«Gaztegune Ibiltaria» programaren jarduerak
Basauriko Udalak, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bidez eta Kultur Basaurirekin elkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei topagune eta aisialdi hezitzaileko espazioak eskaintzen jarraitzen du.
Ildo horretan, «Gaztegune Ibiltaria» programak Basauriko auzo desberdinetara hurbilduko ditu bere jarduerak, gazteek euren ingurunean bertan aisialdirako eta parte hartzeko guneak izan ditzaten.
Programaren hasierako helburuari eutsiz, Gaztegune auzoetara hurbiltzea izango da ekimenaren ardatz nagusietako bat. Horrez gain, kalean egingo diren jardueren bidez, Basauriko auzoak ezagutu, haiekin harremanetan jarri eta bertako ingurunea beste ikuspegi batetik bizitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Jardueren ezaugarrien arabera, bi espazio-mota erabiliko dira:
- Sormen-jarduerak eta eskulanak, hala nola tailer artistikoak eta eskulanak, Basozelai Gizarte Etxean eta San Migeleko Taberna Nagusian egingo dira.
- Gainerako jarduerak kalean eta Basauriko auzo desberdinetan egingo dira, parte-hartzaileak auzoarekin eta bertako espazioekin harremanetan jartzeko.
Jarduera guztiak euskaraz egingo dira, eta sormena, parte-hartzea, talde-lana eta ingurunearekiko harremana sustatuko dituzte.
Kalean egingo diren jardueren kasuan, eguraldiaren arabera, jarduera bera edo kokalekua aldatu ahal izango dira, ahalik eta baldintza egokienetan jardun ahal izateko.
Parte hartzeko, beharrezkoa izango da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 5 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko asteazkenean amaituko da.
Gazteek izena eman ahal izango dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3; astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00, eta, ostiraletan, 09:00-17:00).
«Gaztegune Ibiltaria» programaren jarduerak

<<Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira, gurekin Jailloween jaia ospatzera!>>
rt Zart Basauri Gazteria Zerbitzuan hainbat jarduera antolatu ditugu urrian, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu eta doakoak izango dira.