MARTXOA"GAZTEGUNEKO MARTXOKO PROGRAMAZIOA"

 

ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu martxorako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu.

Martxoak 7: TXAPAK ETA PANKARTAK Etorri Gaztegunera, manifestaziorako prestatzen hastera! Txapak eta pankartak sortuko ditugu, erabiltzeko eta banatzeko. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Martxoak 8: HEGOAK BERDINTASUNERANTZ Etorri Gaztegunera, martxoaren 8ko arratsaldean, berdintasunari buruz hausnartzera eta guztion artean mural berri bat sortzera. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Martxoak 14: PELIKULA Zatozte Gaztegunera, denon artean aukeratutako pelikula bat ikustera. Amaieran, elkarrekin komentatuko dugu. Krispetak egongo dira! Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Martxoak 21: FIMO TAILERRA Etorri gurekin FIMOz egindako giltzatako edo bitxi artistikoak sortzera! Beharrezkoa da izena aurretiaz ematea.

Martxoak 28: SUKALDARITZA Denon artean errezeta goxo bat prestatuko dugu. Animatuko zara? Beharrezkoa da izena aurretiaz ematea.

Otsaila bukatzen<<Otsaila bukatzen>>

 

ZirtZart Basauriko Gazteria Zerbitzuak bi jarduera dibertigarri antolatu ditu otsaila amaitzeko, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Jarduera guztiak ZirtZarteko Gaztegunean egingo dira

       - Zure gorra apaindu
Tailer honetan parte-hartzaileek gorra bat hutsetik diseinatu eta apainduko dute. Sormena landu eta norberaren estiloa adierazteko aukera paregabea izango da.

       -  Just Dance topaketa + askaria
Dantza-topaketa dinamikoa egingo dugu, Just Dance-eko koreografia ezagunak dantzatuz. Amaieran, askari goxoa partekatuko dugu elkarrekin.

<<Lanbide-orientazio eta emantzipazio jardunaldiak gazteentzat, martxoaren 5etik 24ra, Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuan>>

Orientazio jardunaldiak KARTELA 1

Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuan, martxoan zehar, aholkularitza eta orientazio saio batzuk antolatu ditugu, gazteen bizi-proiektuan laguntzen duten bi eremuri lotuta: enplegua eta emantzipazioa.

Lehenengo blokea aukera akademikoena eta lan-aukerena da: Gazteei zuzendutako bi saio, eta familientzako saio bat, bokazio eta trebetasun pertsonalak identifikatzeko eta gaur egun dauden aukera akademikoak eta lanekoak aztertzeko proposamen integrala.

3 saio programatu ditugu, jarraian adierazitako data eta ordutegietan, non honako gai hauek jorratuko ditugun:

- 1. saioa, gazteei zuzendua (martxoaren 12an, 17:00etatik 19:00etara): interesak eta lan-ingurunea

- 2. saioa, gazteei zuzendua (martxoaren 17an, 17:00etatik 19:00etara): bokazioaren eta mapa akademikoaren arteko lotura

- 3. saioa, familiei zuzendua (martxoaren 24an, 18:30etik 20:00etara): erabakiak hartzen laguntzea

Bloke hori DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako gazteentzat eta haien familientzat izango da.

Bigarren blokea emantzipazioari buruzkoa da. Programatutako bi saio izango dira, familiaren etxetik atera nahi duten gazteek informazio egokia izan dezaten, emantzipazio ibilbide egokia eraikitzeko. Hona hemen programa:

- 1. saioa (martxoaren 5ean, 18:00etatik 19:30era): etxebizitza aukerak eta baliabideak

- 2. saioa (martxoaren 10ean, 18:00etatik 19:30era): hornidurak eta gizarte-bonu elektrikoa eta termikoa

Bloke hori 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Saio bakoitzeko plaza-kopurua mugatua denez, parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du. Epea otsailaren 11tik martxoaren 3ra egongo da irekita. Eskaerak presentzialki egin ahalko dira, Basauriko Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3) edo telematikoki, Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus).

Argibide gehiago;

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

  • Telf.: 944 666 430 / 634 984 615
  • Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus
  • Sare sozialak:
    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
    • Twitter: @zirtzartbasauri
    • Instagram: @zirtzartbasauri

KARNABAS txikiaGorde ezazu otsailaren 15eko arratsaldea, 19:00etik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira, gurekin batera Karnabaseko Piraten jaia ospatzera!

 

ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu otsailaren 15ean Social Antzokian egingo dugun piraten jaian parte hartzera.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik. Sarrerak 2 € balioko du otsailaren 14a baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaiaren egunerako utziz gero.

Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta, eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa berotzen. Zatoz, zure mozorro onena jantzita!

Zain izango gaituzu!

 

 

                                                                                               -SARREREN SALMENTA-     

"KARNABAS ZIRTZART-EN"

Urtarrila txikiaZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu urtarril eta otsailerako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduera guztiak KARNABAS jaia prestatzeko izango dira, eta ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu. Amaierako jaia Social Antzokian ospatuko dugu.

Urtarrilak 16, 17 eta 18: Karnabaserako dekorazioa

Denon artean Karnabas Jaialdirako dekorazioa pentsatu, diseinatu eta pixkanaka sortzen hasiko gara. Gaztegunean elkartuko gara ideiak partekatzeko, materialak prestatzeko eta, jaia iritsi bitartean, dekorazioa lantzeko.

Urtarrilak 24: Fanzine tailerra

Fanzine bat zer den ezagutuko dugu eta gure fanzinea sortuko dugu, bakarka zein taldean. Gaia elkarrekin erabakiko dugu, sormena eta adierazpen pertsonala sustatzeko.

Urtarrilak 31: Gomu-gomu fruitua

Sukaldaritza-tailer txiki baten bidez, gomu-gomu fruitua modu gozo eta dibertigarrian prestatu eta dastatuko dugu.

Otsailak 7: «Tripulazioa prest!» ginkana

Animatu eta parte hartu hilabeteko gaiarekin lotutako ginkana dibertigarri horretan. Proba fisikoak, estrategiakoak eta adimena zorroztekoak egingo ditugu, talde-lana sustatuta.

Otsailak 15: Karnabas Jaia

Karnabaseko festa Social Antzokian izango da, 19:00etatik 21:00etara. Zatoz musikaz, jolasez eta dekorazioaz gozatzera, eta jarraitu hilabete osoan zehar garatutako sormen-abenturarekin. Laster, informazio gehiago.