<< Halloween egunean mozorrotuko zara? >>

ZirtZart Basaurik aurtengo mozorro lehiaketa aurkezten dizue, 12-35 urte bitarteko gazteei bereziki zuzendua; hala ere, adin horretatik en diren senide eta lagunek zuekin batera esku hartzeko aukera izango dute. Parte hartzeko, zuen argazki beldurgarrienak bidali beharko dizkiguzue urriaren 26tik eta azaroaren 6ra bitartean, zein kategoriatan parte hartzen duzuen azalduz.

Parte-hartzaileen argazki guztiak behin jasota, gure sare sozialetan partekatuko dugu bozketa; horrela, azaroaren 7tik 15era bitartean zeuek izango zarete irabazleak aukeratzeko arduradunak.

¿Zer irabazi dezakezu?
• Categoría bakarlari:
o Lehen sailkatua: 200 € -ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
o Bigarren sailkatua: 100 € -ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

• Talde categoría:
o Lehen sailkatuak: 350 € -ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.
o Bigarren sailkatuak: 250 € -ko BONUA, herriko saltokietako produktuetan gastatzeko.

Parte har dezaket?
Lehiaketan izena emateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
1. Lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da Basaurin erroldatua egotea.
2. Bakarlari kategorian parte hartzeko, aurten 12 urteak beteak izan beharko ditu hautagaiak eta 35ak ez gainditzea.
3. Talde kategorian parte hartzeko, argazkian gutxienez 2 pertsona agertu beharko dira, eta 10 gehienez.
4. 12 urtetik beherako eta 35etik gorakoek aukera dute talde kategorian parte hartzeko, betiere adin tarte ofiziala (12-35) duen pertsona bat taldekide duten bitartean.
5. Pertsonako eskaintza bakarra onartuko da kategoria bakarrean.
6. Argazkia egungoa izan behar da.
* Antolatzaileek lehiaketatik kanpo utziko dituzte oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak.

Zelan hartu parte?
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek argazki bakarra bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, kategoria (Bakarlari / talde kategoria) eta parte-hartzaileen izen abizenak eta adina adieraziz.
Behin argazkia eta datuak jasota, antolatzaileek horren berri emango diote lehiakideari, posta elektroniko bidez, eta horrela parte hartzea konfirmatuta geratuko da.
* Lehiaketatik kanpo geratuko dira edukiagatik edo mezuagatik sexu diskriminazioa bultzatu, iraingarriak izan, sentsibilitatea zauritu edo hirugarren pertsonen eskubideak bortxa ditzaketen argazkiak.

Nork aukeratuko ditu irabazleak?
Zeuek izango zarete epaimahaia. Azaroaren 7tik aurrera bozketa aurkeztuko dugu gure sare sozialetan (Facebook eta Instagram), eta horrela aukera izango duzue kategoria bakoitzean gustukoen duzuen argazkia bozkatzeko.

Jabetza intelektualeko eskubideak eta baimentzeak
Parte-hartzaileek ZirtZart Basauri gazteria zerbitzuari ematen diote baimena lehiaketan parte hartzearren sortutako irudiak, helburu komertzialik gabe, zabaltzeko. Era berean, # jailloween2020 traola sortuko da jasotako argazkiak sare sozialetan publikatzeko helburuarekin.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak bere osotasunean onartzea dakar izena emandako kide bakoitzarentzat.

FACEBOOK LOTURA · INSTAGRAM LOTURA

<<Eskaintza berezia urriaren 31n. Izena eman! Plaza kopuru mugatua dago>>

Prest zaudete urteko egunik beldurgarrienerako? Halloween eguna hurbil daukagu eta ZirtZart Basauritik, aurten ere, zeozer berezia eskaini nahi dizuegu, nahiz eta aurten ezin izango dugun ospatu urteroko jai handia .

Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 18:00etatik 20:00etara, eta etor zaitez Ibaigane Kultur Etxera, gurekin Halloween eguna ospatzera. (Adi!* aurten lekua aldatu dugu, segurtasun neurri guztiak gordetzeko).

Plazak mugatuak dira, eta izena emateko azken eguna urriaren 28a izango da ZirtZart bulegoan edo ZirtZarteko web orrialdean. Inskripzio kopurua gaindituz gero, zozketa bidez banatuko ditugu plazak. Bazkide Txartela dutenek lehentasuna dute.

Zatoz, eta ekar ezazu zure mozorrorik ikaragarriena! Ez ahaztu zure musukoa! Zure zain izango gara!

<<Azaroaren 7an “Ezagutu Korea” ekimenaren laugarren edizioa izango dugu Basaurin, streaming bidez eskainia>>

“Ezagutu Korea” topaketa izango da Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 7an, Basauriko Udalak antolatua, ZirtZart Gazteria Atalaren bitartez, eta Han-A Association elkartearekin batera. Kultura korearra ardatz duen ekimena K-pop dantzan eta koreografia lehiaketan oinarrituko da.

Laugarren edizio honetako programazioan, bereziki gazteei zuzendua, aldaketa sakonak gauzatu dituzte antolatzaileek profesional, parte hartzaile nahiz publikoaren segurtasuna bermatu nahian. Hori dela eta, koreografia lehiaketan arituko diren gazteek eta epaimahaiak baino ez dute Kultur Etxean sartzeko aukera izango, bakoitzak dagokion txandan. Eskaintza zuzenean jarraitzeko aukera edonork izango du streaming bidez zabalduko baita; horretarako ZirtZart Gazteria Atalaren (@zirtzartbasauri) edo Han-A elkartearen (@hanassociationeus) sareetara baino ez da konektatu beharko.

K-pop koreografia lehiaketan parte hartu nahi dutenek INSKRIPZIO ORRIA bete (zirtzart.basauri.eus webgunean eskuragarri), eta urriaren 9tik azaroaren 4ra bitartean Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali beharko dute koreografiarako aukeratu den abestiarekin batera (.mp3 formatuan). Inskripzio guztien artetik, antolatzaileek, gehienez ere hamabost proposamen hautatuko dituzte azaroaren 7an Ibaigane Kultur Etxean zuzenean aritzeko. LEHIAKETAREN OINARRIAK HEMEN

Bestalde, Jesung dantzari eta koreografo profesionalak gidatuko duen Workshop Online formakuntza-saioa ere izango du edizio honek. Masterclass honetan, K-pop estiloa jorratuko da, eta birtualki jarraitzeko aukera dute interesdunek Zoom plataformaren bitartez. Lotura jaso eta saioan sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik antolakuntzarekin harremanetan jartzea sarrera kopurua ehun lagunera mugatua baitago. Eskaintza doakoa da.

Ordutegia eta loturak (streaming)
→Workshop Online ↔ 12:00 – 13:15
→Koreografia lehiaketa ↔ 18:00 – 20:00
      ♦https://www.instagram.com/zirtzartbasauri/
      ♦https://www.instagram.com/hanassociationeus/

<<Basauriko Urban Festa uztailaren 18an ospatuko da, eta 9.edizio honetan parte hartzen duten artistek margo-irudiak diseinatuko dituzte herriko zenbait txokotan>>

Uztailaren 18an, larunbata, Basauriko zenbait hormak itxura berritua hartuko dute Urban Festa programan parte hartzen duten artisten esku-hartzearen eraginez. Aurtengoa bederatzigarren edizioa dugu, eta Basauriko Udalak ZirtZart Gazteria Ataleko programaren bitartez sortutako ekimen honek hogei bat artista inguru batu ditu herriko zenbait txokotan margo-irudiak diseina dezaten. Ohi ez bezala, edizio honetan, antolakuntzak aldaketa sakonak sartu ditu produkzio atalean COVID-19aren eraginez eta, ondorioz, orain arte Basozelai Gizarte Etxean eskaini den jarduera hau herrira zabalduko da.

Jende pilaketak saihesteko helburuz eta parte hartzaileen, publikoaren eta langileen erabateko segurtasun-bermea bilatu nahian, grafiti erakusketa baino ez da egingo. Orain arte eskainitako ohiko tailerrak, musika emanaldiak eta “Batalla de Stylos” txapelketa bertan behera geratu dira.

Basozelai Gizarte Etxeak utzi duen lekukoa hartu dute Lehendakari Agirre, Ibaigane eta Kareaga Goikoa kaleek; bertan arituko baitira graffiti erakusketan parte hartuko duten margolariak.

Esku-hartze honek balio erantsia ere badu, kolorez beteko baitira herrian diren zenbait horma gris eta hondatuak.

avatar ROCKEIN<<Rockein-en finala azaroaren 20an izango da, Basauriko Social Antzokian>>

  • 169 artistak eman dute izena talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketaren 8. edizioan, eta parte-hartze marka berria lortu da
  • Uztailaren 25era arte aukera izango da online bozka bidez ikus-entzuleen saria erabakitzeko

Iragan asteazkenean, ekainak 24, itxi zen Rockein-en 8. edizioan izena emateko epea. 169 artistak eman dute izena, bosgarren urtez jarraian partehartze marka gaindituz. Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da.

Jasotako proposamenen artean 23 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez), eta 22k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute (2019an, 18).

Rockein-en finalak iragan maiatzaren 22an izan behar zuen, baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa, atzeratu egin zen. Finalerako hitzordu berria azaroaren 20an izango da Basauriko Social Antzokian. Aurrerago jakinaraziko dira egun horretan publikoaren, artisten eta langileen osasuna zaintzeko ezarriko diren neurriak, baita 6 finalisten izenak ere, lehiaketako epaimahaiak bere erabakia hartu ostean.

Parte-hartzearen bilakaera
Rockein-ek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile

Azken urteetan Rockein-en antzeko helburuak dituzten beste lehiaketa batzuen sorrerak ekarriduen albiste pozgarriaren ondoren , Nerbioi-Ibaizabalen jaiotako lehiaketa Euskal Herri mailan erreferentzia bezala indartu da, parte-hartze datuei eta jasotako proposamenak berritzeko erakutsitako gaitasunari erreparatuz gero. Rockein-ek amateurismotik profesionaltasunerako pausua ematen saiatzen ari diren proiektu berriei laguntzeko hasierako izpirituarekin jarraitzen du.

Sara Zozaya (2019ko Rockein-en irabazlea, duela egun batzuk MondoSonoron): “Rockein iazko kasualitaterik ederrena izan zen. Lehiaketan izena ematea aukera oso politak eragin dituen zerbait ereitea izan zen”

Publikoaren saria erabakitzeko bozketa
Bukatzeko, publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua uztailaren 25era arte irekita egongo da, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

BOZKAKETAN PARTE HARTU

<<Uda honetan, uztailean zehar, ZirtZart Basauri Zerbitzutik hainbat doako jarduera eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei>>

Bizitzen ari garen egoera dela eta, uda gazte programazioa egokituko dugu , aurreko edizioetako mamia mantenduz. Horretarako, Basauriko gazteei, ??????? ??????????? ?????????? ??????? ???????? ????????? proposatuko diegu.

Astero, zenbait bilaketa eta proba iragarriko dugu, sare sozialen, hedatzen zerrenden eta kartelen bidez. Gazteak taldeka apuntatu beharko dira, ? ??????????? ?????????? errespetatuz. ???? ???????? ????? ??????? ?????? ?????? ???? e-???? ???????? (“bilaketetan” parte hartzeko talde mugarik ez dago, taldean adin, partaide eta segurtasun betebeharrak errespetatuz gero).

Asteko “bilaketaren” arabera, helburua eta probak aldatuko dira, eta astero, irabazten duen taldeak ZIRTZART txartel bat jasoko du (fisikoa edo birtuala), altxorra/sariaren truke aldatzeko.

Ekainak 29-uztailak 5: ESCAPE BASAURI: Sare sozialen bitartez lehenengo pista emango dizuegu ekainaren 29an; hortik aurrera, zuen trebetasun eta abileziak atera beharko dituzue saria lortu nahi baduzue. Azken pistara ailegatzeko Basaurin zehar proba txiki batzuk gainditu beharko dituzue. Horretarako, sortu zure lagun taldea (gehienez 8 parte-hartzaile), eta atera zaitezte herriko kaleetara. Egunero pista berriak aterako ditugu jolasa errazteko. Hori dela eta, adi egon zaitezte gure sare sozialetara.

Jolasteko, mugikorra erabili beharko duzue. Horretaz gain, lagungarria izango zaizue papera eta boligrafoa ere eramatea. Arinenak izatea lortzen baduzue, ikaragarrizko taldesari bat lortuko duzue.

<<UDA GAZTE 2020 (BASAURIKO PIRATAK)>>

Urtero bezala, uda honetan ZirtZart Basauri zerbitzutik hainbat jarduera eskainiko dizkiegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Bizitzen ari garen egoera dela eta, uda gazte programazioa egokituta egongo da, aurreko edizioetako mamia mantenduz. Horretarako, Basauriko gazteei, herrian altxorraren bilaketari buruzko hilabete tematikoa proposatuko diegu. Astero, zenbait bilaketa eta proba iragarriko dugu, sare sozialen, hedatzen zerrenden eta kartelen bidez. Gazteak taldeka apuntatu beharko dira, 8 partaideren gehienekoa errespetatuz. Aste hasieran izena emateko aukera izango dute mail bitartez (“bilaketetan” parte hartzeko talde mugarik ez dago, taldean adineko, partaideko eta segurtasunezko betebeharrak errespetatuz gero).

Asteko “bilaketaren” arabera, helburua eta probak aldatuko dira, eta astero, irabazten duen taldeak ZIRTZART txartel bat jasoko du (fisikoa edo birtuala), altxorra/sariaren truke aldatzeko.

<<Basozelai Gizarte Etxeako entsegu gelen zerbitzua ekainaren 16tik aurrera berriz erabiltzaileen eskura, muga eta neurri bereziak aplikatuz.>>

- Irekialdi mugatua: goizean baino ez da zerbitzua eskainiko.
- Askoz jota hiru lagun aretoa erabiltzen.

Baldintza orokorrek erabiltzaile nahiz langileen erabateko segurtasun-bermea ziurtatzen dutela egiaztatu ondoren, ekainaren 16tik aurrera ateak zabalduko ditu berriz Basauriko Udalak kudeaturiko entsegu gelen zerbitzuak (Basauriko nahiz kanpoko musika-taldeentzat entseguak egiteko bereziki egokitutako lokalak, hain zuzen). Irekialdi mugatua izango da, eta interesdunek goizean izango dute aukera hori erabili ahal izateko, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta astelehenetik ostiralera.

Aretoan sartu ahal izateko maskara erabili beharko da, eta, askoz jota, hiru lagun batu daitezke. Anplifikazio-ekipoen biltegia itxita egongo da; eta, beraz aukerarik ez da egongo tresnak gordetzeko. Sarrerari dagokionez, Basozelai Gizarte Etxearen ohiko sarreran pilaketak ekiditeko, erabiltzaileek zentroaren beheko atea erabili behar izango dute, eta entsegu geletara zuzenean sartu.

Entsegu gelak erabili ahal izateko beharrezkoa izango da 24 orduko aurrerapenarekin erreserba egitea. Horretarako, ohiko moduan egitea aholkatzen da Gazte Informazio Bulegoko telefono zenbakiaren bitartez (944 666 430). Horren ildotik, gogorarazten dizuegu bulegoa ekainaren 1ean ireki zituela ateak, era mugatuan, goizeko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era bitartean).

ZirtzartetxeangeratuEKAINA copia<<#ZIRTZARTETXEANGERATU#3, EKAINA BUKAERA>>

Larunbatero 18:00etan jarduera bat egingo dugu zuekin batera instagram aplikazioaren bitartez. Jarduera bakoitza astean zehar aurkeztuko dugu sare sozialen bidez, eta horiek etxean eduki ahal dituzuen materialekin sortzeko pentsatuta daude.

12 eta 17 arteko gazteentzat

• Ekainak 20: “smoothie”.
Egiten ari den beroari aurre egiteko, errezeta gozo eta erraz bat egingo dugu.

• ekainak 27: “Malabarezko pilotak”.
Puxikekin eta arrozarekin malabarezko pilota politak egingo ditugu. Horretaz gain, aste bat izango duzue, zuen bideoak malabareak egiten bidaltzeko.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu