<<Basozelai Gizarte Etxeako entsegu gelen zerbitzua ekainaren 16tik aurrera berriz erabiltzaileen eskura, muga eta neurri bereziak aplikatuz.>>

- Irekialdi mugatua: goizean baino ez da zerbitzua eskainiko.
- Askoz jota hiru lagun aretoa erabiltzen.

Baldintza orokorrek erabiltzaile nahiz langileen erabateko segurtasun-bermea ziurtatzen dutela egiaztatu ondoren, ekainaren 16tik aurrera ateak zabalduko ditu berriz Basauriko Udalak kudeaturiko entsegu gelen zerbitzuak (Basauriko nahiz kanpoko musika-taldeentzat entseguak egiteko bereziki egokitutako lokalak, hain zuzen). Irekialdi mugatua izango da, eta interesdunek goizean izango dute aukera hori erabili ahal izateko, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta astelehenetik ostiralera.

Aretoan sartu ahal izateko maskara erabili beharko da, eta, askoz jota, hiru lagun batu daitezke. Anplifikazio-ekipoen biltegia itxita egongo da; eta, beraz aukerarik ez da egongo tresnak gordetzeko. Sarrerari dagokionez, Basozelai Gizarte Etxearen ohiko sarreran pilaketak ekiditeko, erabiltzaileek zentroaren beheko atea erabili behar izango dute, eta entsegu geletara zuzenean sartu.

Entsegu gelak erabili ahal izateko beharrezkoa izango da 24 orduko aurrerapenarekin erreserba egitea. Horretarako, ohiko moduan egitea aholkatzen da Gazte Informazio Bulegoko telefono zenbakiaren bitartez (944 666 430). Horren ildotik, gogorarazten dizuegu bulegoa ekainaren 1ean ireki zituela ateak, era mugatuan, goizeko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era bitartean).

ZirtzartetxeangeratuEKAINA copia<<#ZIRTZARTETXEANGERATU#3, EKAINA BUKAERA>>

Larunbatero 18:00etan jarduera bat egingo dugu zuekin batera instagram aplikazioaren bitartez. Jarduera bakoitza astean zehar aurkeztuko dugu sare sozialen bidez, eta horiek etxean eduki ahal dituzuen materialekin sortzeko pentsatuta daude.

12 eta 17 arteko gazteentzat

• Ekainak 20: “smoothie”.
Egiten ari den beroari aurre egiteko, errezeta gozo eta erraz bat egingo dugu.

• ekainak 27: “Malabarezko pilotak”.
Puxikekin eta arrozarekin malabarezko pilota politak egingo ditugu. Horretaz gain, aste bat izango duzue, zuen bideoak malabareak egiten bidaltzeko.

<<Atzeratu egin dira ekainean Basaurin jokatu behar ziren skate txapelketak COVID-19aren eraginez>>

Egungo alarma egoera dela medio, COVID-19aren garapenaren ondorioz, Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria-programaren bitartez eta Basauriko Skate Erakundearen laguntzarekin, erabaki du ekainaren 6an eta 20an San Migelen eta Basozelain antolatutako skate txapelketak atzeratzea. Antolakuntzak lehiaketa 2020an zehar egiteko asmo irmoa adierazi du, beti ere baldintza orokorrek posible egiten duten bitartean parte hartzaile, publiko eta teknikari nahiz produkzio lanetan dabilen langile orori erabateko segurtasun-bermea eskaintzea. Une honetan mahai gainean diren aukera guztiak uda osterako aurreikusten dira.

Basozelaiko txapelketa, orain arte, zortzi urtez jarraian jokatu da, eta ia edizio gehienetan auzoan ospaturiko Sanjoanetako jaien egitarau barruan. Bestalde, San Migeleko txapelketak lau edizio bete ditu, eta iazkoan, gainera, auzoko jaiekin bat eginik.

<<Talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte>>

  • Jasotzen diren proposamen berriak orain arte izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Kopuru horrekin, lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du bosgarren urtez jarraian.
  • Ikus-entzuleen saria erabakitzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira

Basauriko Udalak Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Rockein musika lehiaketak izena emateko epea ireki du, berriz, ekainaren 24rarte. 24 eguneko tarte berri hau jatorrizko izen-emate epearen barruan zegoen martxoaren 14tik apirilaren 6rarteko aldia ordezkatzera dator. Aldi hura berezitzat hartu da, alarma-egoeraren ondorioz orduan ezarri ziren murrizketak direla eta. Gogora dezagun Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde zein bakarlariei zuzenduriko lehiaketa dela.

Ekainaren 24ra bitartean jasotzen diren proposamen berriak aurretik izena emandako 156 artistei batuko zaizkie. Horiekin, bosgarren urtez jarraian lehiaketak bere parte-hartze marka gainditu du. 156 artista horietako 21ek taldekideetako bat, gutxienez, aipaturiko lau udalerrietako batean erroldatuta dute; eta 18 dira euskarazko artista onenaren saria irabazteko hautagaiak.

Ikus-entzuleen saria hautatzeko online bozketak ekainaren 25ean hasiko dira. Hortik aurrera, era berean, lehiaketaren epai mahaiak zortzigarren edizio honetako sei finalistak erabakitzeko prozesua hasiko du.

Finala iragan maiatzaren 22rako programatuta zegoen Basauriko Social Antzokian baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa atzeratu egin zen. Baldintza orokorrek publikoarentzat, artistentzat eta langileentzat erabateko segurtasun-bermea eskaintzen dutenean iragarriko du antolakuntzak data berria, baina litekeena da 2020aren azken hiruhilekoan izatea.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Talde irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko talderik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko talderik onena
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Publikoaren saria
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

OINARRIAK - IZENA EMATEKO ORRIA

<<«Etxetik Oholtzara» lehiaketak, Basaurin erroldaturiko gazteentzako dantza ekimenak, 15 koreografia jaso ditu>>

• Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez antolaturiko lehiaketa honetan 24 gaztek hartu dute parte denera.
• Bakarlari moduan aurkeztutakoen artean Ariane Simarro, Maialen Elorriaga eta Nerea Martínez basauriarren proposamenak saritu dira.
• Talde formatuan aurkeztutakoen artean Ikaroa Chee, Uxue Castiñeira eta Ruben Villar buru zuten proposamenak saritu dira

Lehiaketa honek dantza alorreko adierazpen artistikoak herrian zehar bultzatzea izan du helburu; Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez antolatu du, Kultur Basaurirekin eta Basauriko Merkataritza Atalarekin lankidetzan. Denera hamabost koreografia jaso dira, eta horien artetik epai-mahaiak, kultura alorreko profesionalez eta antolatzaileen ordezkariez osatua, ondorengoak saritu ditu:

- “BANAKAKO” kategoria
o 1. saria: Ariane Simarro Francisco
o 2. saria: Maialen Elorriaga Esquivel
o 3. saria: Nerea Martínez Alonso

- “TALDEKAKO” kategoria
o 1. saria: Ikaroa Chee Sánchez, Eider Trigueros Bullón, Maider Bilbao Prieto, Lorea Rojo Uriarte eta Itsasne Álvarez Cerdeño
o 2. saria: Uxue Castiñeira Sánchez, Elixane Godoy Calonge eta Nekane García Vande Meirssche
o 3. saria: Ruben Villar Rodriguez eta Janire Fernandez Periañez

Saridunek 30 eta 200 euro bitarteko bonoak jasoko dituzte herriko saltokietako produktuetan gastatzeko, Basauriko merkataritza bultzatzeko asmoz. Aldi berean, basauriarren konfinamendua girotzea helburu zuen lehiaketaren epai-mahaiak, dantzarien maila teknikoari dagokionez, horien guztien lana goraipatu du.

Zirtzartetxeangeratu 3<<#ZIRTZARTETXEANGERATU#3>>

#ZIRTZARTETXEANGERATU 3. edizioa zuentzat! Ez dakigunez zenbat luzatuko den berrogeialdi hau, gazteak ezin badira gaztegunera etorri, gaztegunea eramango dugu haien etxeetara, orain arte egin dugun moduan. Larunbatero 18:00etan jarduera bat egingo dugu zuekin batera instagram aplikazioaren bitartez. Jarduera bakoitza astean zehar aurkeztuko dugu sare sozialen bidez, eta horiek etxean eduki ahal dituzuen materialekin sortzeko pentsatuta daude.

• Maiatzak 23: “Crayon Art”.

Etxean dauzkazuen argizariekin ez badakizue zer egin, ez kezkatu! Horiek berrerabiltzeko bizpahiru ideia emango dizuegu! Ezin duzue galdu!

• Maiatzak 30: “TRAPILLO”.

Trapillloa ezagutzen duzue? Oihal birziklatuekin egindako materiala da; horrez gain, erabilera anitzekoa da eta horrekin hainbat eskulan egin ahal izango duzu. Gure kasuan, hormetako dekorazioa egingo dugu

 • Ekainak 6: “CubeeCraft”. 

Tailer honen bidez, hiru dimentsioko paperezko figurak eraikiko ditugu. Origamiren antzekoa da, baina artaziak eta kola erabiliz. CubeeCraft eredu ezberdinak egingo ditugu!

 • Ekainak 13:“Meme ZirtZart”. 

Zure memea sortzea gustatuko litzaizuke eta horregatik sari bat irabaztea? Gazteguneetatik aukera paregabea aurkezten dizuegu zuen gaitasuna guztiokin partekatzeko, eta aldi berean Basauri alaitzeko. Maiatzaren amaieran #MemeZirtZart lehiaketan parte hartzeko oinarriak aurkeztuko dizuegu!

HEK2020 Irabazleak«Hitz-Erdiko Kontaketak», euskarazko ipuin laburren lehiaketak, 54 proposamen jaso ditu 2020an ospaturiko edizioan

• Hirugarren edizio honetan 54 proposamen jaso dira. Nagore Atorrasagasti Magaña leioarra izan da garailea, eta Martina Villate Martinez bilbotarrak irabazi du Elkar Saria.

“Serendipia itxaropenari lotua…”. Antolatzaileek emandako esaldi hori abiapuntutzat hartu, eta gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna euskara hutsean idaztea zuten erronka partaideek. Urtarrila eta martxoa bitartean ospaturiko edizio honetan antolatzaileek (Basauriko Udala ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin) 54 kontakizun jaso dituzte.

Kontakizun bi saritu dira: «Kontakizun onena», laurehun euroko sariarekin (400 €); eta «Elkar saria» —alegia, gazteenen arteko testurik onena—, ehun eta berrogeita hamar euroko sariarekin (150 €). Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratu dira. Nagore Atorrasagasti Magaña izan da garailea. Bestalde, Martina Villate Martinez gazte bilbotarrak, 12-17 urte bitarteko parte hartzailerik bozkatuenak, eskuratu du “Elkar saria”. Hona hemen sarituriko kontakizunak:

- Nagore Atorrasagasti Magaña
Serendipia itxaropenari lotua. Han aurkitzen zen nire burua. Atlantikoaren olatuetan murgilduta; ni, eta nire pentsamenduak bakarrik ginen gau ilun horretan. Soka batekin lotuta nengoen lemari, segurtasuna zela eta. Itsasontzia zanpateko izugarriak ematen zituen ur gainean. Hodei beltzak zetozen urrunetik; tximistargiak zerua argiztatzen zuen itsasoa. Nire helburu bakarra zen lurra zeruertzean ikustea, baina bazirudien amets hori heltzeko oraindik zenbait ordu geratzen zirela. Begiak ireki nituenean, malkoz bete zitzaizkidan, tupustean, zerbait begiztatu nuelako urrunean. Egun eta erdi eman nuen hara heltzeko; lortu nuenean, ezin sinetsi ikusten ari nintzana. Uretan sartu, eta lurrera heldu nintzenean, nire lekua zela pentsatu nuen. Zoragarria, besterik ez.

- Martina Villate Martinez
Serendipia itxaropenari lotua izan zen papera aurkitzean bizi izan nuena. Urteak igaro ziren mutikoak niri kuaderno orri hori eman zidanetik. Hogei bat hitz irakurtzen ziren bertan: bere helbidea eta “inoiz ez dut zurekin pasatutako uda ahaztuko.” Nahiz eta estimuz gorde nire egunerokoaren barruan, oporretatik etxera bueltatzean desagertua zen papera. Horren arrastorik ez zegoen. Orain arte. Aspaldiko gauzak ikusten ari nintzela topatu nuen. Birritan pentsatu gabe, autoko giltzak hartu, oroimen batek nagusituta: hura eta biok hondartzan etzanda, eguzkiak besarkatzen gintuela. Nire lehenengo amodioa. Ez nekien mutilak bertan bizitzen jarraituko zuen, baina saiatzeko prest nengoen.

Laugarren edizioa 2021ean abian jartzea helburu dute antolatzaileek, proiektuari segida emanez, idazmenean interesa dutenen talentua aurkitu eta sustatzeko ideiarekin.

Corregido<<#ZIRTZARTETXEANGERATU 2>>

#ZIRTZARTETXEANGERATU 2. edizioa zuentzat ! Ez dakigunez zenbat luzatuko den koarentena hau, gazteak ezin badira gaztegunera etorri, gaztegunea eramango dugu haien etxeetara. Larunbatero 18:00etan (betiko ordutegian) jarduera bat egingo dugu zuekin batera instagram aplikazioaren bitartez. Jarduera bakoitza astean zehar aurkeztuko dugu sare sozialen bidez, eta horiek etxean daukazuen materialekin sortzeko pentsatuta daude.

• Apirilak 25: “LIXIBA TIE DYE”.

Tie dye teknika ezagutzen duzue? Oraingoan denok etxean daukagun material batekin egingo dugu: LIXIBA!!! Armairuan dauzkazun kamiseta edo praka zahar horiei buelta bat emango diegu!

• Maiatzak 2: “AMAREN EGUNA”.
Amaren eguna ospatzeko aukera paregabea daukagu aurten. Hainbat ideia emango dizkizuegu “opari berezia” sor dezazuen.

• Maiatzak 9: “ZER ESATEN DIO?”. 

Sare sozialetan eta kartelean agertzen den irudiko elkarrizketa asmatu behar duzue eta gurekin konpartitu. Ondoren, maiatzaren 4tik 8ra izango duzue elkarrizketarik hoberena bozkatzeko. Irabazleak sari bat izango du!

• Maiatzak 16: “EUSKAL ASTEA”. 

Aurten ere euskal astea ospatuko dugu. Adi egon zirtzarteko sare sozialetara maiatzaren 11-16ra bitarteko astean, jarduera desberdinak proposatuko dizkizuegu eta!

Etxetik Oholtzara berriak<<ETXETIK OHOLTZARA: Oharra>>

Etxetik Oholtzara lehiaketaren gainean jasotako ekarpenen ondorioz, eta berau hobeto garatzeko helburuz, honako aldaketa hauek gauzatu izan dira:

1. Adin-tartea zabaldu: “bakarlaririk onena” kategorian 12-35 urte bitartekoek hartu dezakete parte.

2. “Talderik onena” kategorian bikoteak ere onartuko dira.

3. Izena emateko epea maiatzaren 9ra arte luzatu da.

OINARRIAK - IZENA EMATEKO ORRIA

ETXETIK OHOLTZARA-k eskaintzen dituen sariak honako hauek dira:
BAKARLARIRIK ONENA
- Lehen sailkatua: 100 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
- Bigarren sailkatua: 60 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
- Hirugarren sailkatua: 30 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
TALDERIK ONENA
- Lehen sailkatua: 200 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
- Bigarren sailkatua: 150 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
- Hirugarren sailkatua: 60 €-ko bonua, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu