<<Basauriko Gazteguneetan urtarrilean eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, ARABIAR BAS ekimenari lotutako doako jarduera sorta oparoa eskainiko die ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei. Horrela, bada, tailerrak egingo ditugu Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Arabiera tailerra: arabiera ikasi nahi duten gazteentzat. Laburra izango da, ordu bi ingurukoa. Latifa irakasleak ahozko eta idatzizko arabieraren oinarriak irakatsiko dizkie parte hartzen dutenei.

Kebab tailerra: kebab-a prestatzen ikasiko dute.

Sabel-dantza: dantzari profesionala etorriko da, eta sabel-dantzaren oinarrizko pausoak ikasiko dizkie gazteei.

Irratigintza tailerra: urtarriletik aurrera, hilero, irratigintza tailerra egongo da, Kolonbia-Euskadiren eta Radio Prismaren eskutik.

Filmania: hileko gaiari lotutako filma eskainiko dugu, krispetekin.

<<Gabonetako programazio berezia>>

Gabonetan zenbait tailer egingo ditugu ZirtZart egitarau barruan, 12-15 urteko gazteentzat. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan izango dira, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, 11:00etatik 13:00etara. Hiru aukera izango dira tailerretan izena emateko:

Lehen astea → abenduaren 26tik 29ra. 5 €.
Bigarren astea → urtarrilaren 2tik 4ra. 5 €.
Aste biak → abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. 10 €.

Jarraian, jardueren laburpentxo bat:
Irratigintza tailerra: irratsaioa egingo dugu Emakumeak Aniztasunean elkartearen eskutik. Komunitaterako irratigintzaren oinarriak jorratuko ditugu, nahaste-mahaia arakatuko dugu, eta generoari, zurrumurruen aurkako ekimenari eta elkarbizitzari lotutako gidoi txikiak egingo ditugu.

Arbel itxurako xaflak diseinatzeko tailerra: arbelak diseinatu eta dekoratuko ditugu.

GHPra irteera: egun pasa BECen, Gabonetako Haur-parkean.

Mahai-jolasak: zenbait jolasetan ariko gara, goizean zehar.

Txurro eta txokolate tailerra: txurroak eta txokolatea prestatzen ikasiko dugu.

Antzerkigintza tailerra: antzerkigintzako zenbait teknika irakatsiko dizkigu Nerea Larrazabal aktoreak.

Turroi eta Gabonetako apaindura tailerra: Gabonak datozela eta, turroia eta Gabonetako apaindurak egiten irakatsiko diegu gazteei.

Gazteguneak Web abendua<<Basauriko Gazteguneetan abenduan eskainiko den programa>>

Aurreko hilabeteetan egin bezalaxe, hil honetan ere doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basaurik 12-17 urte bitarteko gazteei. Oraingo honetan, «IRAKUR BAS» ekimenaren ingurukoak izango dira jarduerok. Horrela, bada, tailerrak egingo dituzte Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

HitzaPasa jolasa, sariekin: abenduaren 3an Euskararen Eguna izango dela ospatzeko, HitzaPasa jolasean ariko gara. Euskal kulturari buruzko galderei erantzungo diegu. Azken erroska irabazten duenak saria jasoko du.

Durangoko Azoka: autobusoean joango gara Basauritik eta San Migeletik. Abenduaren 3ra arteko epea egongo da izena emateko.

Gazteentzako ipuin-kontalaria: Nerea Larrazabalek irakurketan murgilduko gaitu, eta tarte atsegina igaroko dugu.

GHPra irteera: aurreko urteetako arrakasta ikusita, errepikatu egingo dugu. Irteeraren pezioa 3 €-koa da Basaurin erroldatutakoentzat, eta 5 €-koa gainerakoentzat. Abenduaren 22ra arteko epea egongo da izena emateko.

Orri-markatzaile tailerra: irakurketaz gozatuko dugu, eta, horretarako, orri-markatzaile dibertigarri eta politak egingo ditugu.

<<Abanduaren 22an, Ibaigane Kultur Etxean, entzunaldia>>

Basozelai Gizarte Etxean urtean zehar izan den haize instrumentuen combo tailerreko parte hartzaileek entzunaldia eskainiko dute Ibaigane Kultur Etxean Javier Alzola saxofonistaren gidaritzapean.

Arratsaldeko zazpi t´erdietatik aurrera, doako ikuskizuna edukiera bete arte.

Roots Parkea Vol8 baja calidad<<Roots Parkea reggae jaialdiaren zortzigarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, Rebel Lion eta Chanter (EB) taldeen kontzertuarekin>>

Beste urte batez, Roots Parkea reggae jaialdia hartuko du Basozelai Gizarte Etxeak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, eta Arrazakeriaren Kontrako Musika kultura-elkarteak antolatu dute ekimena, Kultur Basauriren laguntzarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da (7 € sarrera, edaria barne), eta honako talde hauek joko dute: Rebel Lion, Chanter, Thunder Clap Sound System eta Euskal Dub Etxea. Sarrera jaialdiaren egunean bertan erosi ahalko da, Gizarte Etxean bertan.

Parte hartuko duten artisten biografia, labur-labur:

REBEL LION
Norwicheko (EB) roots reggae gordinenaren beteranoak dira Rebel Lion Sound Systemekoak: hiriko roots reggae-ren zutabe izan dira. Azken bi hamarkadotan gogotik egin dute lan. Besteak beste, Black History Month ekimenean egon ziren, eta, aldizka, irratsaioetan, jaialdietan eta sound system saioetan hartzen dute parte —reggae musikaren kultura eta baloreak gogoan, une oro—. Oso serio hartzen dute sound zeregina, eta, hartara, beren musika-ezagueren zabalkundea egiten dute. Ezin aipatu gabe utzi Simon Reality: kolektiboaren funtsezko kidea da, eta Londresko reggae musika-denda espezializatuenetako baten zuzendaria ere izan zen. Bizirik dauden reggae musikari garrantzitsuenetako batzuekin aritu da taldea: Horace Andy, Lee Perry, Macka B, Tenna Stellin, Kenny Knotts, Cornell Campbell, Ranking Joe, Stone Love, Frontline Caveman, eta abar. Horrez gain, nola ez, Erresuma Batuko gazte hasiberriei lagundu diete. Oraingo honetan, Chanter zeremonia-maisu britaniarrarekin etorriko dira Basaurira.

CHANTER
Byron Anderson Chanter, Chanter the Lyrical Warrior izenez ezagun dena, 70eko hamarkadan hasi zen kantuan, Chanter Sound System izenkidearekin (harengandik hartu zuen jatorrizko izendapena). Ordutik dabil deejay estiloa jorratzen (kontzientzia eta espiritualtasun hutsa). Zientoka saio egin ditu, agertokia Jah Youthekin, King Originalekin, Tuff Linkekin eta Rebel Lionekin berarekin partekatuta, besteak beste. Azken urteotan musika berria argitaratu du: Terror Terror (Irie hifi), Warrior (True Sounds), Black History (Studio 55), Moving Out (King Shiloh), Music is a Weapon (King Shiloh), eta abar.

THUNDER CLAP SOUND SYSTEM

Euskal Herriko eta Londresko jatorria du taldeak. Gaur egun, roots reggae sound system garrantzitsuenetako bat dira Espainian, eta, neurri handi batean, soinu-sistema tradizionalaren bilakaeran eta hura ezagutarazten lagundu dute. Tarteka, Euskal Herrira etortzen dira. Horrez gain, Madrilgo, Bartzelonako, Santanderreko, Benicassimeko, Granadako... aretorik onenetan jo dute, bai eta Erresuma Batuko zenbait tokitan ere.

EUSKAL DUB ETXEA

Nahiz eta proiektu musikal berritzat jo, arloan jantzia den profesional taldea dugu honakoa, Euskal Herriko bazter guztiak reggae soinuez busti nahiarekin.

Gazteguneak Web azaroa<<Basauriko Gazteguneetan azaroan eskainiko den programa>>

Aurreko hilabeteetan egin bezalaxe, hil honetan ere doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basaurik 12-17 urte bitarteko gazteei. Oraingo honetan, EKOGUNEAri lotutako ekimenak izango dira. Horrela, bada, zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Landare tailerra: landareak ezagutzeko.

Filmania: naturari buruzko filma ikusiko dugu, krispetekin.

Ezpainetarako baltsamoa: ezpainak hidratatzeko baltsamo naturala egingo dugu.

Kalabaza bizkotxoa egiteko tailerra: ohiz kanpoko bizkotxoa egiten ikasteko eta hura dastatzeko aukera paregabea.

Txapa more tailerra: txapak egin, eta Basozelain eta San Migelen banatuko ditugu, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. EZ EZETZ DA!

<<Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako «Basauri Open Rubik» Txapelketaren bederatzigarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, azaroaren 11n eta 12an>>

Beste urte batez, «Basauri Open Rubik» izango dugu Basozelai Gizarte Etxean. Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatzen du txapelketa, ZirtZarten eta Kultur Basauriren laguntzarekin. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa ofiziala, azaroaren 11n eta 12an (larunbata eta igandea) egingo dute, goizez eta arratsaldez. Adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira bertan, berriro ere.

Izena eman daiteke aldez aurretik HEMEN, bestela, txapelketan bertan, azaroaren 11n, 10:00etatik 10:30era bitartean. -ORDUTEGIA-

Aurreko zortzi edizioetan nazioarteko zenbait marka hautsi dituzte, eta, eskualdeko talentu gazteez gain, nazioarteko jendea ere etorri da gurera. Joan den urtean 35 gaztek hartu zuten parte «Basauri Open Rubik»en. Aipatzekoa da Daniel Gracia Ortizek Basauriko ordura arteko markarik onena finkatu zuela: 3 x 3 x 3ko kuboa ebatzi zuen hiru saiakerako batez bestekoarekin, 10,01 segundutan.

Gazteguneak Web Octubre<<Basauriko Gazteguneetan urrian eskainiko den programa>>

Hilabete honetan, HALLOWEEN ospakizunari lotutako doako zenbait jarduera eskainiko dizkie ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak 12-17 urte bitarteko gazteei, aurreko hiletan aurrera eramandako ekimenei segida emateko. Horrela, bada, zenbait tailer egongo dira Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan. Ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina tokien kopurua mugatua izango da. Izena eman ahala sortuko dira taldeak. Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa.

Halloweenerako gaileten tailerra: Gailetak egiten eta horiek Halloweenerako apaintzen ikasiko dugu. Gozozalea bazara... Zatoz!

«Filmania»: beldurrezko filma, krispetekin.

Beldurrezko bakarrizketa: beldurra eta barregura aldi berean, Anjel Collado bakarrizketari basauriarraren eskutik.

«JAILLOWEEN» Festarako dekorazioa: Hilaren bukaeran «Jailloween» ospatuko dugula eta, Festarako apaingarriak egiteko eskulanen tailerra eskainiko dizuegu.

«JAILLOWEEN» FESTA: Bigarren edizioa da aurtengoa. DJ Lier ariko da Basozelai Gizarte Etxean, 19:30etik aurrera. Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan, eta Gazte Informazio Bulegoan egongo dira Festan aurkeztu beharreko flyerak, urriaren 9tik aurrera. Sarrera doakoa izango da, eta toki kopurua mugatua. Ez galdu urteko azken jai beldurgarria… Zatoz! Zure zain izango gara!

Guitarrabatera<<Onartuen behin betiko zerrendak>>

Ondorengo loturan ikastaroen onartuen behin betiko zerrenda duzue. Parte hartzaileek urriaren 6ra arte dute ordainketa egiteko epea, 133 € (langabeziako txartela dutenek eta ikasleek %50eko beherapena izango dute. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek, berriz, %75eko beherapena).

Gitarra eta bateria ikastaroetan onartuen zerrendak

Non Gaude

GIB, Entsegu Gelak eta Basozelaiko Gaztegunea
 Basozelai Kalea 11 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 00)
WhatsApp: (+ 634 984 615)
 zirtzart@basauri.eus
San Migeleko Gaztegunea
 Gernika 60 zk. 48970 Basauri Bizkaia
Telefonoa: (+ 94 466 64 71)
 zirtzart@basauri.eus

 Basauriko Udala TTII | Pribatutasun politika

Bilatu