<<Agortu dira Rockeineko finalerako gonbidapenak>>
- 250 gonbidapen banatu dira Basauriko Social Antzokian, eta, azkenean, «Beteta» kartela jarri behar izan dute
-Finala streaming bidez emango da, Rockeinen YouTuberen kanalean
Bukatu dira Rockeinen finalera joateko gonbidapenak. Atzo arratsaldean, Basauriko Social Antzokian, bihar izango den hitzordurako bi egunen faltan, eskuragarri zeuden 250 gonbidapenetako azkena eraman zuten.
Edukiera-murrizketak eta murrizketa geografikoak indarrean egonda ere (Basauriko eta herri mugakideetako biztanleak soilik joan daitezke finalera), aurtengo zifra Rockeinen aurreko finaletako marka onenetik hurbil geratu da (270 lagun, 2019an).
Gogoratu zortzigarren edizio honetako sari nagusia eskuratzeko hautagaiak Airu, Cecilia Payne eta Wicked Wizzard direla; eta Keniama, Koiu eta La Tokokera direla Tokiko artistarik onenaren sarirako hautagaiak. Cecilia Paynen kasuan, kide bat Arrigorriagakoa denez, sari nagusia eskuratuko ez balute, Tokiko artistarik onenaren saria irabazteko hautagai izateko kontuan hartuko lituzke epaimahaiak.
Rockeinen zortzigarren edizioaren finala bihar izango da, azaroaren 20an, Basauriko Social Antzokian. Indarrean dagoen araudia betetzeko, ateak 17:30etan ireki, kontzertuak 18:00etan hasi (ezin izango da finalera sartu 19:00etatik aurrera) eta ekitaldia 21:00etan bukatuko da.
Ekitaldia streaming bidez emango da, Rockeinen YouTuberen kanalean, indarrean dauden murrizketen ondorioz etortzeko aukera izango ez duten pertsonek ere ikusi ahal izan dezaten.
Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da.
ROCKEIN 2020 FINALA
Azaroak 20, ostirala
Social Antzokia, Basauri
17:30 Ateak irekitzea
18:00 La Tokokera
18:30 Keniama
19:00 Koiu
19:30 Cecilia Payne
20:00 Airu
20:30 Wicked Wizzard
20:45 Sariak banatzea
20:55 Amaiera
* Artista bakoitzak 15 minutu inguru joko du
JOKOAN DAUDEN SARIAK:
Artista irabazlea
- EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
- EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Tokiko artistarik onena
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Artistarik onena euskaraz
- Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Publikoaren saria
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).
Informazio gehiago:
www.facebook.com/rockein
Twitter: @rockeinrock
www.basauri.eus