<<The Owl Project taldeak irabazi du Rockein-en seigarren edizioaren sari nagusia>>

Haxotz izan da tokiko talderik onena; Agian, euskarazko talderik onena eta Kimerak irabazi du Publikoaren saria

The Owl Project-ek, Markina-Xemeingo laukoteak, irabazi du Rockein, talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa musikalaren seigarren edizioaren, sari nagusia. Kasabian, Primal Scream eta Oasis-etik abiatu eta MGMT edo LCD Soundsystem-en bukatzen diren eragin musikalak dauzka talde bizkaitarrak. Rockein-en sari nagusiko aurreko irabazleak Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan ziren.

Tokiko talderi onenaren saria Haxotz-ek irabazi du, hardcore zaratasu, melodiko eta politikoa egiten duen laukotea. Agian -tokiko talderik onenaren saileko finalista ere bazen- izan da euskarazko proposamen onena eta Kimerak irabazi du Publikoaren saria, 2.650 lagunek parte hartu duten lehiaketan 303 botu jaso ostean.

Rockein-en finala iragan larunbatean, maiatzaren 12an, izan zen Basauriko Social Antzokian, doan. 250 lagun baino gehiago bertaratu ziren The Owl Project, Moonshakers eta Purple Vellocet -sari nagusiko finalistak- eta Haxotz, Agian eta Todos los fuegos -tokiko talderik onena- zuzenean ikusteko.

Finaleko epai mahaia ondorengo pertsonek osatu zuten: Álvaro Fierro, kritikari musikala, dokumental musikalen zuzendari eta kulturaren alorrean eragin ekonomikoak ikertzen dituen Cultumetría enpresako arduradun; Amets Rodríguez, Mundaka Festival-eko zuzendaria; Jon Hervás, Shake klubaren eta Solifest eta Unisound jaialdien eragile eta Panorama promotorako kide; Amaia Santana, musikan berezitutako kazetaria (MondoSonoro, Rock In Bilbo); Iker Bárbara, MondoSonoro aldizkari musikalaren Euskal Herria eta Errioxako edizioaren koordinatzailea; Joseba Vegas, BI FM-ko zuzendaria; Jon Aguirrezabalaga, ekoizle musikala eta WAS musika taldeko kidea eta Igone Beloki, Basauriko Udaleko Gazteria saileko zinegotziak.

Multiabentura Urdaibain copia<<Multiabentura Urdaibain ekainaren 17an, igandea, ZirtZart Basauriren eskutik>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak, Kultur Basaurirekin elkarlanean, multiabenturako irteera antolatu du Urdaibain, 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera honetan, abentura kiroletako oinarriak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Alde batetik, paddle surfean irakatsiko digu begirale espezializatu batek Mundakako hondartzan. Beste aldetik, eskalada jardueran, oreka frogatzeko aukera izango duzue, begirale profesional baten laguntzaz.

Ordutegiei dagokienez, San Migeleko gazteek goizeko 10:30ean hartuko dute autobusa BBK aurreko autobus geltokian San Migelen (bertan egongo dira begiraleak). Itzulera toki berean izango da arratsaldeko 17:30ean. Basauriko gazteek, autobus bera hartuko dute goizeko 10:35ean Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian (bertan egongo dira begiraleak). Kasu honetan, itzulera arratsaldeko 17:25ean izango da abiatze leku berean.

Jarduera honetarako, janaria eraman beharko dute parte-hartzaileek (tupper-a, ogitartekoa…). Arropa eta oinetako erosoak, bainujantzia, eskuoihala eta eguzkitarako krema eramatea ere aholkatzen dugu.

Plazak mugatuak dira, eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 31 izango da. Kuota: herrian erroldatutakoak 8 €, bestelakoak 12 €.

Uda honetan, 12-15 urte bitarteko gazteei zuzenduta, UDA GAZTE programa eskainiko dugu Basozelai eta San Migeleko gazteguneetan, ekainaren 25etik 29ra, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi duten gazteek maiatzaren 29tik ekainaren 9ra eman beharko dute izena. Ordaindu beharreko kuota, 10€ (zehaztutako plaza kopurua bete ezean, herrian ez erroldatutakoek parte hartzeko aukera izango dute).

Hona hemen jardueren laburpen laburra:

Mugikorretarako zorro tailerra: mugikorrak apaintzeko zorroak diseinatu eta sortuko ditugu.

Izozki tailerra: geure gustuko izozkiak prestatzen ikasiko dugu.

Ur gymkhana: hainbat ur jolas egingo ditugu, udaz eta eguraldi onaz gozatzeko.

Scape room: taldeka lan egin beharko dugu gelatik denbora mugatuan irteteko.

Argazki gymkana: mapa bati jarraituta, adierazitako tokien argazki originalak atera beharko dituzte.

<<Gitarra eta bateria ikastaroen entzunaldia ekainaren 2an, Ibaigane Kultur Etxean>>

2017/2018ko gitarra eta bateria ikastaroei amaiera emango dien entzunaldia eskainiko da ekainaren 2an (larunbata). Ikastaro horiek Kultur Basauri eta ZirtZart Basauri udal zerbitzuen urte osoko jardueren parte dira, musika-hezkuntzaren alorrekoak, eta musikagintzan diharduten adituek zuzentzen dituzte. Aurtengoan, nobedade moduan, entzunaldia Ibaigane Kultur Etxean izango da.

11:30ean hasiko da emanaldia, eta lantaldea osatzen duten ikasleek zuzenean joko dute. Sarrera doan izango da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Basauriko Udala - Zirt Zart Basauri, Gazte Informazio Bulegoa – Kultur Basauri
-Tel. : 944 666 400 – 944 666 430
-Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
-Web: zirtzart.basauri.eus

<<Basauriko Gazteguneetan maiatzean eskainiko den programa>>

Hil honetan Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik “EUSKALBAS”i lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina plaza kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Euskal dantzak: ohiko euskal dantzen pausuak dantzatzen ikasiko dugu.

Euskal Jaia: gazteek Euskal Astea ospatzeko aukera izango dute. Jarduera bereziak eta euskal musika.

Euskal Rap: euskaraz egindako rap-aren munduan murgilduko gara, profesionalek lagunduta.

Filmania: hileko gaiarekin erlazionatutako pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.

Irrati tailerra: irrati tailerra egiteko aukera izango dugu, Colombia Euskadi elkartearen eskutik.

Billar txapelketa: Gazteek billarrerako gaitasunak erakusteko aukera izango dute (Basozelaiko billarrean).

<<Sinmas, Lauzen, Astrid, Voltium eta Rocksarito taldeek hartuko dute parte «Festibas»en bosgarren edizioan, maiatzaren 19an.>>

«Festibas» banden jaialdia antolatu du, bosgarren urtez jarraian, ZirtZart Basaurik- Basauriko Udalaren gazteria programa- Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 19an izango da hitzordua, Bentako jaien barruan, Basauriko San Isidro Plazan. Guztira, bost taldek osatuko dute kartela: Sinmas, Lauzen, Astrid, Voltium eta Rocksarito. Emanaldia 21:00etan hasiko da.

Zortzi taldek eman zuten izena, eta, horietatik, bost izan dira hautatuak zuzenean jotzeko. Bandak aukeratzekoan, hizkuntza, taldekideen adina eta bandak aurreko edizioetan parte hartu duen ala ez hartu da kontuan.

«Festibas» jaialdiren xedea da herriko bandei zuzenean jotzeko aukera ematea, eta proiektu bakoitza ikusleen aurrean sustatzea jai-giroan.

rrss<<IKASTAROA: Nola erabili sare sozialak era egokian?>>

Ikastaroa egin ondoren, partehartzailek sare sozialak ongi erabiltzeko gai izango dira: haien garrantzi, eragin eta erabilera aske eta arduratsuaz jabetuko dira. Era berean, identitatea, autoestima, zentzu kritikoa sormena eta estetika indartuko dituzte, sare sozialen esparruan. Sarean norberaren marka pertsonala garatzeko ezagutzak edukiko dituzte. Gainera, gai izango dira lan eta heziketaren esparruan norabide berriak hartzeko, eta euren lan-trebetasunen profil dinamikoa sortuko duten gaitasun profesionalak —sarritan, zeregin ohikoenen artean ezkutuan daudenak— identifikatzeko.

- 16-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
- Datak: maiatzak 14, 15, 16, 17, 21,22, 23 eta 24 ( Bi aste, astelehenetik ostegunera)
- Ordutegia: 18:30etik 20:30era ( guztira: 16 ordu)
- Hizkuntza: elebiduna ( gaztelaniaz eta euskaraz)
- Lekua: Basozelai Gizarte Etxea
- Izena emateko epea: maiatzaren 7ra arte

EDUKIAK
Sareetako irudi pertsonala.
1. Zer dira sare sozialak?
2. Identitate digitala
3. Sare sozialen inpaktua eta proiekzioa
4. Sare sozialetan elkarrekiko harreman egokiak izaten ikastea
5. Sareak eta kontsumo arduratsua
Sare sozialak eta enplegua
1. Zure curriculum vitae-a egoki aurkeztearen garrantzia
2. Profil profesionalak
3. Sare sozial espezializatuak, Linkedin
4. Web espezializatuak, Infojobs eta Lanbide

INSKRIPZIORAKO LOTURA

<<Moonshakers, Purple Vellocet eta The Owl Project taldeak, Rockein-en seigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hautagaiak>>

-Agian, Haxotz eta Todos los fuegos, tokiko talderik onenaren sailean finalista

-Finala Basauriko Social Antzokian izango da maiatzaren 12an, larunbatez, doan

Rockein-en seigarren edizioan jasotako 135 proposamenen artean, Moonshakers (Bilbao), Purple Vellocet (Bilbao) eta The Owl Project (Markina-Xemein) izan dira epai mahaiak sari nagusia irabazteko hautatutako finalistak. Baina ez dira maiatzaren 12ko (21h) finalean, Basauriko Social Antzokian, kontzertua emango duten bakarrak, Agian, Haxotz eta Todos los fuegos ere tokiko talderik onenaren saria (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez) irabazteko hautatu dituzten abestiak zuzenean joko baitituzte bertan. Finalisten sei emanaldiak bukatzean epai mahaiak irabazleen izenak jakinaraziko ditu.

Finalak doako sarrera izango du eta euskarazko talderik onena eta publikoaren sariak nork eramango dituen jakiteko balioko du ere bai. Azken sari horri dagokionean, gogoratu apirilaren 25erarte dagoela aukera bozkatzeko, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 27 eta 28an eta maiatzaren 4 eta 5ean izango da, Sidonie, La casa azul, Novedades Carminha edo Willis Drummond bezalako taldeekin.

ROCKEIN 2018KO SARIAK:

Talde irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Tokiko talderik onena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Euskarazko talderik onena
-Abesti baten grabazio eta ekoizpena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)

Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)
Rockein Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen laguntzaz, bultzatutako Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da. 2018an hirugarren urtez jarraian bere parte hartze errekorra gainditzea lortu du, 135 artistek izena eman ostean.

011 Portada 2018<<ZirtZart Basauriren agenda berria, apirila eta uztaila arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko bigarren agenda (apirila-uztaila) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (2.deialdia), Rockein Talde lehiaketa Finala, Urban Festa, Skate Txapelketak, ikastaroak (Nola erabili Sare Sozialak era egokian?...), irteerak (Paddle Surf), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu