<<Haize-instrumentuen combo tailerra Basozelai Gizarte Etxean>>

Javier Alzola saxojolearen gidaritzapean eskainitako ikastaroa dugu honakoa, ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatua. Besteak beste, Fito&Fitipaldis taldeko kidea dugu egun Javier. Urriaren 5ean hasita ostegunero finkatua arratsaldeko zazpietatik aurrera eta denera hamar saiotako iraupena duena (ostegunero). Interesdunek irailaren 28ra arte dute tartea izena emateko Basozelai Gizarte Etxean nahiz honako LOTURAN.

Plaza kopuru mugatua dago. Kuotari dagokionez, parte hartzaileek 50 € ordaindu beharko dute; Langabetuek 25 €; DBE jasotzen dutenek 12,50 €.

<<Basauriko Gazteguneetan irailean eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, modari eta diseinuari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko die ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei: zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izango izena aurretiaz ematea, baina, gehienez ere, 15 lagunek hartu ahalko dute parte tailer bakoitzean. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

«Larruzko eskumuturrekoak diseinatzea» izango da jardueretako bat. Larru-zatien soberakinak, beira-aleak eta bestelako material sorta zabala eskainiko diegu parte-hartzaileei, nork bere eskumuturrekoa diseina dezan.
«Oihalak josteko mini-tailerra» izango da jardueretako beste bat. Basauriko jostun batek lagunduta, zenbait teknika ikasiko dituzte parte-hartzaileek, eta beren estutxea diseinatuko dute.

Beste tailer batean «T-bag birziklatua» egingo dugu, erabiltzen ez ditugun kamisetak baliatuta. Zenbait motatako poltsak diseinatu ahalko ditugu erraz-erraz. Parte-hartzaileek kamiseta bat eraman beharko dute.
Bestalde, laster San Migeleko eta Basauriko jaiak izango direla eta, zapiak pintatzeko tailerra egingo dugu. Gazteguneetan banatuko dugu jarduerarako beharrezko materiala.

Azkenik, «Filmania» eskainiko dugu: hileko gaiari lotutako filma ikusiko dugu, krispetez lagunduta.

<<ZirtZart Basauriren agenda berria dagoeneko kalean da>>

Kaleratu berri dugun agenda (iraila-abendua) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Roots Parkea Vol.8 Reggae jaialdia, Basauri Open Rubik, Skate txapelketa, ikastaroak (kitarra/bateria, kartoizko altzariak,...), irteerak (Durangoko Azoka, Gabonetako Haur Parkea), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

<<Diseinatu kartoizko zeure altzaria, Maite Gaztañagaren tailerrean>>

Merkea eta eskuratzeko erraza den material horrek dituen aukerez jabetuko zara: zure etxeari ukitu originala eta pertsonala emateko aukera ezin hobea eskainiko dizute kartoizko altzariek. Zenbait objektu fabrikatzeko teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. ZirtZart Basaurik antolatu, eta Maite Gaztañagak emandako tailerrean.

Guztira, zazpi saio izango dira: azaroaren 7tik abenduaren 19ra bitartean, asteartero, 18:00etatik 20:00etara, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean.*

Ikasturtean parte hartu nahi baduzu, eman izena urriaren 31 baino lehenago. Onartuen zerrenda argitaratu eta gero, kuota ordaindu beharko duzu (25 €, udalerrian erroldatuta bazaude; eta 45 €, kanpokoa bazara).

Jarraian datorren loturan duzu Maite Gaztañagaren lanari buruzko informazio gehiago: «Art Feng Shui & De Mi».

*Abenduak 12 eta 19 → 18:00 - 20:30

<<Basauriko Gazteguneetan uztailean eskainiko den programa>>

Doako jarduera sorta oparoa eskainiko du ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak UZTAILEKO asteburuetan, 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.
Uztailaren 1ean patata-tortilla txapelketa izango dugu Basozelaiko Gaztegunean eta hurrengo astean San Migelen. Parte-hartzaileak bakarka zein taldeka aritu ahalko dira. Lehen aste horretan, San Migeleko Gaztegunean, slacklineko zenbait teknika jorratu ahalko dituzte gazteek eta Basozelaikoek 15ean.
«Filmania» ere egongo da: uztailaren 9an Basozelaiko Gaztegunean, arratsaldeko seietan; eta hilaren 30ean San Migelen.
Uztaileko hirugarren asteburuari dagokionez, ur-gymkhana egingo dugu hilaren 15ean San Migeleko Gaztegunean. Basozelain, berriz, uztailaren 29an izango da. Ez ahaztu bainujantzia!

<<Kultur Basauri; Ikastaroak eta tailerrak 2017/2018>>

2017ko urritik hasita 2018ko ekainera bitartean prestatu den ikastaro zein tailerren eskaintzaren berri luzatu du Kultur Basaurik, Arizko Dorretxean, Basozelai naiz Kareaga Gizarte Etxeetan eta San Migel naiz Pozokoetxe Kultur Etxeetan bideratuak izango direnak besteak beste.

Orainarte izandako programazioari eskaintza berria gehitu zaio eta aipatzekoa da kultura esparruan finkatuak diren ondorengo ikastaroak;
· Zinema lengoaia hastapena
· Kultur baliabideak eta sormena
· Zer eta zergatik sinatu? Artista ahaldunak
· Artista eta arte sistema

Hauetan izena emateko epea 2017ko ekainaren 16tik irailaren 15era arte irekita egongo da. Behin onartuen zerrenda egokitu (irailak 29), parte hartzeileek urriaren 6ra arte izango dute matrikula ordaintzeko tartea. Langabetuek eta ikasleek %50eko beherapena izango dute eta diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek berriz %75ekoa.

Eskaintzaren inguruko informazioa ondorengo loturan → LIBURUXKA // IZENA EMATEKO ORRIA

<<Skate eta zuzeneko musika Basozelain, ekainaren 24an>>

Ekainaren 24an Skate Txapelketa izango da Basozelain (Basauri), San Joan Jaietako egitarau barruan, bosgarren urtez jarraian. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute, Basauriko Skate Elkartearekin batera. Skateari eskainitako eguna, gainera, zuzeneko musikarekin girotuta egongo da.

Txapelketa 11:00etan hasiko da. Sei kategoria izango dira:
· Sub12: 11:00-12:00
· Sub16: 12:00-13:00
· Nesken kategoria: 13:00-14:00
· Masters: 15:30-16:30
· Opena: 16:30-18:30
· Half Pipe: 18:30-19:30

Sariei dagokienez, parte-hartzaileen artean banatzeko materialaz gain, Open kategoriako irabazleek eskudirua ere jasoko dute. Ekitaldiaren egunean bertan eman ahalko da izena. Sub12 kategorian, bestalde, nahitaez erabili beharko dira kaskoa eta babesak.

Txapelketa amaitu eta gero, Ratas Negras eta Wicked Wizzard taldeek joko dute, pistetan bertan.

Iazko laburpena honako loturan → BIDEOA

Gazteguneak Web junio<<Basauriko Gazteguneetan ekainean eskainiko den programa>>

Kirolari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko du ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak EKAINEKO asteburuetan, 12-17 urte bitarteko gazteentzat: zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Hil hasierarako Hawaiiar Jaia antolatu dugu. Zenbait musika-estilok girotuko dute festa, eta fruitu exotikoen dastatze oparoa egongo da. Ekainaren 3an, Basozelai Gizarte Etxean.
Serigrafia tailerra ere antolatu dugu: ekainaren 10ean izango da Basozelain, eta ekainaren 11n San Migelen. Gazteek aukera izango dute beren diseinuak egiten eta serigrafiatzen ikasteko.
Ekaineko hirugarren astebururako, Butroera irteera egingo dute gazteek, kirola eta abentura bizitzera: kanoan eta arku-tiroan ariko dira. Hileko azken astebururako, kirol-gymkhana antolatu dugu Basozelain, auzoko jaien barruan. San Migelen, berriz, «Filmania»rekin amaituko dugu ekaina.

<<Ekainaren 10ean Skate txapelketa ospatu zen San Migelen>>

San Migeleko Skate Txapelketaren bideo laburpena hemen → BIDEOA

IMG 2974

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu