<<Basozelai Gizarte Etxeako entsegu gelen zerbitzua ekainaren 16tik aurrera berriz erabiltzaileen eskura, muga eta neurri bereziak aplikatuz.>>

- Irekialdi mugatua: goizean baino ez da zerbitzua eskainiko.
- Askoz jota hiru lagun aretoa erabiltzen.

Baldintza orokorrek erabiltzaile nahiz langileen erabateko segurtasun-bermea ziurtatzen dutela egiaztatu ondoren, ekainaren 16tik aurrera ateak zabalduko ditu berriz Basauriko Udalak kudeaturiko entsegu gelen zerbitzuak (Basauriko nahiz kanpoko musika-taldeentzat entseguak egiteko bereziki egokitutako lokalak, hain zuzen). Irekialdi mugatua izango da, eta interesdunek goizean izango dute aukera hori erabili ahal izateko, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta astelehenetik ostiralera.

Aretoan sartu ahal izateko maskara erabili beharko da, eta, askoz jota, hiru lagun batu daitezke. Anplifikazio-ekipoen biltegia itxita egongo da; eta, beraz aukerarik ez da egongo tresnak gordetzeko. Sarrerari dagokionez, Basozelai Gizarte Etxearen ohiko sarreran pilaketak ekiditeko, erabiltzaileek zentroaren beheko atea erabili behar izango dute, eta entsegu geletara zuzenean sartu.

Entsegu gelak erabili ahal izateko beharrezkoa izango da 24 orduko aurrerapenarekin erreserba egitea. Horretarako, ohiko moduan egitea aholkatzen da Gazte Informazio Bulegoko telefono zenbakiaren bitartez (944 666 430). Horren ildotik, gogorarazten dizuegu bulegoa ekainaren 1ean ireki zituela ateak, era mugatuan, goizeko ordutegian (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era bitartean).

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu