Lehiaketan izena ematea aukera oso politak eragin dituen zerbait ereitea izan zenโ€

Publikoaren saria erabakitzeko bozketa
Bukatzeko, publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua uztailaren 25era arte irekita egongo da, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

BOZKAKETAN PARTE HARTU

<<Uda honetan, uztailean zehar, ZirtZart Basauri Zerbitzutik hainbat doako jarduera eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei>>

Bizitzen ari garen egoera dela eta, uda gazte programazioa egokituko dugu , aurreko edizioetako mamia mantenduz. Horretarako, Basauriko gazteei, ๐ก๐ž๐ซ๐ซ๐ข๐š๐ง ๐š๐ฅ๐ญ๐ฑ๐จ๐ซ๐ซ๐š๐ซ๐ž๐ง ๐›๐ข๐ฅ๐š๐ค๐ž๐ญ๐š๐ซ๐ข ๐›๐ฎ๐ซ๐ฎ๐ณ๐ค๐จ ๐ก๐ข๐ฅ๐š๐›๐ž๐ญ๐ž ๐ญ๐ž๐ฆ๐š๐ญ๐ข๐ค๐จ๐š proposatuko diegu.

Astero, zenbait bilaketa eta proba iragarriko dugu, sare sozialen, hedatzen zerrenden eta kartelen bidez. Gazteak taldeka apuntatu beharko dira, ๐Ÿ– ๐ฉ๐š๐ซ๐ญ๐š๐ข๐๐ž๐ซ๐ž๐ง ๐ ๐ž๐ก๐ข๐ž๐ง๐ž๐ค๐จ๐š errespetatuz. ๐€๐ฌ๐ญ๐ž ๐ก๐š๐ฌ๐ข๐ž๐ซ๐š๐ง ๐ข๐ณ๐ž๐ง๐š ๐ž๐ฆ๐š๐ญ๐ž๐ค๐จ ๐š๐ฎ๐ค๐ž๐ซ๐š ๐ข๐ณ๐š๐ง๐ ๐จ ๐๐ฎ๐ญ๐ž e-๐ฆ๐š๐ข๐ฅ ๐›๐ข๐ญ๐š๐ซ๐ญ๐ž๐ณ (โ€œbilaketetanโ€ parte hartzeko talde mugarik ez dago, taldean adin, partaide eta segurtasun betebeharrak errespetatuz gero).

Asteko โ€œbilaketarenโ€ arabera, helburua eta probak aldatuko dira, eta astero, irabazten duen taldeak ZIRTZART txartel bat jasoko du (fisikoa edo birtuala), altxorra/sariaren truke aldatzeko.

Ekainak 29-uztailak 5: ESCAPE BASAURI: Sare sozialen bitartez lehenengo pista emango dizuegu ekainaren 29an; hortik aurrera, zuen trebetasun eta abileziak atera beharko dituzue saria lortu nahi baduzue. Azken pistara ailegatzeko Basaurin zehar proba txiki batzuk gainditu beharko dituzue. Horretarako, sortu zure lagun taldea (gehienez 8 parte-hartzaile), eta atera zaitezte herriko kaleetara. Egunero pista berriak aterako ditugu jolasa errazteko. Hori dela eta, adi egon zaitezte gure sare sozialetara.

Jolasteko, mugikorra erabili beharko duzue. Horretaz gain, lagungarria izango zaizue papera eta boligrafoa ere eramatea. Arinenak izatea lortzen baduzue, ikaragarrizko taldesari bat lortuko duzue.

<<UDA GAZTE 2020 (BASAURIKO PIRATAK)>>

Urtero bezala, uda honetan ZirtZart Basauri zerbitzutik hainbat jarduera eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Bizitzen ari garen egoera dela eta, uda gazte programazioa egokituta egongo da, aurreko edizioetako mamia mantenduz. Horretarako, Basauriko gazteei, herrian altxorraren bilaketari buruzko hilabete tematikoa proposatuko diegu. Astero, zenbait bilaketa eta proba iragarriko dugu, sare sozialen, hedatzen zerrenden eta kartelen bidez. Gazteak taldeka apuntatu beharko dira, 8 partaideren gehienekoa errespetatuz. Aste hasieran izena emateko aukera izango dute mail bitartez (โ€œbilaketetanโ€ parte hartzeko talde mugarik ez dago, taldean adineko, partaideko eta segurtasunezko betebeharrak errespetatuz gero).

Asteko โ€œbilaketarenโ€ arabera, helburua eta probak aldatuko dira, eta astero, irabazten duen taldeak ZIRTZART txartel bat jasoko du (fisikoa edo birtuala), altxorra/sariaren truke aldatzeko.

<<Basozelai Gizarte Etxeako entsegu gelen zerbitzua ekainaren 16tik aurrera berriz erabiltzaileen eskura, muga eta neurri bereziak aplikatuz.>>

- Irekialdi mugatua: goizean baino ez da zerbitzua eskainiko.
- Askoz jota hiru lagun aretoa erabiltzen.

Baldintza orokorrek erabiltzaile nahiz langileen erabateko segurtasun-bermea ziurtatzen dutela egiaztatu ondoren, ekainaren 16tik aurrera ateak zabalduko ditu berriz Basauriko Udalak kudeaturiko entsegu gelen zerbitzuak (Basauriko nahiz kanpoko musika-taldeentzat entseguak egiteko bereziki egokitutako lokalak, hain zuzen). Irekialdi mugatua izango da, eta interesdunek goizean izango dute aukera hori erabili ahal izateko, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta astelehenetik ostiralera.

Aretoan sartu ahal izateko maskara erabili beharko da, eta, askoz jota, hiru lagun batu daitezke. Anplifikazio-ekipoen biltegia itxita egongo da; eta, beraz aukerarik ez da egongo tresnak gordetzeko. Sarrerari dagokionez, Basozelai Gizarte Etxearen ohiko sarreran pilaketak ekiditeko, erabiltzaileek zentroaren beheko atea erabili behar izango dute, eta entsegu geletara zuzenean sartu.

Entsegu gelak erabili ahal izateko beharrezkoa izango da 24 orduko aurrerapenarekin erreserba egitea. Horretarako, ohiko moduan egitea aholkatzen da Gazte Informazio Bulegoko telefono zenbakiaren bitartez (944 666 430). Horren ildotik, gogorarazten dizuegu bulegoa ekainaren 1ean ireki zituela ateak, era mugatuan, goizeko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era bitartean).

ZirtzartetxeangeratuEKAINA copia<<#ZIRTZARTETXEANGERATU#3, EKAINA BUKAERA>>

Larunbatero 18:00etan jarduera bat egingo dugu zuekin batera instagram aplikazioaren bitartez. Jarduera bakoitza astean zehar aurkeztuko dugu sare sozialen bidez, eta horiek etxean eduki ahal dituzuen materialekin sortzeko pentsatuta daude.

12 eta 17 arteko gazteentzat

โ€ข Ekainak 20: โ€œsmoothieโ€.
Egiten ari den beroari aurre egiteko, errezeta gozo eta erraz bat egingo dugu.

โ€ข ekainak 27: โ€œMalabarezko pilotakโ€.
Puxikekin eta arrozarekin malabarezko pilota politak egingo ditugu. Horretaz gain, aste bat izango duzue, zuen bideoak malabareak egiten bidaltzeko.

<<Atzeratu egin dira ekainean Basaurin jokatu behar ziren skate txapelketak COVID-19aren eraginez>>

Egungo alarma egoera dela medio, COVID-19aren garapenaren ondorioz, Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria-programaren bitartez eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzarekin, erabaki du ekainaren 6an eta 20an San Migelen eta Basozelain antolatutako skate txapelketak atzeratzea. Antolakuntzak lehiaketa 2020an zehar egiteko asmo irmoa adierazi du, beti ere baldintza orokorrek posible egiten duten bitartean parte hartzaile, publiko eta teknikari nahiz produkzio lanetan dabilen langile orori erabateko segurtasun-bermea eskaintzea. Une honetan mahai gainean diren aukera guztiak uda osterako aurreikusten dira.

Basozelaiko txapelketa, orain arte, zortzi urtez jarraian jokatu da, eta ia edizio gehienetan auzoan ospaturiko Sanjoanetako jaien egitarau barruan. Bestalde, San Migeleko txapelketak lau edizio bete ditu, eta iazkoan, gainera, auzoko jaiekin bat eginik.

<<Talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte>>

  • Jasotzen diren proposamen berriak orain arte izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Kopuru horrekin, lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du bosgarren urtez jarraian.
  • Ikus-entzuleen saria erabakitzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira

Basauriko Udalak Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Rockein musika lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte. 24 eguneko tarte berri hau jatorrizko izen-emate epearen barruan zegoen martxoaren 14tik apirilaren 6rarteko aldia ordezkatzera dator. Aldi hura berezitzat hartu da, alarma-egoeraren ondorioz orduan ezarri ziren murrizketak direla eta. Gogora dezagun Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde zein bakarlariei zuzenduriko lehiaketa dela.

Ekainaren 24ra bitartean jasotzen diren proposamen berriak aurretik izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Horiekin, bosgarren urtez jarraian lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du. 156 artista horietako 21ek taldekideetako bat, gutxienez, aipaturiko lau udalerrietako batean erroldatuta dute; eta 18 dira euskarazko artista onenaren saria irabazteko hautagaiak.

Ikus-entzuleen saria hautatzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira. Hortik aurrera, era berean, lehiaketaren epai mahaiak zortzigarren edizio honetako sei finalistak erabakitzeko prozesua hasiko du.

Finala iragan maiatzaren 22rako programatuta zegoen Basauriko Social Antzokian baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa atzeratu egin zen. Baldintza orokorrek publikoarentzat, artistentzat eta langileentzat erabateko segurtasun-bermea eskaintzen dutenean iragarriko du antolakuntzak data berria, baina litekeena da 2020aren azken hiruhilekoan izatea.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko talderik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Publikoaren saria
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

OINARRIAK - IZENA EMATEKO ORRIA

<<ยซEtxetik Oholtzaraยป lehiaketak, Basaurin erroldaturiko gazteentzako dantza ekimenak, 15 koreografia jaso ditu>>

โ€ข Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez antolaturiko lehiaketa honetan 24 gaztek hartu dute parte denera.
โ€ข Bakarlari moduan aurkeztutakoen artean Ariane Simarro, Maialen Elorriaga eta Nerea Martรญnez basauriarren proposamenak saritu dira.
โ€ข Talde formatuan aurkeztutakoen artean Ikaroa Chee, Uxue Castiรฑeira eta Ruben Villar buru zuten proposamenak saritu dira

Lehiaketa honek dantza alorreko adierazpen artistikoak herrian zehar bultzatzea izan du helburu; Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez antolatu du, Kultur Basaurirekin eta Basauriko Merkataritza Atalarekin lankidetzan. Denera hamabost koreografia jaso dira, eta horien artetik epai-mahaiak, kultura alorreko profesionalez eta antolatzaileen ordezkariez osatua, ondorengoak saritu ditu:

- โ€œBANAKAKOโ€ kategoria
o 1. saria: Ariane Simarro Francisco
o 2. saria: Maialen Elorriaga Esquivel
o 3. saria: Nerea Martรญnez Alonso

- โ€œTALDEKAKOโ€ kategoria
o 1. saria: Ikaroa Chee Sรกnchez, Eider Trigueros Bullรณn, Maider Bilbao Prieto, Lorea Rojo Uriarte eta Itsasne รlvarez Cerdeรฑo
o 2. saria: Uxue Castiรฑeira Sรกnchez, Elixane Godoy Calonge eta Nekane Garcรญa Vande Meirssche
o 3. saria: Ruben Villar Rodriguez eta Janire Fernandez Periaรฑez

Saridunek 30 eta 200 euro bitarteko bonoak jasoko dituzte herriko saltokietako produktuetan gastatzeko, Basauriko merkataritza bultzatzeko asmoz. Aldi berean, basauriarren konfinamendua girotzea helburu zuen lehiaketaren epai-mahaiak, dantzarien maila teknikoari dagokionez, horien guztien lana goraipatu du.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu