<<«Festibas»ek zazpigarren edizioa izango du maiatzaren 9an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak>>

Zazpigarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 9an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2018-2019) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

OINARRIAK

IZENA-EMATEKO ORRIA

<<Basauriko gazteguneetan otsailean eskainiko diren ekintzak>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, “KARNABAS” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Bideo-joko txapelketa: gustuko dituzu bideo-jokoak?. Orduan ezin duzu txapelketa hau galdu.

Karnabas dekorazioa: Urteko jairik ospetsuena hurbil daukagu; lagunduko al diguzue ahaztuko ez dugun jaia antolatzen?

Maskarak: Tailer honetan maskarak sortuko ditugu hutsetik hasita, ondoren zuen gustura kustomizatzeko.
Pancake eguna: Pancake eguna ospatuko dugu, mota guztietako opiltxoak eginez. Etorri nahi?

KARNABAS: Prest zaudete urteko jairik famatuenerako? Urtero bezala KARNABAS festa ospatuko dugu Zirt Zart Basaurin, SOCIAL ANTZOKIAN 19:30-21:30 ordutegian.

<<«Festibas»ek zazpigarren edizioa izango du maiatzaren 9an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak>>

Zazpigarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

Maiatzaren 9an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2018-2019) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

OINARRIAK

IZENA EMATEKO ORRIAIZENA EMATEKO ORRIA

<<Basauriko gazteguneetan urtarrilean eskainiko diren ekintzak>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik, hil honetan, “urte berri txinatarra” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Billar lehiaketa: Batu zaitez txapelketara eta lehiatu zure kideekin Basozelaiko gazteguneko billar berrian.

Filmania: Hileko gaiarekin bat datorren filma ikusiko dugu elkarrekin San Migeleko gaztegunean.

STEAM TAILERRAK: “Etxeak diseinatzeko tailerra eta txispak ateratzeko esperimentuak” tailerrekin jarraituko dugu.
Zorte oneko gailetak: Aurten zer-nolako zortea izango duzun jakin nahi? Etor zaitez urteko gailetarik berezienak prestatzera.

Dekorazio txinatarra: Urte berri txinatarra hurbil dagoenez, nahiko genuke zuek jai honen parte izatea.

Urte berri txinatarra: Etor zaitez urte berri txinatarra ospatzera eta kultura txundigarri horretaz gozatzera.

<<ZirtZart Basauriren agenda berria, 2020ko urtarrila eta martxoa arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko lehen agenda (urtarrila-martxoa) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa, Festibas, Rockein! Talde lehiaketa, ikastaroak, irteera, gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

<<Roots Parkea reggae jaialdiaren hamargarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, Ras Daniel Ray (Jamaika) musikariaren parte hartzearekin>>

Abenduaren 14an, beste urte batez, Roots Parkea reggae jaialdia hartuko du Basozelai Gizarte Etxeak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, eta Arrazakeriaren Kontrako Musika kultura-elkarteak antolatu dute ekimena, Kultur Basauriren laguntzarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da (7 € sarrera, edaria barne), eta honako talde hauek joko dute: Ras Daniel Ray, Selektah Stepi, Salda Dago eta Aiaraldeko Sound System.

Sarrera jaialdiaren egunean bertan erosi ahalko da, Gizarte Etxean bertan. Plaza kopuru mugatua dago.

Ras Daniel Ray abeslari jamaikarra Kingstoneko kaleetan hasi zen sound system formatuko musika industrian etorkizuna eraikitzen, “Kilimanjaro Sound” kolektiboaren baitan. Bertan, besteak beste, Ninjaman, Supacat, Early B edota Shabba Ranks ere baziren kide. Aipatzekoa da zuzenekoak eskaini izan dituela Dennis Brown, John Holt eta Jahmali puntako izarrekin batera, eta Europa mailan egindako biran Beres Hammond ospetsuaren gonbidatua izan dela. Gaur egun, Erresuma Batua eta Frantzia artean bizi da eta proiektu gehienak herrialde horietan garatzen ditu.

Inor Euskal Herri mailan kultura jamaikarraz blai, hezi eta berau eskaintzeko era ulertu baldin badu, hori Selektah Stepi da. Sound system eszenaren aitzindari Euskal Herrian eta estilo hauek maite dituenarentzat derrigorrezko erreferente bihurtu da

Salda Dago abeslari plentziarrak mikroa esku artean duen unetik bertatik du buruan zein den lortu beharreko helburua: egun munduaren egoeraren inguruko kritika gordinak eskaini abestiaren bitartez, gazteleraz batez ere. Xavier aka “Zankah”; Jamaikako tradizioari helduta, erreferente bilakatu da bere letren inprobisazioa sound systemarekin nahastuz. Gaur egun 2020ko hasieran kaleratuko duen proiektu berria ekoizten dabil.

<<Basauriko gazteguneetan azaroan eskainiko diren ekintzak>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “kontzientziaTU” gaiarekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Birziklatu challenge-a: challenge famatu horrekin bat egin, eta auzoko kaleak garbituko ditugu.

 Filmania: hileko gaiarekin lotuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu.

Disko Festa: dantzatzeko eta arratsalde desberdin bat pasatzeko gogorik? Basozelaiko Gizarte Etxean azaroko jairik handiena ospatzeko aukera izango duzue, jarduera bereziak eginda eta sorpresa askorekin.

TeknOFF: egun batez, teknologiak alde batera utzi, eta betiko jolasetan ariko gara.

Genero-indarkeriaren aurkako eguna: aditu baten laguntzaz, genero-indarkeriaz hausnartuko dugu, eta zer egin dezakegun aztertuko dugu.

STEAM TAILERRAK: “etxeak diseinatzeko tailerra eta Txispak ateratzeko esperimentuak” tailerrekin aurrera jarraituko dugu.

«Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako «Basauri Open Rubik» txapelketaren hamaikagarren edizioa Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean»

Azken hamarkadan izandako arrakastaren ostean bueltan da, berriro ere, «Basauri Open Rubik» txapelketa internazionala (Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatua eta Basauriko Udalaren laguntzarekin ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez). Hamaikagarren edizio hau azaroaren 30etik abenduaren 1era bitartean izango da Ibaigane Kultur Etxean. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa honetan adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira, berriro ere.

Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek aukera dute aldez aurretik izena emateko, txapelketaren webgunearen bitartez. Azaroaren 30ean bertan ere, lehen orduan eta txapelketa hasi aurretik, inskripzioa egiteko aukera egongo da.

Aurreko edizioetan nazioarteko zenbait marka hautsi dituzte, eta, eskualdeko talentu gazteez gain, nazioarteko jendea ere etorri da gurera. Joan den urtean 48 gaztek hartu zuten parte «Basauri Open Rubik»en. Aipatzekoa da Eder Olivencia González izan zela irabazle 3x3x3 kategoria ospetsuan (9,43 segundotan ebatzi zuen, batez beste, kuboa hiru saiakeratan).

- Ordutegia eta izen-emateak: HEMEN

<<Jailloween festa, urriak 31, Basauriko Social Antzokian>>

Prest zaudete urteko jairik beldurgarrienerako? Aurtengoa JAILLOWEEN festa ospetsuaren laugarren edizioa izango da, baina oraingoan hainbat aldaketarekin dator! Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:30etik 21:30era, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA, gurekin Halloween gaua ospatzera (adi!* aurtengo jaia lekuz aldatu dugu denontzako lekua egon dadin).

Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizuegu; izan ere, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango dugu. Gainera, ZirtZart-etik konpromiso ekologikoarekiko jarrera arduratsuari eutsi nahian, hondakin plastikodunak saihestuko ditugu, eta edalontzi eta ontzi birziklagarriak erabili.

Sartzeko, sarrera edo flyer-a aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Basozelai Gizarte Etxetik edo Social Antzokitik. Sarrerak 2€-ko salneurria izango du urriaren 30a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€-koa jai egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ Jaikide ariko da giroa animatuz. Zatozte, eta ekar ezazue zuen mozorro ikaragarriena! Ez ahaztu aurtengo tematika zirku beldurgarriaren jaia izango dela! Zuen zain izango gara!

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu