ZIRT ZART TXARTELA

BAZKIDE TXARTELA - ARAUAK

Txartela doakoa, pertsonala eta besterenezina da.

1. Eskuratzeko betekizunak:

  • 12-35 urte izatea (edo aurten betetzea)
  • Basaurin erroldatuta egotea.

2. Honako hauek ere izan daitezke bazkide:

  • Basaurin eskolatutako gazteak, nahiz eta bertan errodaltuta ez egon. Ikastetxeak emandako matrikula edo ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Banandutako bikoteen seme-alaba adingabeak, betiere kideetako bat udalerrian erroldatuta badago. Erroldatzea eta ahaidetasuna egiaztatu beharko dituzte.

3. Onurak:

  • Gazteguneetan sartzea eta horiek erabiltzea. Gainera lehentasuna izango dute edukierak osatuz gero erabiltzaile ez diren pertsonen aurrean.
  • Gazteguneek eskaintzen dituzten doako jarduerez gozatzea.
  • ZirtZartek antolatzen dituen ordainpeko jardueretan deskontuak lortzea.
  • Zirtzartek antolatutako jardueretan lehentasuna izatea, plaza guztiak betez gero.
  • Zerbitzuko bazkideak (baita amak, aitak edo tutoreak ere) aukera izango du WhatsApp bidez zerbitzuaren programazioa eta horri buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko.

4. Bazkide EZ direnek honako hauek egin ditzakete:

  • Gazteguneetan sartzea eta horietaz gozatzea, betiere eskatutako adina badute.
  • Gazteguneetako doako jardueretan parte hartzea, baldin eta bazkideek bete ez duten plazaren bat hutsik badago.