<<Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako «Basauri Open Rubik» Txapelketaren hamargarren edizioa Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 17an eta 18an>>

Aurreko bederatzi edizioak Basozelai Gizarte Etxean ospatu ondoren, hamargarren honetan «Basauri Open Rubik» txapelketak Ibaigane Kultur Etxera egin du jauz. Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatzen du txapelketa, ZirtZarten eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa ofiziala, azaroaren 17an eta 18an (larunbata eta igandea) egingo dute, goizez eta arratsaldez. Adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira bertan, berriro ere.

Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek aukera dute aldez aurretik izena emateko, WCA-ren webgunearen bitartez. Azaroaren 17an bertan ere, lehen orduan eta txapelketa hasi aurretik, inskripzioa egitekoaukera egongo da.

Aurreko edizioetan nazioarteko zenbait marka hautsi dituzte, eta, eskualdeko talentu gazteez gain, nazioarteko jendea ere etorri da gurera. Joan den urtean 45 gaztek hartu zuten parte «Basauri Open Rubik»en. Aipatzekoa da Daniel Gracia Ortizek Basauriko ordura arteko markarik onena finkatu zuela: 3 x 3 x 3ko kuboa hiru saiakerako batez bestekoarekin, 10,81 segundotan ebatzi zuen.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Bulegoa
- Tel: 944 666 430
- Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Webguneak:
o https://sites.google.com/site/basauriopenrubik/basauri-open-2018
o https://www.worldcubeassociation.org/

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu