ZERBITZUAK
ZirtZart Basauri, Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzua, udalerriko gazteei zuzendutako programak, proiektuak, jarduerak eta zerbitzuak ezartzea du helburu. Horrez gain, gainerako eragile soziokulturalekin koordinatu nahi ditu gazteen sektoreari eragiten dioten politikak.
Bertan, besteak beste, hiru arlo bereiz daitezte; Gazte Informazio Bulegoa, Gaztegunea eta Coworking Gunes.

Gazte Informazio Bulegoa
Basauriko 12 eta 35 urte bitarteko gazteen intereseko diren gaien inguruko informazio eskaintza eta horiek izan ditzazketen kezkak, eskaerak, iradokizunak,… jaso eta bideratzen dituen zerbitzua dugu. Honek informazio jarraitua eta eguneratua du honako gai hauei buruz: Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzuak berak garatutako programak, prestakuntza, ikastaroak, txartelen izapidetzea, enplegu-eskaintzak, boluntariotza, etxebizitza, lehiaketak, tailerrak, musika, bekak eta dirulaguntzak. Autonomia kalean dago, eta arreta ordutegia honako hau da:
- Astelehenetik ostegunera: 10:00 – 19:00
- Ostirala: 9:00 – 17:00
*Gabonak, Aste Santua eta uda: astelehenetik ostiralera 9:00-17:00 ordutegian.
Harremanetan jartzeko:


Gaztegunea
Gaztegunea nerabeei zuzendutako espazio soziohezitzailea da, batez ere 12 eta 18 urte bitarteko gazteen interesetara egokitua. Baliabide materialez gain (bideojokoak, mahai-jokoak, ordenagailuak...), jarduera-programa berezi bat eskaintzen zaie adingabeei. Bertako ordutegia honakoa da:
- Astelehenetik ostegunera: 17:00 – 20:00
- Ostirala, larunbata eta igandea: 17:00 – 21:00
- Larunbata: 10:00 – 14:00
* Gabonak, Aste Santua eta uda: astelehenetik ostiralera goizez ere irekita 10:30-13:30 ordutegian. Larunbata goizak eta igandeak, itxita.


Coworking gunea
Coworking Gunea areto fisikoa da, eta espazioan gazteek (12-35 urte) edo horientzak egindako hainbat jarduera burutu daitezke: ikasketak, tailerrak, bilerak, formakuntza, lana…
Ordutegiari dagokionez, aretoa erabilgarri dago astelehenetik ostegunera 10:00-19:00 ordutegian; ostiralak 9:00-17:00 ordutegian. Baliabideei dagokionez, wifi konexioa, arbela, telebista edota proiektagailu digitala erabiltzeko aukera dago. Mahaiak eta aulkiez gain. Gelaren gehieneko edukiera 12 pertsonakoa da.




