<<Basauriko Gazteguneetan urrian eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “JAILLOWEEN”-ekin erlazionatutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Gymkana: urteko egunik ikaragarriena hurbil dago, horregatik gure ausardia adierazi beharko dugu proba beldurgarri desberdinetan parte hartuz.

Slime tailerra: estresa askatzeko modurik hoberena muki biskatsu hau “aputxurratzea” da.

Halloweeneko makillajea: Halloweeneko look hoberena lortzen lagunduko dizugu makillatzaile aditu baten eskutik.

Jailloween: jai honen hirugarren edizioa ospatuko dugu musika, janari, edari eta hainbat sorpresa gehiagoz. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan, eta ZIRTZARTBASAURI Gazte Bulegoan lortu ahal izango dituzue festan aurkeztu beharreko flyerrak, urriaren 10etik aurrera. Sarrera doakoa izango da, baina toki kopurua mugatua. Ezin duzu galdu! Zure zain izango gara.

<<«Ezagutu Korea» topaketa kulturala: irailaren 22an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean>>

Irailaren 22an, egunean zehar, korear kultura ardatz duen jardunaldia egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Batez ere gazteei zuzenduta dagoen eskaintza publiko horretan, tailer, joko tradizional, film eta dantza-lehiaketaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Topaketa ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute, Han-A Association elkartearekin batera.

Goizeko hamaiketan hasi, eta gaueko bederatziak arte luzatuko da ekimena. Antolatutako ekintzetan parte hartzeko plaza-kopuru mugatua dago (aretoa bete arte). Sarrera doakoa da.

Han-A Association espainiar estatuko zenbait kolektibok osaturiko irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta eremu horretan korear kultura sustatzea du helburu –hain zuzen ere, Hego Koreako kultura–. Euskadin, zenbait ekintza eta tailer burutu dituzte, joko tradizionalak eta «KPOP» dantzaren erakusketak, besteak beste. «Hallyu» izenpean ezagun den moda korearraren gako da azken hori, zeina kultura korearra mundura hedatzearen korronteari lotua baitago.

Egitaraua:
- Joko eta tailer tradizional korearrak → 11:00 – 13:00
- Emanaldia → 15:00 – 17:00
- «KPOP» jokoak → 17:00 – 19:00
- Dantza-lehiaketa → 19:00 – 21:00

<<Basauriko Gazteguneetan irailean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzuak «GAZTE»RA BUELTAN kanpainari lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkie 12-17 urte bitarteko gazteei hil honetan zehar. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira tailerrak. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. 

Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Filmania: hileko gaiari lotutako pelikula, San Migelen.

Ping-pong txapelketa: gazteak haien artean lehiatuko dira, irabazle bakarra geratu arte.

Karpeten tailerra: ikasturte berriari ekiteko modako karpetak prestatuko ditugu.

Estutxe birziklatuak: estutxe bereziak sortuko ditugu material birziklatuarekin.

Bideo-joko txapelketak: zatoz Gaztegunera FIFAn, Mario Kart-en eta Guitar Hero-n zein trebea zaren erakustera.

<<ZirtZart Basauriren agenda berria, iraila eta abendua arteko programa zerbitzuekin, dagoeneko kalean da>>

Urteko hirugarren agenda (iraila-abendua) eskuragarri duzu dagoeneko. Bertan ondorengo ekintzen inguruko informazioa topatuko duzu: Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketa (3.deialdia), Ezagutu Korea topaketa, Basauri Open Rubik txapelketa internazionala, Roots Parkea reggae festibala, ikastaroak (Elikagaien manipulatzailea,...), irteerak (UGP), gazteguneetan 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak,...

Eskuragarri Gazte Informazio Bulegoan nahiz Gazteguneetan!

Ikusgai honako LOTURA-n

Gazteguneak Web Uztaila 2018<<Basauriko Gazteguneetan uztailean eskainiko den programa>>

Hil honetan, Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik “Peace & BAS”-ekin lotutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa:

Opiltxoak marrazkiekin: jan daitekeen artea egingo dugu, kolore eta forma ezberdineko opiltxoak kozinatuta.

Kandela euskarrien tailerra: gure sormena eta irudimena garatuko dugu, kandela euskarri politak sortuz.

Mandalak oihalean: Uda honetan etxea apaintzeko mandala koloretsuak sortuko ditugu.

Filmania: Hileko gaiarekin lotutako pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.

Billar txapelketa: Basozelaiko billarrean, gazteek euren gaitasunak erakusteko aukera izango dute lehiaketa honetan.

Skate Basozelai 2018 comp«Skate txapelketa Basozelaiko jaietan, ekainaren 23an, goizeko hamaiketatik aurrera»

Ekainaren 23an Skate Txapelketa izango da Basaurin, Basozelai auzoan, Sanjoanetako egitarau barruan, seigarren urtez jarraian. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute, Basauriko Skate Elkartearekin batera.

Txapelketa 11:00etan hasiko da. Sei kategoria izango dira:
• Sub12: 11:00-12:00
• Sub16: 12:00-13:00
• Nesken kategoria: 13:00-14:00
• Masters: 15:30-16:30
• Opena: 16:30-18:30
• Half Pipe: 18:30-19:30

Sariei dagokienez, parte-hartzaileen artean banatzeko materialaz gain, open eta half pipe kategorietako irabazleek eskudirua ere jasoko dute: guztira 925 € banatuko dira. Ekitaldiaren egunean bertan eman ahalko da izena. Sub12 kategorian, bestalde, nahitaez erabili beharko dira kaskoa eta babesak.

Urban festa 2018 comp Bilingue RGB<<Ekainaren 16an, Basaurin, «Urban Festa»ren zazpigarren edizioa ospatuko da, grafitia ardatz duela eta nobedade berriak eskainita>>

Ekainaren 16an Urban Festa jaialdia ospatuko da Basozelai Gizarte Etxean, ZirtZart Basaurik antolatua –Basauriko Udalaren Gazteria programaren baitan- eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Grafiti arte-lanetan aditu andana batzen dituen eskaintza horrek zazpi urte beteko ditu aurtengoan, eta ohiko erakusketaz gain, tailerrak eta zuzeneko musika ere ez dira faltako.

Antolakuntzak, nobedade moduan, arte-lan urbano mota berrien produktuen erakusketa antolatu du egun horretarako. Parte-hartzaileek aukera izango dute ekoizturiko lanak publikoaren aurrean aurkezteko, eta era berean, beste profesionalekin harremanetan jartzeko.

Zazpigarren edizio honek kutsu solidarioa ere badu. NBQ erakunde laguntzaileak hainbat ekimen bultzatu izan ditu egun arte bere produktuen salmentaren bitartez lorturiko dirua proiektu solidarioei bideratuta, minbiziaren aurkako edota animalien babeserako kanpainak, besteak beste. Ekainaren 16an, Urban Festa programaren baitan, enpresak spray edizio berezia aurkeztuko du, eta irabazi guztiak Pare Manel Fundazioak jasoko ditu. Bullying edo eskola-jazarpenaren aurka lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkartea dugu azken hori. Aipatzekoa da, bestalde, edizio berezi horren diseinuan Arrigorriagako Andoni Ortiz gaztearen lana. Ortiz, aitzinetik ibili izan da Urban Festan murgildurik laguntzaile lanetan.

Egunean zehar Profesor G musikaria zuzenean arituko da grafiti erakusketa girotzen, eta gaueko bederatzietatik aurrera Aiaraldeko Soinu Sistema kolektiboak “roots reggae” jaialdia eskainiko du.

Programazioa:
- Grafiti erakusketa: 11:00 – 20:00
    - Zuzeneko eskaintza, Profesor G
- NBQ aurkezpena: 16:00
- Grafiti eta Serigrafia tailerrak: 17:00
- «Batalla de Stylos» txapelketa: 20:00
- «Aiaraldeko Soinu Sistema»: 21:00

*Egitarau osoa doakoa da, eta beraz publikoak ez du inolako sarrerarik ordaindu behar izango. Tailer nahiz zuzeneko emanaldien plaza kopurua mugatua izango da.

Seigarren edizioaren bideo-laburpena: LOTURA

Skate San Miguel comp A3<<Skate txapelket eta zuzeneko musika ekainaren 9an Basauriko San Migelen>>

Ekainaren 9an, larunbat arratsaldean, skate txapelketa egingo da hirugarren urtez jarraian Basauriko San Migelen, Castilnovo plazan. Ekitaldia ZirtZartek eta Kultur Basaurik antolatu dute Basauriko Skate Elkartearekin batera. Kirol horren inguruko jardunaldian zuzeneko musika ere izango da.

Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bi kategoria egongo dira: lehenengoa hamalau urte baino gazteago direnek osatuko dute, eta bigarrena, aldiz, adin hori gainditzen dutenek.

Sariei dagokienez, 14 urtetik beherako parte hartzaileen artean banatuko den materialaz gain, Open kategoriako irabazleek dirua jasotzeko aukera izango dute, denera 425 € (proba guztien artean banatzeko).. Izen-emateak egunean bertan egingo dira eta hamalau urtetik beherako gazteek nahitaez kaskoa eta babesak erabili beharko dituzte.

Txapelketa bukatu ostean, Akabu musika talde galdakoztarraren eskutik eskainitako zuzenekoaz gozatzeko aukera izango du publikoak, plazan bertan. Laukote gazte horrek kaleratu berri duen lehen diskoa osatzen duten abestiak entzuteko aukera paregabea.

Programazioa:
- Sub14 kategoria → 16:00 – 17:30
- Open kategoria → 17:30 – 19:30
- Zuzenekoa, «Akabu» → 20:00 – 20:30

<<Basauriko Gazteguneetan ekainean eskainiko den programa>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzutik hil honetan “MENS SANA IN CORPORE SANO”-ekin erlazionatutako doako zenbait jarduera eskainiko diegu 12-17 urte bitarteko gazteei. Tailerrak Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan aurrera eramango dira. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Yoga tailerra: Profesional baten eskutik yogako oinarriak ezagutuko ditugu eta sesio bat aurrera eramango dugu.

Smoothie tailerra: smoothie osasuntsu eta goxo bat prestatuko dugu gure fruitu gustukoenekin.

Humus tailerra: Hain zaporetsua den plater hau prestatzen ikasiko dugu eta ondoren elkarrekin askalduko dugu.

Filmania: Hileko gaiarekin erlazionatuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu San Migelen.

Billar txapelketa: Gazteek billarrean dituzten gaitasunak erakusteko aukera izango dute lehiaketa honetan Basozelain.

Ping-pong txapelketa: txapelketa honetan gazteek beraien artean lehiatuko dute irabazle bakarra geratu arte.

Igela txapelketa: Jolas dibertigarri honen bitartez, gure punteria banaka eta taldeka landuko dugu.

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu