<<Orienting Urkiolan, apirilaren 12an, ZirtZart Basauriren eskutik>>
ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak Urkiolara irteera antolatu du apirilaren 12rako, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat: orientazio jarduera dibertigarria egingo dugu, naturan.
Mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu, eta, azalpen labur batzuen ondoren, proba hasiko da: parte-hartzaileek zenbait baliza aurkitu beharko dituzte, maparen jarraibideei jarraituz. Azkartasuna, estrategia eta talde-lana izango dira gakoak.
Ordutegiari dagokionez, gazteek goizeko 09:00etan egon beharko dute udaletxearen azpiko autobus geltokian. Autobusez joango gara, eta 14:00ak aldera itzuliko gara leku berera.
Jarduera egiteko, honako hau ekartzea gomendatzen dugu:
• Arropa erosoa, egongo den eguraldirako egokia.
• Bustita egon daitezkeen tokietatik korrika egiteko oinetakoak.
• Ur pixka bat,.
• Toalla, eta aldatzeko arropa eta oinetakoak (eguraldi txarra eginez gero).
Plaza kopurua mugatua da. Toki baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa egingo dugu.