<<Multiabentura Urdaibain ekainaren 17an, igandea, ZirtZart Basauriren eskutik>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak, Kultur Basaurirekin elkarlanean, multiabenturako irteera antolatu du Urdaibain, 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
Irteera honetan, abentura kiroletako oinarriak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Alde batetik, paddle surfean irakatsiko digu begirale espezializatu batek Mundakako hondartzan. Beste aldetik, eskalada jardueran, oreka frogatzeko aukera izango duzue, begirale profesional baten laguntzaz.
Ordutegiei dagokienez, San Migeleko gazteek goizeko 10:30ean hartuko dute autobusa BBK aurreko autobus geltokian San Migelen (bertan egongo dira begiraleak). Itzulera toki berean izango da arratsaldeko 17:30ean. Basauriko gazteek, autobus bera hartuko dute goizeko 10:35ean Basauriko udaletxearen aurreko autobus geltokian (bertan egongo dira begiraleak). Kasu honetan, itzulera arratsaldeko 17:25ean izango da abiatze leku berean.
Jarduera honetarako, janaria eraman beharko dute parte-hartzaileek (tupper-a, ogitartekoa…). Arropa eta oinetako erosoak, bainujantzia, eskuoihala eta eguzkitarako krema eramatea ere aholkatzen dugu.
Plazak mugatuak dira, eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 31 izango da. Kuota: herrian erroldatutakoak 8 €, bestelakoak 12 €.