«AUTONOMIA» ARETOA ERRESERBATZEKO BALDINTZAK
Espazioan gazteek (12-35 urte) edo horientzak egindako hainbat jarduera burutu daitezke: ikasketak, tailerrak, bilerak, formakuntza, lana,…
Baliabideei dagokionez, wifi konexioa, arbela, telebista edota proiektagailu digitala erabiltzeko aukera dago. Mahaiak eta aulkiez gain.
Gelaren gehieneko edukiera 12 pertsonakoa da.
Ordutegiari dagokionez, aretoa erabilgarri dago astelehenetik ostegunera 10:00-19:00 ordutegian; ostiralak 9:00-17:00 ordutegian.
ZirtZart Basaurik pertsonari, erakundeari, taldeari edo enpresari, edo espazioa eskatzeko xede den jarduerari buruz informazio zehaztua eskatzeko eskubidea izango du.
Aretoan debekatuta dago erretzea, jatea edota edari alkoholdunak izatea.
Jarduerarako inskripzio prozesurik balego, hori gauzatzea antolatzailearen gain legoke.
Antolatzaileak baimena ematen dio Basauriko Udalari jardueraren irudiak zabaltzeko, komertzialak ez diren helburuetarako.
Basauriko Udalak ez du erantzukizunik izango antolatzaileen edota parte-hartzaileen objektu pertsonalak galtzen edo kaltetzen badira.
DATUEN BABESARI BURUZKO ARGIBIDEAK
Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erreglamentu Orokorra aintzat izanik:
Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzua, ZirtZart. Harremanetan jarri nahi izanez gero, aukera duzu telefonoz (944 666 430), posta elektronikoz (
Momentuz aretoen erreserba hurrengo fitxako datuak betez eta posta elektronikoz Zirt Zart-en hebidera bidaliz burutuko da: