9bcb11f9 487c 4cf8 815e 4c24ca8a7ef3.jfif<<GAZTEGUNEKO APIRILEKO PROGRAMAZIOA>

ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu apirilerako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu, irteera izan ezik.

Apirilak 12: ORIENTING IRTEERA URKIOLARA
Etorri gurekin Urkiolara abentura jarduera batean parte hartzera! Pisten eta iparrorratzaren erabilera ikasiko dugu mendian orientatzeko. Beharrezkoa da aurretiaz izena ematea.

Apirilak 17 eta 18: GUZTION EUSKAL ASTEA
Ostiralean larunbateko festa prestatuko dugu guztion artean. Larunbatean, zuek antolatutako jai berezi bat egingo dugu: taloak prestatuko eta jango ditugu, bingo musikal bat sortu eta aurkeztuko duzue, eta Gaztegunea zein patioa apainduko ditugu. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.

Apirilak 25 eta 26: IRAKURKETA TXOKOA
Lagundu iezaguzu Gazteguneko irakurketa txoko berria prestatzen! Ideiak bilduko ditugu, espazioa apainduko dugu eta orri-markagailuak sortuko ditugu. Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea.