minimi<<Hilaren 5etik aurrera, Basozelai Gizarte Etxeko entsegu gelen zerbitzuak ordutegi-eskaintza zabalduko du, muga eta neurri bereziak aplikatuz>>

 - Irekialdi mugatua: zerbitzua goizez baino ez da eskainiko.
- Gehienez, lagun bat aretoan.

 Baldintza orokorrek erabiltzaile nahiz langileen erabateko segurtasun-bermea ziurtatzen dutela egiaztatu ondoren, abenduaren 5etik aurrera ordutegia zabalduko du Basauriko Udalak kudeaturiko entsegu gelen zerbitzuak (Basauriko nahiz kanpoko musika-taldeentzat entseguak egiteko bereziki egokitutako lokalak, hain zuzen). Irekialdi mugatua izango da, asteburuetan arratsaldez soilik , eta astelehenetik ostiralera bi txandatan; 11:00-13:00 eta 17:00-19:00

Aretoan sartu ahal izateko maskara erabili beharko da, eta, gehienez, hiru lagun batu daitezke. Anplifikazio-ekipoen biltegia itxita egongo da; beraz ez da aukerarik egongo tresnak gordetzeko.

 Entsegu gelak erabili ahal izateko beharrezkoa izango da erreserba egitea 24 orduko aurrerapenarekin. Horretarako, ohiko moduan egitea aholkatzen da: Gazte Informazio Bulegoaren bitartez (944 666 430, whatsapp-a 634984615, edo korreo elektronikoz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu