<<Festibas jaialdiaren hamabigarren edizioa urriaren 12an izango da, Aurrerabeire, Emme eta Sua taldeen emanaldiekin>>

FESTIBAS 26 Kartela taldeak

- 18:30etik aurrera, Basauriko Mojaparte plazan

Aurrerabeire, Emme eta Sua talde basauriarrak izango dira aurtengo musika zikloan, urriaren 12an (astelehena), Basauriko Mojaparte plazan, San Fausto jaien ospakizunekin bat eginez. «Festibas» jaialdiak helburu du herriko bandei zuzenean jotzeko aukera ematea, formatu profesionalean, eta proiektu bakoitza ikusleen aurrean sustatzea jai-giroan. Jaialdia ZirtZart Basaurik antolatzen du (Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuak).

Kontzertua arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta talde bakoitzak 45 minutu izango ditu oholtzan aritzeko.

  • Aurrerabeire: 2024an sortu zen, hiru kiderekin, batxilergoko 2. mailako graduazio-ekitaldian jo ostean. Musika egiterakoan, generoa ez zaie asko axola; ez, behintzat, ondo pasatzea bezain beste. Ezin da zalantzan jarri rock talde bat direla -instrumentuak kontuan hartuta-, baina egiten duten musika ez dakite oso ondo non kokatu.
  • Emme: bost musikarik osatutako pop-rock banda da. Taldearen abestiak gaztelaniaz konposatu eta interpretatzen dituzte, Marea eta Extremoduroren doinu zitaletatik hasi eta Fito & Fitipaldis edo La Fugaren sentsibilitateraino. 8 hilabeteko ibilbidearen ondoren, taldekide bakoitzaren eskarmentu indibiduala eta soinu propio eta ongi zehaztua uztartzen dituzte.
  • Sua: ZirtZart-ek, Musicologyrekin batera, antolatutako «Musika Taldeak Eratzea» programatik sortutako banda da. Taldekideek urte pare bat daramate elkarrekin jotzen, eta beren kabuz jarraitu dute entseatzen. Bandaren errepertorioak askotariko estiloak biltzen ditu, egungo euskal taldeen baladetatik hasita metal klasikoetaraino. Gaur egun, beren nortasun musikalaren bila eta beren lehen abesti propioak konposatzen ari dira.

ZirtZart Basaurik 9 inskripzio jaso ditu zuzeneko musika-jaialdian parte hartzeko, eta, horien artetik, hiru aukeratu dituzte kartela osatzeko.

Informazio gehiago, hemen:

Basauriko Udala · ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa

Tel.: 944 666 430 / 634 984 615

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

http://zirtzart.basauri.eus/

Open Rubik Kartela 2026<<Basauri Open Rubik>> txapelketaren hamazazpigarren edizioa, Basozelai Gizarte Etxean, 2026ko azaroaren 7an eta 8an

Basauriko Basozelai Gizarte Etxeak, aurten ere, Rubik kuboa maite duten gazteak hartuko ditu, Kuboaren Munduko Elkartea araututako txapelketa ofizialaren baitan. ZirtZart-ek (Basauriko Udalaren Gazte Zerbitzuak) antolatu du lehiaketa, Rubik Kuboaren Euskal Elkartearen laguntzarekin. Ekitaldia azaroaren 7an (larunbata) hasi, eta azaroaren 8an (igandea) amaituko da.

Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du, aldez aurretik, Kuboaren Munduko Elkartearen webgunean. Apuntatzeko epea irailaren 21ean (astelehena) hasiko da, 20:00etan. Izen-ematea 12 € izango da, eta plaza-kopuru mugatua egongo da; hartara, tokiak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Plaza guztiak betetzen ez badira, egunean bertan eman ahal izango da izena, aurrez aurre, txapelketa hasi aurretik.

Ikus-entzuleei dagokienez, sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Open-aren ordutegiak:

  • Larunbatean, 09:00etatik 20:00etara
  • Igandean, 09:00etatik 19:00etara

Inskripzioak, hemen: https://www.worldcubeassociation.org/competitions/BasauriOpen2026  

Informazio gehiago, berriz, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Informazio Bulegoa

Tel.: 944 666 430 / 634 984 615

This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

http://zirtzart.basauri.eus/

<<Urriaren 22an jarriko du abian ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programaren 2026/27 ikasturtea, musika taldeak sortzea sustatzeko>>

MTE Kartela 2026

- Eskaintza lau diziplinak osatzen dute: kantua, gitarra, baxua eta bateria.

- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana egongo da beste diziplina batzuetako ikasleekin.

Urriaren 22an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, musika-tresnak jotzen ikasteko urtero eskaintzen dituen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskainiko dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoa musika-taldeak sortzera bideratuta egongo da, eta, beraz, musika-tresna bakoitza indibidualki jotzeaz gain, taldeko gainerakoekin batera jotzea ere landuko da.

Ikastaroak 2026ko urriaren 22an hasi, eta 2027ko maiatzaren 20ra arte luzatuko dira (Gabonetan eta Aste Santuan ez da saiorik egongo). Klaseak ostegun arratsaldez izango dira, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 17:45etik 18:45era. Musika irakasten esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza eskaintza.

Izena emateko epea irekita egongo da 2026ko irailaren 10etik urriaren 8ra bitartean. Interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart Gazte Zerbitzuaren webgunean, modu telematikoan, edota zuzenean, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). 12-35 urte bitartekoentzako plazetan, lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Formakuntzaren ikasturteko prezioa 152 € da; eta, 12-35 urtebitartekoen artean Gazte Txartela dutenei, % 20ko deskontua aplikatuko zaie, eta % 40koa ZirtZart Basauriko bazkideei.

Argibide gehiago, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

  • Telefonoa: 944 666 430 / 634 984 615
  • Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus
  • Sare sozialak:
    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
    • Twitter: @zirtzartbasauri
    • Instagram: @zirtzartbasauri

Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak okZirtZart Basaurik «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza eskainiko du, gazteentzat

ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, «Adimen emozionala eta harreman osasuntsuak» prestakuntza-ekintzan parte hartzeko aukera eskainiko die 16 eta 25 urte bitarteko gazte basauriarrei.

Proposamen horren helburua da parte-hartzaileei prestakuntza eta bizipenak uztartzen dituen gune bat eskaintzea, beren harremanei buruz hausnartu ahal izan dezaten eta harreman osasungarriagoak, kontzienteagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko beharrezkoak diren gaitasun emozionalak eta komunikatiboak indartu ditzaten.

Landuko diren edukiak hauxek izango dira:

1. blokea. Adimen emozionala

  • emozioak identifikatzea
  • emozioak erregulatzea
  • norberaren zaintza

2. blokea. Komunikazioa eta loturak

  • komunikazio asertiboa
  • entzute aktiboa
  • enpatia
  • gatazkak kudeatzea

3. blokea. Harreman osasungarriak

  • erantzukidetasuna
  • interdependentzia
  • mugak ezartzea
  • lotura osasungarriak

Ikastaroa  urriaren 21ean hasiko da, eta ostegunero egingo da, abenduaren 9ra arte, 18:30etik 20:00etara. Programak, beraz, 12 eskola-ordu izango ditu, guztira.

Izena emateko epea irailaren 1etik urriaren 1era egongo da zabalik.

Izen-ematea ZirtZart Basauriren webgunearen bidez egin ahal izango da, baita aurrez aurre ere, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.

Plazen kopurua mugatua da. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 48 euroko matrikula ordaindu beharko dute.

  • % 40ko deskontua, ZirtZarteko bazkideentzat
  • 20 euroko prezioa, Gazte Txartela dutenentzat

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, interesdunek ZirtZart Basauriren webgunera edo Gazte Informazio Bulegora jo dezakete.

 

-EMAN IZENA-

«Festibas» musika banden jaialdiaren hamabigarren edizioa urriaren 12an izango da, San Faustoekin bat eginik

FESTIBAS 26 Kartela

«Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak udalerriko musika-bandei eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalen erabiltzaileei eskainitako jardunaldia da «Festibas».

Urriaren 12an (astelehena) izango da hitzordua, Basaurin, San Fausto jaien ospakizunekin batera. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.     

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 20tik irailaren 4ra eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken hiru ikasturteotan (2023-2026) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana, eta taldeko kideak 12 urtetik gorakoak izan behar dute.

www.basauri.eus udal webgunean eta www.zirtzart.basauri.eus atarian daude dokumentazio guztia eta oinarriak.

 

Informazio gehiago hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri Gazte Bulegoa

Tel.: 944 666 400 / 634 984 615

Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Webgunea: http://zirtzart.basauri.eus/

Sare sozialak:

  • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
  • Twitter: @zirtzartbasauri
  • Instagram: zirtzartbasauri

 

OINARRIAK

INSKRIPZIO-ORRIA